euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gipuzkoako Lizartzan iturburua duen Lizarzaburu familiak bilkura egingo du urtarrilaren 12an Perun, Lima hirian

2007/12/17

Familiako kide batzuk urte hasieran egin zen aurreko bilkuran (argazkiak JL Lizarzaburu) Lizarzaburu familiako kide dexente bilduko dira datorren urtarrilaren 12an Lima hiriburuan, Perun. Familiaren sorrera Lizartzan dago, bertan eratu baitzen familia 1489an, Sancho Martínezekin. Familiako kide askok Ameriketara emigratu zuten, lehenak orain dela 320 urte eta Ekuador eta Peru aldean finkatu ziren. Gero beste batzuk Estatu Batuetarako jauzia egin zuten. Azken urteotan familiakide askok harremana berreskuratu egin dute eta gonbitea luzatzen diete orain gainerako senideei datorren urtarrileko bileran parte hartzeko.

Gehiago irakurri...


Buenos Aireseko probintziak 63 hektarea lur eman dizkio La Platako Euskal Etxeari kiroldegi bat egin dezan

2007/12/17

Lurren zesioaren ekitaldia (argazkia eldia) Lurren zesioa kargurik gabe eta bost urterako izango da, beste horrenbeste urtez luzagarria. Euskal Etxeak kiroldegi bat egingo du bertan eta horren truke lursaileko paisaien hobekuntzaz, mantenimenduaz eta ingurunea babesteaz arduratuko da. Futbolean, hockeyan aritzeko zelaiak, quincho bat, igerlekua eta agian errugbian jolasteko zelaiak egiteaz gain, 50 hektarea okupatzen dituen mendi bat herritarrentzako ibiltoki bihurtuko dute, baso-berritzeari ekingo dio euskal erakundeak, bere lehendari Javier de la Clúa baso-ingenieriak El Día egunkariari adierazi dionez.

Gehiago irakurri...


Gral. Rodriguez eta Pilar-eko euskal etxeetako kideek Eusko Aterpearen egoitzan ospatu zuten Euskararen Eguna

2007/12/17

Marcela Balbi eta Ena M. Erartes banderadunak Aurrera eginez euskal etxeek Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara antolatutako ekitaldiekin, General Rodriguez hiri argentinarrean egindakoak dakartzagu segidan, hitzordu berera ondoko Pilar hiriko euskal etxeko kideak ere bertaratu zirelarik. Ez da ahaztu behar Hego Konoan eskola urtea urte naturalarekin bukatzen dela eta beraz abendu hasieran bukatzen direla kurtso eta ikastaroak, tartean euskarazkoak. Euskararen Eguneko festak, klaseen amaiera markatzen du, beraz, eta egokiera ona izan ohi da urtean zehar ikasitakoak jendaurrean batera edo bestera agertzeko.

Gehiago irakurri...


Jolasak eta ongipasa ardatz, José C. Paz eta Viedma eta Patagoneseko Euskararen Eguneko ekitaldietan

2007/12/17

Talde aurreratukoen antzezpena José C. Pazen Hitzaldiak eta momentu bat edo beste zeremoniatsuagorik gertatu zen, baina Euskararen Eguneko ekitaldiek jolasak eta ongipasa ekitaldiak izan dituzte ardatz Argentinako José C. Paz eta Viedma eta Carmen de Patagones herrietan. Gaztetxoenen partaidetza aktiboa sustatu zen, beraz, finean Euskararen Egunak ikasturteko jardunen azkena markatzen baitu eta normala baita euskarazko jolas eta antzezpenen bidez ikasleek erakutsi nahi izatea familiarteko eta lagunei urtean zehar euskara kontuetan egin dituzten aurrerapenak.

Gehiago irakurri...


Argazki kontzertu batek eta 'Eskizofonia' ikuskizunak itxiko dute gaur eta bihar Erromako Settimana Basca

2007/12/15

Maialen Lujanbio bertsolariak Ornitorrinkus ikuskizunaren emanaldian parte hartu zuen Erromako Associazione Culturale Euskara elkartea Settimana Basca-ren (Euskal Astea) edizio berri bat ari da garatzen aste honetan, joan den astelehenean hasi eta bihar bukatuko dena. Euskal etxe erromatarraren proposamenak jarduera desberdin eta berritzaile ugari bilduko ditu astebururako: argazki kontzertu eta lantegi bat, euskal afrikar jaia eta Erromako kaleetan egingo den 'Eskizofoniari omenaldia' ikuskizuna, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Estatu Batuetako euskaldunek euren engaiamendua erakutsi zuten Chinon egin zen Euskararen Egunean

2007/12/14

Nere Lete, Boiseko Estatu Unibertsitateko euskara irakaslea, bere esperientziaz  mintzatu zen  North American Basque Organizations (NABO) eta Chinoko Euskal Etxea izan ziren aurtengo Euskararen Egunaren jai iparramerikarreko antolatzaileak. Hitzorduak, gainera, AEBetako euskara irakasleak biltzeko parada eman zuen eta irakaskuntza esperientziak eta bertaratutakoek ideiak partekatu zituzten tailer batean. Hizlari berezi baten bisita ere izan zuten, Bernardo Atxaga idazleak ekimenarekin bat egin baitzuen.

Gehiago irakurri...


Ttarttalo argitaletxeak Eider Rodriguezen “Eta handik gutxira gaur” liburuaren gaztelerazko bertsioa atera du

2007/12/14

Eider Rodriguez "eta handik gutxira gaur" liburua idatzi zuenean (argazkia Lusa) Liburua osatzen duten hamasei kontakizunak euskaraz sortu zirenetik hiru urtera itzuli eta argitaratu da gaztelerazko bertsioa. Y poco después ahora lanean emozioak eta sentimenduak adierazten ditu idazleak eguneroko istorioen bidez. Erbestea, politika eta sexua bezalako gaietan barrena sartzen dira pertsonaiak, geure buruarekin topo egin dezaketenak. Gazteleraz publikatzen duen lehen lana du honakoa eta zertxobait “arraroa” sentitzen dela adierazi du idazleak, izan ere, hasiera batean espero ez zuen publiko batengana iritsiko baita itzulpenarekin, bere gurasoengana besteak beste.

Gehiago irakurri...


Athletic futbol taldea Latinamerikako euskal jatorriko jokalariak fitxatzeko aukera aztertzen ari omen da

2007/12/14

Guilermo Ochoa, mexikar selekzioko atezaina, izan daiteke Athletic-en interesa piztu dutenetako bat Athletic jokalari euskaldunak edo euskal taldeetan trebatutako jokalariak bakarrik fitxatzeko filosofia gainditu eta Latinamerikako euskal jatorriko jokalariak ere begiz jotzeko aukera aztertzen ari da, As kirol egunkariak argitaratu duenez. Taldea aztertzen ari den beste ekimena jokalariak Ameriketan bertan formakuntza eskola bat sortzea da. Aukeratutako lekuak Rosarion (Argentina) edo Montevideon (Uruguay) lirateke.

Gehiago irakurri...


Hegoalde Argentinarrak 2008an euskara klaseak eskaintzeko engaiamendua egin zuen Euskararen Egunean

2007/12/13

Hegoalde Argentinarra Euskal Etxearen desfilea Rio Gallegos hiriko kaleetan zehar (argazkia Hegoalde ArgentinarraEE) Euskararen Egunaren ospakizunak oihartzun nabaria izan zuen Santa Cruz probintziako Rio Gallegos hirian, Hegoalde Argentinarra Euskal Etxearen eskutik. Elkarteko 70 kideek osatutako ordezkaritza batek ikurriña eraman zuen bandera argentinarren jasoera ekitaldira. Ekitaldiak hiriko intendente (alkate edo auzapez) eta agintarien partaidetza bildu zuen. Egunari eskatzen zuen moduko bukaera emateko, Los Vascos tabernan bazkari herrikoia egin zuten.

Gehiago irakurri...


Suipachako Gure Txokoa Euskal Etxeak urte bukaera jaia aurreratu zuen, 2008 zoriontsu baten alde topa eginez

2007/12/13

Zulma Aldabe irakasleak eta euskal etxeko dantzariek hasi zuten jaiko dantzaldia (argazkia SuipachaEE) Ohi duenez Suipachako Gure Txokoa Euskal Etxeak urte bukaerako jaia aurreratu egin zuen, oporren aurretik elkarteko bazkide eta lagunak biltzeko. Aurten jaia Sociedad Rural elkartearen egoitzan egin zuten eta bertan bildu ziren Gure Txokoako zuzendaritza batzordea, bazkideak, senitartekoak eta lagunak. Lagunarteko bazkaria egin eta ondoren euskal musikaz eta dantza erakustaldiaz gozatu ahal izan zuten. Euskaraz egin zen brindisarekin ongi etorria egin zioten urte berriari, aurtengoa bezala ekimenez beteta etorriko denaren esperoan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia