euskal diaspora eta kultura
2014/10/06
Buenos Aireseko Laurak Bat-eko familia ezagun batean jaio arren, lotura propioa sortu du Ignacio Baña Barquin-ek erakundearekin: txikitan hasi zen dantzari eta gaur egun dantzatzeaz gain bertako musikari bihurtu da. Trikitilari eta biolinista, Ignacioren ametsa, etorkizun batean, bere erreferenteak diren Kepa Junkera, Joseba Tapia edota Iker Goenaga bezalako artistekin jotzea litzateke. Bitartean, eta 22 urterekin, Arkitektura ikasten du Buenos Airesko Unibertsitatean eta maketa eta entseguen artean banatzen du denbora.
2014/10/03
Juantxo Skalari musikari nafarrak eta bere talde berriak, La Rude Band-ek, Suitzako Lucerna hirian abiatuko dute #Rudestation Tour biraren nazioarteko tartea. Kontzertu hauetan bere azken lana aurkeztuko du kantariak. “Rude Station” izena du albumak eta zaleen babesarekin grabatutako lana izan da, crowfunding sistemaren bitartez.Taldea errepidean da dagoeneko eta gaur Luzernan egingo duten emanaldiaren ostean Italia aldera abiatuko dira, bihar Torinon jotzeko. Datorren astean Perun eta Txilen izango dira.
2014/10/03
Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae-ren japoniar itzulpena argitaratuko du abenduan Tokioko Heibonsha argitaletxeak, argitaratu ere Euskal Herriko Etxepare Institutua laguntzaile. Itzulzaileak Sho Hagio eta Hiromi Yoshida dira eta jatorrizko euskal testutik zuzenean itzuli dute japonierara. Esan, bestalde, Sho Hagio irakasle japoniar euskaldunak bi hitzaldi emango dituela hilabete honetan "Euskal lurra, jendea eta hizkuntza" izenburupean. Lehena, bihar larunbata, Osakako Asahi Cultural Center-en, eta bestea urriaren 21ean, Tokion.
2014/10/03
La Pampa probintzia argentinarreko Santa Rosa hiriburuko euskal etxeak 22 urte bete ditu eta iragana eta etorkizuna batu zituen urteurren ospakizunean. Instituzioko berrogeita hamar lagun bildu zituen bazkarian, eskualdekoa bertakoa den Caldén izeneko arbola landatu eta Txikien Abesbatza, euskal etxeko kideen bilobek osatuta, aurkeztu zuen instituzioak.
2014/10/02
Pablo Alejandro Ubierna doktore da Historian. Buenos Airesen orain 48 urte jaioa, ikerlari dihardu Argentinako Ikerketa Zientifiko Kontseilu Nazionalean. Xareko hautatzaile nazionala ere bada, euskal pilota barnean baitarama, eta itzuli berria da Mexikoko Mundu Txapelketatik, podiuma lortu ostean. Urri honetan aurkeztuko du Buenos Airesen xarea eta raketa argentinarrari buruzko liburu bat, euskal pilotak Rio de la Platan izan duen historia aberatsa kontatuz.
2014/10/02
3 de Febrero Udal Antzokian egindako emanaldi arrakastatsuaren ostean beste betebehar polit bat dute Urrundik euskal elkarteko dantzariek asteburu honetan. Rio Grande do Sul-eko Euskal Etxeak antolatutako Mendebaldeko Mugako Lehendabiziko Euskal Topaketan aurkeztuko dira dantzari paranarrak, Uruguaiana hirian. Behin etxean, Euskal Astera joateko bidaia prestatzen jarraituko dute Urrundik-eko kideek. Berrogei bat lagunek osatutako ordezkaritza abiatuko da aurten La Platara.
2014/10/02
Festaz jantziko da datorren igandean Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat euskal etxea bertako Itxarkundia-ren sorreraren 70. urtemuga eta horren jarraitzailea izan den Ugarritzak taldearen 25. urtebetetzea ospatzeko. Jaian garai guztietako dantzariak bilduko dira, senidetasun bazkari handi batean. Gonbitea luzatzearekin batera, euskal etxeak Iruki Alaiak bere abesbatzaren azken aktibitateak jakinarazi ditu.
2014/10/02
Ondarean Eguneko ospakizun eta jarduera ugari egin zituen Bordeleko Euskal Etxeak iragan irailaren 21ean eta elkarteko arduradunak pozik agertu dira bertan bizi izandakoarekin. Musika eta dantza tailerrak, Bestalariak eta Aizkoa abesbatzen kontzertuak eta giro ederra Euskaldunen Plazako gaualdian, Txanbelatxoa taldearekin eta bertsoak botatzera animatu ziren hainbat lagunekin. Aipagarria ere euskal etxeko bolondresek izan zuten sorpresa ederra, ezustean Euskal Herriko sei musika talde etorri baizitzaizkien bisitan.
2014/10/01
Bahia Blancako Union Vasca, Tres Arroyoseko Hiru Erreka eta Pringles bertako euskal etxeetako 75 ume bildu ziren Eusko Biltzar-en egoitzan, Beti Dantzari dantza taldeak antolatutako euskal asteburuan parte hartzeko. Bi egunetan zehar, jolas, kanta eta dantza egin zuten neska-mutilek, ‘euren arteko harremanak sendotu eta euskal kulturan murgiltzeko’ asmoarekin. Nobedade bat ere proposatu zien etxe anfitrioiak haurrei: euskal etxean bertan gaupasa egiteko esperientzia.
2014/10/01
Oroimen asko piztu zituen artaldean Bardeetan sartzen ikusteak bertara bildu ziren Ameriketako euskal artzainen artean. Paisaia idorrak, hautsa, ardiak balaka… Oesteko basamortuetan bizitako urteak gogora ekarri zituen batek baino gehiagok. Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak deituta, jai egunaz gozatzeko bildu ziren bertara 500 lagun inguru eta horietako batek, Jose Aguas artzainak, artaldeen sarrera markatzen duen tiroa botatzeko ohorea izan zuen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus