2007/03/05

Joan den azaroan hasi zen Stanford Unibertsitate kaliforniar entzutetsuan egiten ari den lehendabiziko Euskal Kultura Ikastaroa. Hogei bat ikaslek jarraitzen dituzte klaseak eta gustura dabiltza alde teorikoa eta praktikoa batzen dituen programarekin: historia, euskara, literatura, kirola, gastronomia edota euskal dantza hasi-masiak ikasiz adibidez. Estatu Batuetako euskal komunitatearen ohiturak ezagutzeko aukera ere izan dute, San Frantziskoko Basque Cultural Center-en 25. urteurreneko jaialdian parte hartuz.
Gehiago irakurri...
2007/03/05

'Euskaldunen Argentina-L'Argentine des Basques' erakusketa sarean ikus daiteke, Argentinara joandako euskal emigrazioari buruzko material ugari biltzen duelarik. Erakusketa 2005ean estreinatu zen eta Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak (EKE) eta Pirineo Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak antolatu zuten, Euskal Argentina eta Nafarroa Behereko Museoak lagunduta. Orduan erakusketa ikusteko aukera izan ez zutenek sarean ikus dezakete orain, euskara eta frantsesezko bertsioetan. Etorkizunari begira, EKEk gazteleraz ere eman nahiko luke, Argentinako interesatuek ere balia dezaten.
Gehiago irakurri...
2007/03/05

Berritzen ari dira Buenos Aires probintziako hiriburuko Euzko Etxearen trinketea eta egokitzen Nazioarteko Pilota Federazioak dauzkan arauetara. Zaharberritze lanak otsailaren 15ean hasi ziren eta apirilaren erdialdean amaituta egotea aurreikusten da. La Platako euskal etxearen eraikin barnean kokatzen da aipatu trinketea, zaletasun maila esanguratsua biltzen duen inguru batean. Besteak beste bertatik telebista bidezko partida transmisioak egiteko moduan utziko da kirol instalazio zaharberritua.
Gehiago irakurri...
2007/03/04

Paraná-tik emititzen duen 'Presencia Vasca' irratsaioko eta herri argentinar bereko Urrundik Euskal Etxeko lehendakaria da eta urrats garrantzitsua eman du, oraingoan bere bizimodu profesionalean. Izan ere 'lege zina' egin berria du Carlos Federico Borras Alcain-ek Entre Rios-eko Justizia Epaimahai Gorenaren osoko bilkuraren aurrean eta ondotik eta aurrerantzean abokatutzaren jarduera askeari ekingo dio Paranán bertan irekia duen bulegoan.
Gehiago irakurri...
2007/03/03

Bigarren urtez segidan Murtziako Euskal Etxeak 'Murtziako Euskal Kirolaren II Jaia' ('II Gala del Deporte Vasco Navarro') antolatu du. Deialdiari erantzunez, berrogeita hamar pertsona baino gehiago --bazkide zein kirolari-- espero dira datorren astelehenean Euskal Etxearen egoitzan egingo den afarira, horien artean Murtziako futbol ekipoetan ari diren jokalari andana bat, euskaldunik badago-eta, seguruenik bertaratuko direnak, Ciudad de Murcia, Real Murcia, Lorca Deportiva, Cartagena, Mar Menor, Mazarrón, Pinatar, Jumilla, Relesa, Sangonera, La Unión eta Dolores bezalako ekipoetan.
Gehiago irakurri...
2007/03/03

Hileroko ohiko meza egingo du bihar Caracaseko euskal komunitateak bertako Euskal Etxearen egoitzan. Goizeko hamaiketatik aurrera garatuko den elizkizuna Iñaki Zugadi,
Fermín Basterretxea,
Iñaki Guruceaga Goñi eta
Joseba Arizcorreta Guruceaga bazkide difuntuen arimen alde eskainiko da. Euskal meza tradizional honen aurreko --otsaileko-- hitzordura hirurogei bat persona bildu ziren eta, lehen aldiz Caracaseko Euskal Etxean, San Blaseko kordoien bedeinkazioa burutu zen bertan, kordoien egile Adriana Lobascio izan zela, aita Odriozola apaiz jesuita meza-emaile.
Gehiago irakurri...
2007/03/02

Bidegileak bilduma 1987. urtean sortu zen eta harrez gero euskara eta euskal kulturari berebiziko ekarpena egin dioten pertsonaien 200 biografiatik gora argitaratu ditu. Bildumak kontuan izan du beti Diaspora eta bertatik aritu ziren euskaltzaleak, euren lanak garrantzi handia izan zuelako, frankismo garaian euskarazko aldizkariak eta liburuak argitaratzen, adibidez. Azkeneko aleetara Argentinan euskal kulturaren alde hamaika lan egindako aita Txomin Jakakortexarenaren biografia bildu du Xabier Kintanak, paperean ezezik dagoeneko internetez ere irakur daitekeena.
Gehiago irakurri...
2007/03/02

Japoniako tradizioak eta kultura ezagutu nahi dutenek badute non begiratu. Lekesan bezala sinatzen duen euskaldun batek Japoniako eguneroko istorio bitxiak kontatzen ditu Txapela buruan eta... Japoniatik albiste kaskarrak izeneko blogean. 2006ko azaroan jarri zuen abian eta harrez gero hamaika pasadizo agertu dira bertan: Japoniako etxeen berezitasunak, moda-modan dauden marrazki bizidunak edo bertako arte eta kulturari buruzko informazioa. Istorioen artean, hauxe: japoniar telebistan euskal musika entzuten da sarri, Alaitz eta Maider trikitilarien abestiek girotzen baitute egunero emititzen duten sukaldaritza saio bat.
Gehiago irakurri...
2007/03/02

Argentinako Arturo Campion Ikasketa Etxeko arduradunek zentroak sekula izan duen lehenengo web orrialdea aurkeztuko dute bihar. Teknologia berriek eta sareak eskaintzen dituzten aukerak profitatuz, bihartik aurrera elkarteko kideek internet bidez jaso ahal izango dute Arturo Campion Zentroak antolatzen dituen jarduerei buruzko informazioa. Aurkezpen ofiziala Javier Ibaldo-k egingo du Lapridako Euskal Etxearen egoitzan, Eduardo Torry eta Cesar Arrondo elkartekideek lagundurik.
Gehiago irakurri...
2007/03/01

Katrina hurakanaren indarrak Nueva Orleans hiriaren aurka jo zuenean 2005eko abuztuaren 29an, Louisiana Euskal Etxeak --Louisiana Basque Society-- ere hartu zuen kolpea. Kide batzuk galdu dira bidean, bateonbat hil da, beste batzuk beste hirietan berregin behar izan dute bizitza. Baina, 'New Orleansek ez du sekula amore ematen' --hala adierazi zion orduan EuskalKultura.com-i elkarteko lehendakariak, Michel-Antoine Goitia-Nicolasek-- eta izpiritu borrokalari horrekin Euskal Etxeak bere aktibitateera bueltatu nahi du, larunbat honetan egingo dutelarik hurakanaren ondorengo lehenengo bilkura. Elkarretaratzea Jose Maria Cundin bazkide berriaren erakusketa baten aitzakian deitu da.
Gehiago irakurri...