euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Immigrantearen Eguna kari, omenaldian eta plaza ikuskizunean hartu zuen parte Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxeak

2014/09/11

Resistenciako Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko dantzariak 2 de Febrero Plazan, Immigrantearen Eguneko jaian

Mota askotako ekintzak egin dira irailaren 2tik 8ra Chaco probintziako hiriburuan Immigrantearen Eguna ospatze aldera. Kotoiaren Lurra bertako euskal etxea ez da ospakizun hauetatik kanpo geratu eta euskal gizataldearen ordezkari izan zen 2 de Febrero Plazan antolatutako jaialdian eta baita probintziako legebiltzarrean egindako omenaldian ere. Zeremonia honetan diploma eman zioten, beste zenbait etorkinen artean, euskal etxeak proposatuta, Juan Iturrioz arkitektoari.

Gehiago irakurri...


Boiseko Unibertsitatearen Euskal Gaietako Literatur Lehiaketara lanak aurkezteko epea urriaren 1ean itxiko da

2014/09/10

Basque Literary Writing Contest 2014 lehiaketaren afixa

Boise State University-ko(BSU) Euskal Ikasketa Programak antolatu duen bigarren Literatur Lehiaketarako lanak aurkezteko epea aurki amaituko da, urriaren 1ean. Nevada-Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies-ekin elkarlanean antolatu dute lehiaketa, eta bertara euskal gaia duten edozein eratako lanak aurkez daitezke, fikziozkoak ala ez-fikziozkoak, beti ere ingelesez idatziak.

Gehiago irakurri...


Imanol Ordorika arkitekto euskal-mexikarraren lanen atzerabegirakoa ikusgai irail honetan Bilbon

2014/09/10

Bilboko Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Bizkaiko egoitzan irailean da ikusgai erakusketa (argazkia COAVN)

Irailaren 4tik eta hilaren bukaera arte ikusgai da Imanol Ordorika arkitekto euskal-mexikarrari buruzko erakusketa Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzan. Ordorika Lekeition jaio zen baina Mexikora erbesteratu zen familiarekin zortzi urte zituenean. Mexikon ikasi zuen arkitektura baina, erakusketako arduradunek azpimarratzen dutenez, bere lanean bi herrialdeetako kulturak uztartzen dira. Bere eraikinak 36ko gerrako erbesteratuek Mexikoren hiri garapenean izan zuten eraginaren adibide bikaina dira.

Gehiago irakurri...


Gral. Acha-ko Euzko Txokoa euskal etxeak logotipo eta kiroletako arropa berria estreinatu ditu

2014/09/10

Gral Acha-ko Euzko Etxea euskal etxeak antolatutako logo lehiaketaren irudi irabazlea

Hilabete honetatik aurrera, La Pampa probintzia argentinarreko Gral. Achako euskal etxeak logotipoa eta erakundea ordezkatzen duten kirolarientzako arropa modelo berriak izango ditu. Diseinuak Melisa González Poey gazteak egin ditu, Euskal Herriaren ikur diren ikurrina eta lauburua baliatuz. Euskal Etxeak, bestetik, gonbitea luzatzen dio komunitateari datorren larunbatean 'Afari Amerikano' batean parte hartzeko.

Gehiago irakurri...


Larunbatean bukatuko da San Frantziskoko BCC euskal etxearen XVII. golf txapelketan izena emateko epea

2014/09/09

Annamarie Etcheverria Coleman-ek sortu du txapelketako logoa

Heldu den larunbatean, hilak 13, izango da San Frantziskoko Basque Cultural Center euskal etxeak antolatutako XVII. golf txapelketan izena emateko azken eguna. Irailak 27an jokatuko da norgehiagoka San Mateo inguruan dagoen Poplar Creek golf zelaian. “Aurreko urteetan legez, 30 eta 40 lagun artean espero ditugu”, Alain Camou antolatzaileak Euskalkultura.com-i esan bezala.

Gehiago irakurri...


