euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cristobal Balenciaga getariarraren 70 bat diseinu ipini ditu ikusgai Dallas hiri estatubatuarreko museo batek

2007/02/21

Cristobal Balenciaga getariarraren diseinuetako batzuk Dallaseko Meadows izeneko museo estatubatuarrak Cristobal Balenciaga euskal jostun famatuaren hainbat diseinu ipini ditu ikusgai maiatzaren 27rarte. Erakusketak Balenciaga and His Legacy (Balenciaga eta bere ekarpena) hartu du izenburu eta jostun getariarrak 1949 eta 1968 bitartean sortu zituen soineko esklusiboak ikus daitezke bertan. Soinekoak Texaseko hainbat emakume dirudunek Texas Fashion Collection bildumari utzitakoak dira. Arduradunen esanetan, 'erakusketa Texaseko goi-sozietatearen gustu kosmopolitaren adibiderik garbiena da'.

Gehiago irakurri...


NABOk Gaztealdi abian jarriko du, uztailean Boisen egingo den gazteentzako euskal kultura ikastaroa

2007/02/20

Udalekuren aurreko edizio bateko partaideak Renon (argazkia Joseba Etxarri) NABO, North American Basque Organizationsek Gaztealdi sortu du, 16 eta 25 urte arteko gazteei zuzenduriko euskal kultur ikastaroa. Ekimen honek NABOk dituen berte bi ikastaroen arteko adin tartea beteko du: Udaleku, 10-15 urte bitarteko umeentzako musika ikastaroa eta Ikasi, nagusientzako euskal kultur ikastaroa. Gaztealdi uztail bukaeran egingo dute, Boise, bertako State Universityko Center for Basque Studies eta Basque Museumaren kolaborazioarekin.

Gehiago irakurri...


Nabarreria.com, Iruñeko gertaeren berri ematen dituen web orrialde berria abian da

2007/02/20

'Nabarreria.com' web orrialde berriaren portada nagusia Urtarrilan sareratu zen Iruñeko nabarreria.com web orrialdeak dagoeneko 10.000 bisita jaso ditu. Oraindik eskaintzen dituen zerbitzuak % 100ean ez badaude ere, Sergio Labayen webguneko arduradunaren ustez, hilabete honetan lortutako emaitza 'oso positiboa' da eta hurrengo ekainarako, webgunea bukatua egongo denean, bisiten kopurua igo egingo dela espero dute. Abian jarri berri den web orrialde honetan idatzizko edizioetako irakurleak herriko gertakizunen informazio ugari eskuratu ahal izango du. 'Webgunearen helburua irakurleari eguneratutako informazioa eskeintzea eta irakurlearen ahotsari tartea egitea da, bai berrien edota artikuluei buruz idatzi ditzazketen komentarioen bidez' azaldu dio Labayenek EuskalKultura.comi.

Gehiago irakurri...


Emakumeak oholtza gainean protagonista izango dira Urrundik Euskal Elkartearen antzerki jardunaldietan

2007/02/20

Urrundikeko antzerki taldeko kide batzuk Entre Ríos probintziako Parana hiriko Urrundik elkarteak 'Emakumeen Bakarrizketak' izenburudun jardunaldiak egingo ditu, Augusto Carballalek zuzentzen duen antzerki taldearen eskutik. Bakarrizketek antzerki lantegiko bost kide izango dituzte protagonista: Mireya Alcain, Silvia Barrios, Marta Echagüe, Graciela Ramírez eta Susana Schiavoni; antzerkia eta emakumeen ahotsa Urrundikeko egoitza berriko oholtzara ekarriko dutelarik.

Gehiago irakurri...


Tras un largo silencio dokumentalak guda zibileko desagertuen istorioa dakarkigu

2007/02/17

'Tras un largo silencio' filmak Aranzadi elkartearen ikerkuntza jarraitzen du Sabin Egilior kazetari eta zinemagileak Tras un largo silencio dokumentala aurkeztuko zuen atzo Euskal Herriko zinema aretoetan. Aranzadi Zientzi Elkarteak egindako ikerketetan oinarrituta dago filma eta Espainiako guda zibilan fusilatu eta desagertu arazitako pertsonen bilaketan oinarritzen da. Hiru urtetako ikerketan prozesuan aurkituriko zailtasun nagusienetako bat gertaera hauek azaltzen dituzten garaiko dokumenturik eza izan da, familien lekukotasuna ezinbestekoa eginez. ‘Ez nukeen sekula pentsatuko etxe alboan guda zibilako hilobi komunak egon zitezkeenik, ezta euskaldunen memorian hainbeste sufrimendu lurperatura zegoenik ere', aitortu digu zuzendariak.

Gehiago irakurri...


Ttipi-ttapa Telebistako bi kazetarik Estatu Batuetara bidaia egingo dute euskal artzainak elkarrizketatzeko

2007/02/16

Bortzirietako Artzainak Ameriketan DVDaren azala Joan den azaroan Lesakako Udaletxeak argitaratu zuen 'Bortzirietako Artzainak Ameriketan' liburu eta DVDak eskatzen zuen jarraipena izango da. Liburu hartan Ameriketan artzain ibili ondoren Euskal Herrira bueltatutako bortziritarrak elkarrizketatu zituzten eta orain Goizalde Urdanpileta eta Edurne Zubieta kazetariak Estatu Batuetara bidaia egingo dute bertan gelditzea erabaki zutenen testigantza biltzeko. 'Hemengoek hangoa dute gogoan, eta Estatu Batuetakoek Euskal Herriarekin amesten dute. Biak elkartu nahi ditugu, itsasoz gaindi', azaltzen du Urdanpilletak. Bi kazetariek ia hiru astetako ibilbidea egingo dute, AEBtako hogei bat hiritan zehar. Bere istoria kontatu eta proiektuan parte hartu nahi duten pertsonei eurekin kontaktuan jartzeko gonbitea luzatzen diete Ttipi-ttapakoek.

Gehiago irakurri...


Argentinako Mar Chiquitan jaio zen 'Etxepare, Aldudeko medikua'ri buruzko liburua aurkeztu zuten atzo Bilbon

2007/02/16

Kepa Altonaga atzo Bilbon eginiko aurkezpenean Zortzigarren probintzian jaio --Argentinako Mar Chiquita herrian-- eta sei urte zituela itzuli zen Europako Euskal Herrira Jean Etxepare, Etxepare mirikua, geroztikako bizimodua bertan egiteko. Bordelen sendagile ikasi eta Lekornen, Alduden eta Kanbon ibili zen mediku euskal literaturan bereziki emankorra izan den deitura daraman Etxepare euskalargentinar hau. 1919an, Euskaltzaindia sortu berritan, euskaltzain urgazle izendatu zuten eta mediku gisa ere pilotarien eritasunei buruzko tesia idatzi zuen. Atzo, bere bizitzari buruzko liburua aurkeztu zuten Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, Urrutia euskaltzainburuak, Mees EHUko Euskara errektoreordeak eta Kepa Altonaga liburuaren egileak berak.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak euskara klaseetarako laguntzak jasoko dituzten euskal etxeean zerrenda argitaratu du

2007/02/15

Urtarrilean Argentinako La Platan euskara irakasleekin eginiko barnetegiaren klase bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2007ko otsailaren 15eko aleak argitara ematen du 2006ko urritik 2007ko irailera bitarteko euskara klaseetarako dirulaguntzak jasoko dituzten Euskal Etxeen zerrenda. Hogeita bi euskal etxe eta federazio izango dira deialdi honetako dirulaguntzen onuradunak, guztira Eusko Jaurlaritzak 192.900 euro banatuko dituelarik.

Gehiago irakurri...


Korrikaren 15. edizioaren bideoa eta Niko Etxart eta Hapa-Hapa taldeak konposatutako abestia aurkeztu dira

2007/02/15

15. Korrika kanta eta bideoaren aurkezpena Gero eta gutxiago geratzen da Korrikaren 15. edizioari hasiera emateko, martxoaren 22an. Bitartean eta giroa berotzeko, aurtengo ediziorako kanta eta bideoa aurkeztu ditu AEK-k aste honetan. Niko Etxartek sortutako Heldu Korrikari abestiak jarriko dio aurtengo Korrikari soinu banda. Etxartek Hapa-Hapa taldeko musikariak izan ditu laguntzaile eta beraiekin batera Euskal Herriko ahots eta estilo desberdinetako abeslariak kantari: Barricada taldeko ‘El Drogas’ Enrique Villarreal, Xabaltx, Arima Beltza taldeko Jon Gurrutxaga, Dominic Earl, Betagarri taldeko Iñaki Ortiz de Villalba, Amaren alabak taldeko Luxi, Maider eta Graxi eta Bruno Hollemaert, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Euskal literaturaren maisulanak --'XIX menderarteko ia dena'-- sarean irakurgai, Klasikoen Gordailua webgunean

2007/02/15

Klasikoen Gordailua webgunearen portada Euskal literaturak azken mendeotan emandako lan klasikoak irakurri nahi dituenak, tresna ezinhobea du Klasikoen Gordailua, Armiarma.com literatur webgune-amaraunaren barne. Webguneak ekarpen ederra egiten die ikerlari, filologo eta literatur zaleei, izan ere liburutegietan aurkitzen zailak izan daitezkeen hainbat testu biltzen baititu, XIV mendeko otoitz nafarren bat edo Joan Perez de Lazarragak 1567 aldera idatzitako izkribu famatua kasu. Eta sarean irakurri nahi ez duenarentzat, liburu osoak deskargatu eta inprimatzeko aukera ere ematen du. 'XIX. menderarteko ia dena daukagu', diosku Mikel Elorza, Gordailuko kideak. 'XX mendekoei aurten hasiko gara astindua ematen'.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia