euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FEVAk ikastaroa antolatu du euskal etxeetako zuzendariak komunikazio gaietan trebatzeko

2007/02/15

Argentinako euskal etxeetako euskara irakasle talde bat FEVAk antolatutako ikastaro batean FEVAk, Eusko Argentinar Bazkun Alkartasunak, euskal etxeetako buruei zuzenduriko ikastaroa egingo du martxoaren 17 eta 18an, Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxean. Ikastaro honen helburua euskal etxeetako zuzendarien prestakuntzan sakontzea da eta oraingo honetan komunikazio arloan euskal etxeetan egon daitezkeen behar eta aukerak aztertu eta nola profitatu izango da ikastaroaren muina.

Gehiago irakurri...


Haizalde liburuak Euskal Herria eta itsasoaren historia aztertzen du, 30 itsasgizonen biografia bilduz

2007/02/14

'Haizalde, Itsasoa eta Euskaldunak, Amerika eta Trafalgar artean' liburuaren azala Euskal Herriko kostaldeen eta euskal itsasgizonen historia Haizalde, Itsasoa eta Euskaldunak, Amerika eta Trafalgar artean liburuan bildu du Jose Cayuela Fernández Gaztela-Mantxako Unibertsitateko Historia Garaikideko irakasleak. Esparru honetan aditua den Cayuela Fernandez Euskal Herriko Itsas Foroaren laguntza osoa izan du euskaldunen eta itsasoaren arteko harremana aztertzen duen liburu hau egiteko.

Gehiago irakurri...


Euskarazko 'piroporik hoberena'ren bila, 18 urte azpikoentzako Piropo lehiaketaren hirugarren edizioan

2007/02/13

Euskerazko piropo lehiaketa 2007 Aurreko bi lehiaketetan izandako arrakasta eta gero Urtxintxa eta Ttakun elkarteak lanean ipini dira aurten ere, eta hirugarrenez jarri dute abian ekimen xelebre hau, Bi ezkero, hiru seguru... goiburuarekin. Lehiaketaren helburua hasierako edizioaren bera da: euskararen erabilera sustatzea, arlo artistikoago batetik landu dezaten gaur egungo gazteek. Lehenengo deialdi hartatik hona geroz eta zailagoa gertatzen omen da 'piroporik onena' hautatzea, maila 'gero eta hobea' baita, antolatzaileek azaldu dutenez.

Gehiago irakurri...


Kolonbiako Euskal Etxearen webgunea, bertako eta kanpoko kide eta lagunentzako bilgune eta lokarri

2007/02/12

Kolonbiako Euskal Etxearen webgunearen azala Kolonbiako Euskal Etxeak toki bereizia zabaldua du interneten, bisitatu nahi duen ororentzat ikusgarri. Presentzia fisikoaz gain presentzia zibernetiko duina izatea garrantzitsua den garai hauetan aspaldidanik zeukan bertako Euskal Etxeak orain emana duen pauso hau gauzatzeko asmoa. Webgunearen xedea, bazkideentzako lokarri eta Kolonbia bertatik zein mundu osotik euskal kolonbiarren berri izan nahi dutenentzako erreferentziagune bilakatzea. Informazioz eta edukiz aski jantzia datorkigu.

Gehiago irakurri...


Euskokultur Fundazioak Nafarroako ahozko ondarea jasoko du milaka lagunei eginiko elkarrizketen bidez

2007/02/12

Leitza inguruetako irudi eder bat Euskokultur fundazioak abian jarri du Nafarroako ahozko ondare aberatsa jasoko duen ekimena. Herrialde honetako mila lagunei eginiko elkarrizketen bidez, Nafarroa osoan gizalditan iraun duen ahozko kultura bildu eta gordetzea da proiektuaren helburua. Aritz Ibañez eta Gaizka Aranguren kazetariak dira lan honen arduradunak eta jardunean hasi badira ere urte batzutarako proiektua izango da: 2010erako bukatzea espero dute.

Gehiago irakurri...


Euskarazko Wikipedia entziklopedia librea ezagutzera eman eta partaide berriak biltzeko bloga sortu dute

2007/02/10

Wikipediaren bertsio euskaldunaren azala Wikipedia, interneteko entziklopedia askea da, erabiltzaileek beraiek artikuluak egin eta aberastu ditzaketelarik. Mundu osoko partaideak dituen 'auzolan' entziklopediko honek bere euskarazko bertsioa ere badu. Euskal wikizale amorratu batzuen ekimenez aurrera doan bertsioa da eta dagoeneko 16.304 artikulu biltzen ditu. Orain langile horiek blog bat sortu dute euren lanen berri eman eta kolaboratzaile berriak proiektu honetara biltzeko. 'Euskarazko Wikipedia' du izenburu blogak eta Sustatu.com-en izan dugu horren berri.

Gehiago irakurri...


El Basque Museum de Boise pretende llegar a 270.000 escolares con un video sobre danzas vascas

2006/11/20

Gehiago irakurri...


Ocho jóvenes vascos participan en Necochea, Argentina, del programa de intercambio Hator Hona 2006

2006/07/12

Gehiago irakurri...


Artzain-gazta Brasilen

2006/06/06

Euskal Herritik kanpo bizi den euskaldun baten ikuspuntutik egiten digu gogoeta Brasilgo Sao Paulotik Iker Azkue Lete hondarribiarrak. Euskaldunentzat jateak, eta etxeko gustu, usain eta ohiturek daukaten garrantziaz eta gure eguneroko bizitzan dagokien toki bereziaz ari zaigu. Kanpoan dagoenak jateko kontuekin daukan harreman bereziaz.

Gehiago irakurri...


Mozilla sare-ibilgailuaren azken bertsioa, Firefox 1.5, euskaraz eta erabat doan eskuratu daiteke interneten

2006/01/12

Munduan gehien erabiltzen den sare-ibilgailua Microsoft enpresaren Internet Explorer bada ere, gero eta gehiago dira software libreak -doakoak- garatu eta erabiltzen dituzten internautak. Horien artean garrantzitsuena eta Exploreri konpetentzia egiten hasia dena Mozilla sare-ibilgailua da. Azkarra eta segurua da eta spywareari, zizareei eta birusei atea itxi egiten dizkie. Gainera bere azken bertsioa, Firefox 1.5, euskaraz ere aurkeztu berri dute, www.librezale.org lantaldearen irekiaren eskutik.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia