2014/07/03

Iparramerikar gehienek baino hobekiago ezagutzen ditu Estatu Batuetako errepideak. Izan ere, txikitako lagun durangarrek dagoeneko 'yanquia' dela esaten diote, berak erabat ukatzen badu ere. Manny Villanueva --Manuel Villanueva zen Euskadi utzi zuenean-- kamioizalea da. Renon bizi da eta egunero 800 bat kilometro egiten ditu 18 abiadura eta 575 zaldi dauzkan bere kamioian.
Gehiago irakurri...
2014/07/02

Igande honetan, uztailaren 6an, urtero antolatzen duen euskal piknik eta jaiaren 68. ediziora iritsiko da Southern California Basque Club. Hego Kaliforniako euskal etxerik zaharrena den elkarte honek 400 lagun inguru batu zituen iaz festara eta “antzeko jende kopurua espero dugu aurten ere”, adierazi dio Mike Aguerre antolatzaile taldeko partaideak Euskalkultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2014/07/02

Argentinan inoiz egin duen birarik luzeena egingo du aurten Kukai dantza konpainiak: bi aste pasatxo, Buenos Airesen hasi eta Santa Fen amaituz. Argentinako hiriburuko Regio Antzokian "Komunikazioa-Inkomunikazioa" ikuskizuna aurkeztuko du, abuztuaren 22, 23 eta 24an. Jarraian, "Gelajauziak" lana eramango du Tucuman, Salta, Jujuy, Corrientes, Resistencia, Parana eta Santa Feko antzokietara. Euskal etxeen zirkuitotik kanpoko bira da, baina Kukaiko koreografoak, Jon Mayak, hiriotako euskaldunekin lankidetzan emanaldi edo lantegiak antolatzeko prest dagoela agertu du.
Gehiago irakurri...
2014/07/02

Zeremonia Trenque Lauquengo Udal Parkean burutu zen, publiko ugari bildurik, eguna iluntzen hasia zenean. San Juan suaren inguruan euskal etxeko gazteak ez ezik, bildutako jendea ere animatu zen dantzatzera kalejiraren soinuak erakarrita. Erakundearen datozen ekintzei dagokienez, Euskal Sustraiak-ek jakinarazi digu San Fermineko taberna antolatuko duela uztailaren bigarren asteburuan eta hirugarrenean, berriz, zine emanaldia.
Gehiago irakurri...
2014/07/01

Atzo astelehena, ekainaren azken egunean, hasi zuten Maizpide barnetegiko egonaldia Ipar Ameriketatik heldutako bost ikaslek. Asteartean heldu zen Lazkaora (Gipuzkoa) azkenengoa. Mary Araquistain, Helen Faulkner eta Ysabel Bilbao Idahotik helduak dira, David Pérez-ek Kaliforniatik egin du bidaia, Norvegiar jatorriko Daniel Henriksen ere badago taldean, bai eta Illinoiseko Xabi. Bi astez arituko dira bertan, egunean zortzi orduz euskara ikasten.
Gehiago irakurri...
2014/07/01

Iñigo Rementeria genealogian adituak orduak eta orduak eman ditu Bizkaiko eta Gipuzkoako artxiboetan, pasio eta denborapasa bihurtu zaizkion ikerketan murgilduta: hainbat abizenen jatorri izan ziren baserriak aurkitzen eta zerrendaratzen. "Gure Abi Izenak" liburuan ia 10.000 abizenen jatorrizko etxeak bildu eta argitaratu zituen, eta orain Antzinako genealogia elkartearen eta EuskalKultura.com-en bitartez eskuragarri jarri du lan hori, doan kontsultatu eta deskargatu daitekeen PDF bat medio. Eskerrik asko, Iñigo!
Gehiago irakurri...
2014/07/01

Beti Aurrera Aberri Etxea-k bere ateak irekiko dizkio gaur komunitateari, etxeko kide eta lagunek azkenaldian egoitzan egindako lanak ikusi ahal ditzaten. Etxearen berritze prozesua nola izaten ari den argi erakusteko, gainera, garapena urratsez urrats islatzen duten irudiak proiektatuko dituzte. Hitzordua gaur da, arratsaldeko 5etan, Viedmako Alberdi kaleko 169. zenbakian. Berri honekin batera San Fermin eta San Ignazio ospatuko dituztela jakinarazi digute Viedma eta Patagoneseko euskal etxetik.
Gehiago irakurri...
2014/06/30

Bahia Blanca hiri argentinarreko Rivadavia Liburutegiko Aguirre Aretoak Ignacio Diaz Olano pintore gasteiztarraren (1860-1937) erakusketa bat zabalduko du gaur iluntzean, bertako Union Vasca euskal etxearen eskutik. Gasteizen jaio eta hila, Diaz Olanok Gasteizen eta Erroman ikasi zuen eta marrazkigile, ilustratzaile eta margolaria izan zen. Bere lanek inguruari kendutako gaiak islatzen dituzte. Erakusketa ekainaren 30etik uztailaren 12ra egongo da zabalik.
Gehiago irakurri...
2014/06/30

Iragan ekainaren 22az geroztik Elkon dira AEBetako euskal komunitateko 65 neska-mutil, NABO euskal etxeen federazioak urtero antolatzen duen Udalekuan. Uztailaren 4a bitartean izango dira bertan, euskal kultura ikasten eta gozatzen: dantza, euskara, txistua, musa, pandero, makila eta pala ikastaroak egiten ari dira eta Udaleku 2014 Facebookeko orrian egunero argitaratzen dituzten argazkietan argi ikusten da ederki pasatzen ari direla. Hona hemen irudi horietako batzuk.
Gehiago irakurri...
2014/06/30

“Madryn al Plato” (Madryn Platerean) du izena Patagoniako Chubut probintziako Puerto Madryn hiriak antolatzen duen turismoa eta eskualdeko elikagaiak sustatzeko jaialdiak. Ekitaldiaren baitan ekintza ugari garatzen dira, tartean 50etik gora stand biltzen dituen Ekoizleen eta Diseinu Azoka. Etorritakoengatik Euskal Etxea feriako partaide izan da aurten ere, sei pintxo mota ezberdin eskainiz. Antolatzaileen gonbidatu berezi gisa, bestalde, gastronomia eskola eskaini zuen programa barruan Borja Blazquez sukaldari donostiarrak. Buenos Airesen finkatutako sukaldaria, oso famatua da Argentina osoan eta euskal etxeko kideekin bildu eta elkarrizketatu zen.
Gehiago irakurri...