2006/01/04
Dominika Jacqueline da Utah-ko (AEB) Monique eta Jean Flesher senaz-emazte ezagunen alaba sortu berriaren izena. Neskatoa abenduaren 27an jaio zen eta jaiotza bi orduko kontua izan zen, 'fite joan zen', bere amak euskalkultura.com-i adierazi dionez. Ama-alaba, eta familia osatzen duten Jean aita eta Jean-Jules anaia, etxean eta ongi dira dagoeneko, egoera berrira egokitzen. 'Guztiok ongi eta kontent gaude', azaldu digu Jean Flesher aitak ere, musikaria eta euskaltzale handia bera, Estatu Batuetako euskaldun ezagunenetako bat denak.
Gehiago irakurri...
2006/01/01
Sometimes I receive emails inquiring about membership in NABO. Now some of these are from Basque clubs/organizations but a good many are from individuals wanting to see about joining themselves. I have to send back a message that we are a federation with a membership of Basque entities rather than individuals. But it gets me to wondering, just what is NABOs image or larger perceptionif anyamong Basques? How is NABOs purpose or function perceived?
Gehiago irakurri...
2005/12/16
Euskarazko Gaitasun Agiria (EGA) lortzeko azterketa prestatzea behar astuna gerta daiteke batzuetan, aditz, atzizki eta esamolde artean itota. Hori ekiditeko, edo behintzat ikasleen jarduna arintzeko, badira interneten zenbait baliabide erabilgarri eta baita dibertigarri ere. Horien adibide da Iruñeko Iturrama Ikastetxeak prestatutako webgunea, EGAren Atariko Proba edo hasierako azterketa orokorra prestatzeko 60 bat jokoez hornituta.
Gehiago irakurri...
2005/12/12

Euskal dantzari guztiek ezagutzen duten izena da Claude Iruretagoyena lapurtarrarena. Euskal Herriko dantzen tradizioa ederki asko ezagutzen duen pertsona, ikerketa frango egindakoa da historian zehar euskal herrietan eman diren dantzez eta dantzen inguruaz. Nondik helduak diren, nola sortuak diren aztertua du... dantza zaharrak berreskuratzen ere egin du lan eta gutxik bezain ongi hitz egin dezake ogibide baino gehiago bizimodu duen euskal dantzaren munduaz. Nora Arbelbidek egina dio elkarrizketa Gara egunkarian.
Gehiago irakurri...
2005/10/30
Gehiago irakurri...
2005/10/16
Gehiago irakurri...
2005/08/09

Baionan aste guztiz argitara ematen den Herria euskal aldizkariak, uda hastapenean Kaliforniako Bakersfield-en egin zen NABOren Udaleku-ari buruzko berri dakar joan den astean plazaratu duen bere azkeneko alean.
Kaliforniatik bertatik idatzi kronikan, Estatu Batuetako udako euskal programaz idazten du Mattin Etxamendi ezterenzubiar euskaltzale, kantuzale eta euskal amerikano atxikiak, Kalifornia Iparrean apirilean egin den euskal piknik berri baten estrainatzea aipatuz eta Kristie Onaindia andere gazteak eta bere irakasle taldeak Bakersfield-eko Udalekura bilduriko berrogeita zenbait haurrekin egin ekitaldia ere goraipatuz. Hauxe bere kronika.
Gehiago irakurri...
2005/08/08

Luis Gonzalez de Etxabarri, Bingen Aizkibel ezizenez ezaguna, euskal Diasporako idazle, kazetari eta politikari eraginkorra izan zen. 1893an Bizkaiko Ubidean jaioa, zuzenbide ikasketak egin zituen eta gaztetan Juventud Vasca taldeko lehendakari bezala nabarmendu zen. Euskal kulturaren aldeko lan ugari egin zuen Argentinatik eta Mexiko eta Buenos Aireseko hainbat aldizkaritan argitaratu zituen bere lanak.
Gehiago irakurri...
2005/07/25

Lana dala ama / haran maratza zara / atara dana /atara ba plazara. Horrelako letra berezi eta deigarriarekin dator Kilometroak 05erako Jon Sarasua bertsolariak eta Liken taldeak egin duten abesti bitxia, OIA izenburua duena. Horietxek baitira --O, I eta A-- kantu osoan agertzen diren bokal bakarrak.
Gehiago irakurri...
2005/07/15

Poesia mailu bat dela zioen poeta omentzeko, ezin jardunaldi arruntik egin eta Eako HEA (Herrijeari Emon Arnasa) elkarteko kideek, omenaldi gisa, olerkari bilbotarraren lana kalera aterako dute asteburu honetan, belaunaldi berrietako poeten eskutik. 'Gabriel Arestiren EtxEA' dute izena gaur hasi eta igandera bitartean Ea, Ispaster, Bedarona eta Natxitun ospatuko diren kultur jardunaldiok. Juan Luis Zabala, Igor Estankona, Xabier Mendiguren Elizegi, Miren Agur Meabe, Edorta Jimenez eta Bernardo Atxaga izango dira bertan.
Gehiago irakurri...