18 herrialde eta 347 pilotari partaide, ostegunean hasiko da Mexikon 2014ko Munduko Euskal Pilota Txapelketa

2014/09/09

Argentinako pìlotari taldea lehengo astean heldu zen Mexikora eta entrenatzen ibili da jo eta su (argazkia www.pelotavasca2014.mx)

Mexikon dira dagoeneko 18 herrialdetako ordezkaritzak, ostegunean hasiko den Munduko Euskal Pilota Txapelketan lehiatzeko gogotsu. Guztira, 347 pilotari ariko dira lehian hainbat kategoriatan (trinketea, pala, frontenisa...)  Zinacantepec hiriko Pilotaren Jauregia izeneko kirolgunean. Mexikoko Frontoi Federazioak antolatu du txapelketa, eta irailaren 21a arte luzatuko da lehia. Munduko pilotazaleek egunez egun jarraitu ahal dute txapelketa antolakuntzaren webgunean eta sare sozialen bitartez.  

Gehiago irakurri...


Omenaldiak gailendu ziren Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxearen 60. urteurren zeremonian

2014/09/09

Euren 60. urteurrenean Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxeko kideek harrera egin zieten Eusko Jaurlaritzaren ordezariei (argazkiaEE)

Instituzioaren egoitzan egin zen ekimenak zuzendaritza batzordeko kideak, euskal etxeko lehendakari ohiak, Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaria den Sara Pagola eta Alberto Maiztegui doktorea bildu zituen. Maiztegui doktoreari omenaldi hunkigarria egin zioten Cordobako euskal erakundeko lagunek zientzia arloan ikerlariak egindako lanagatik. Protokolozko zeremonia, Cordobatarrak taldearen dantzekin bukatu zen. Ospakizuna, ordea, bazkari eta brindis batekin jarraitu zuen arratsaldean zehar.

Gehiago irakurri...


2014 Nazioarteko Mus Txapelketako bikoteak jasoko ditu Mexikok Cancunen urriaren 20tik 25era

2014/09/08

2014ko urrian Mexikoko Cancungo Mundu mailako Mus Txapelketaren webgunearen azala

“Parte hartzaileak bihar bertan jasotzeko prest dago Mexiko”, esan dio Pablo Mendiburuk Euskalkultura.com-i, txapelketa urriaren 20ra arte hasiko ez den arren. Cancunen izango da 37. edizio hau eta “erabat baikor” agertu da Mendiburu. Berarekin batera, Juan José Echenique, Ramón Irigoyen, Juan José Arrieta, Agustín Palacios eta Josetxo Garaicoechea dabiltza antolaketa lanetan. Bosgarren aldiz egingo da txapelketa Mexikon, aurretik herrialdeko hiriburuan (1981ean eta 1989an) eta Acapulcon (1999an eta 2004an) antolatua izan ostean.

Gehiago irakurri...


“Bertigobako hiria”: Bilboko irudi ikusgarriak 360 graduko argazki sorta panoramikoan

2014/09/08

Guggenheim Museoaren ikuspegi ederra Luis Davilla argazkilariaren panoramika batean

Bilbo goitik behera berritu da azken urteotan eta gero eta ederrago ari da jartzen. Aldaketa horiek guztiak aurrez aurre ikusi eta gozatzeko aukera ez dutenentzat, beste proposamen bat dakargu gu: Luis Davilla argazkilariaren 360 graduko irudi panoramikoak. Ordenadorean, mugikorrean edo tabletean ikus daitezkete eta irudietan sartzen direnek hirian bertan direla imajinatu ahalko dute une batez. Bidaiei buruzko webgune batek argitaratu ditu: www.ocholeguas.com. Guggenheim Museoaren distirak edo Alhondiga berrituaren bazter eta zokoak ikusi nahi? Zatoz ba!

Gehiago irakurri...


Urteroko Batzar Nagusia eta hauteskundeak Saladilloko Itxaropen Euskal Etxean, Nora Idoeta lehendakari

2014/09/08

Nora Idoeta (eskuinean) joan den uztailaren 31ean, Euskal Etxearen egoitzaren inaugurazioa, ondoan Gorosito Saladilloko alkatea eta Sara Pagola Euskadiren Ordezkaria dauzkala (argazkia Irekia.net)

Egin berria du urteroko bere Ohiko Batzar Nagusia Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak, Argentinako Buenos Aires probintzian. Bilkura barnean eginiko hauteskundeetan lehendakariorde, diruzain eta beste zenbait batzordekide postu berritu dira, datorren urte honetan Nora Idoetak lagun izango dituela, besteak beste, Sergio Arteta, lehendakariorde, Hector Altamirak segitzen duela idazkari, Sara Silvia Rondeau dela idazkariorde, Susana Labere diruzain eta Horacio Echeverria diruzainorde.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia