euskal diaspora eta kultura
2015/12/22
Ahalik eta lagun gehienen partaidetza bultzatze aldera, astebete atzeratu du Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak Udalekuan parte hartzeko izena emateko epea. 12 eta 16 urte arteko gazteei zuzendutako ekitaldi hau urtarrilaren 5etik 9ra izango da, aurten euskal musikarekin lotuta dagoen nobedade polit batekin. Udalekua heldu bitartean, Olentzeroren bisita jaso dute joan den igandean Chascomuseko lagunek.
2015/12/21
Gaur Santo Tomas eguna eta Gabonak ate joka; heldu da garaia Eguberriak zoriontzeko familiari eta gertukoei. Lan horretan, lehengo postalek aspaldi utzi diote lekua teknologia berriei eta sarean badira makina bat baliabide era erraz eta azkarrean Gabonetako postalak bidaltzeko, Olentzerori gutuna idazteko eta baita Gabon kantak ikasteko. Hona bildu ditugu horietako batzuk.
2015/12/21
Diseinuak bidaltzeko epea urtarrilaren 15ean bukatuko da eta emaitzak urtarrilaren 23an jakinaraziko dira, euskal etxe antolatzailearen San Sebastian afarian. Sariari dagokionez, 4000 peso irabaziko ditu logo hautatuaren egileak, esku diruz.
2015/12/21
Euskal Herrian jaioak diren erakundeko berrogeita hamar kide omendu zituen Jose C. Pazeko Euskal Etxeak urte amaierako bazkarian. Zeremonia oso hunkigarria izan zen batez ere diplomak eman zitzaizkienean Argentinan bizi diren saridunei.
2015/12/18
Mexikoko Euskal Etxeak merezitako omenaldia egin zien iragan azaroaren 28an elkarteko emakumeei: euskal etxea sortu zenetik igarto den mende luze honetan bertan lan egin eta euskal kultura sustatu dutenei, alegia. Festa berezia izan zen, emakumeek antolatuta eta emakumeentzako soilik egina; euskal etxearen oinarri diren emakume nagusi, heldu eta gaztetxoek giro bikainaz gozatu zuten.
2015/12/18
Dantza tradizionalak ikertu eta berreskuratzeko mende erdiz egindako lanaren aitortza gisa, Gipuzkoako Urrezko Domina jasoko du gaur Argia taldeko zuzendari ere badenak. Ainhoa Sarasolak eginiko elkarrizketa hau Berria egunkariak eman zuen atzo argitara.
2015/12/18
Hitzordua gaur bertan da, arratsaldeko 7etatik aurrera, San Nicolas oinezkoentzako kalean, hiriko hainbat elkarte, erakunde eta kolektibitate lagun. Programa oparoa eta zabala da eta, Udalak gonbidaturik, Lagun Onak-ek euskal dantzak, gastronomia eta Euskal Herriko informazioari buruzko informazioa eskainiko dizkio publikoari.
2015/12/17
Euskal Etxeen 2015eko dirulaguntzen esleipena onartu berri du Eusko Jaurlaritzak eta datozen egunetan eman du argitara Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian, orduan indarrean sartuz eta ofizialtasuna emanez. Orotara, 50 euskal etxek jasoko dituzte laguntzak IV, atalean eta beste zortzik VII. atalari dagokionez.
2015/12/17
"Best European Fiction" antologiak urtero argitaratzen du abendu aldean hurrengo urtean zehar irakurtzeko Europako idazleen fikziorik onenaren antologia. Aurten 2016rako argitaratutako lanen artean euskaldun bat dago: Harkaitz Cano lasartearra. Aukeratuko lana "Mugaritz B.S.O." testua da eta Amaia Gabantxok itzuli du ingelesera. Canorekin batera, Europako hainbat herrialdetako 29 idazleren lanak jasotzen ditu bildumak.
2015/12/17
Gabonen atarian gaude eta urtero gertatzen den legez abenduak utziko digun irudi politenetako bat da Euskararen Eguneko ospakizunena. Argentina bezalako herrialdeetan, Euskararen Eguneko ospakizunek bat egiten dute urte amaitzeko festekin eta tailer eta eskolen azken egunekin, abendu amaieran edo urtarril hasieran datozen udako oporrei eutsi aurretik. Argentinako euskal etxeei esker hona, bat ez, hamaika irudi, gure irakurleekin partekatzeko.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus