euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Japonia eta Filipinetako Unibertsitateetan ere zabalduko dira Euskara eta Euskal Kultura lektoretzak

2008/01/25

Patxi Baztarrika Kultura sailburuordea Eusko Jaurlaritzako Kultura saileko ordezkaritza bat asteburu honetan abiatuko da bi herrialdeotara, bertako unibertsitateetan Euskara eta Euskal Kultura lektoretzak zabaltzeko posibilitateak aztertzeko. Horiekin, Asia eremura hedatuko litzateke egun Europa eta Ameriketako 12 herrialdetako zentroak biltzen dituen programa. Bidaian bisitatuko diren erakundeen artean Waseda Unibertsitatea dago --Euskara eskolak ematen dira jadanik bertan-- eta Sofiakoa, Tokion; Kansas Gaidai, Osakan; eta Kobeko Unibertsitatea, hauek guztiak Japonian; eta Filipinetan, Ateneo de Manila Unibertsitatea eta Nueva Vizcayako Estatuarena.

Gehiago irakurri...


Euskadik eta Txilek Justizia arloko akordioa sinatu dute Azkarraga Andeetako herrialdera egiten ari den bisitan

2008/01/24

Joseba Azkarraga eta Patricio Alwyn, Txileko lehendakari ohia eta egun Justizia eta Demokrazia korporazioko presidente dena elkar agurtuz Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak eta Urbano Marín-ek, Txileko Gorte Goreneko presidente izendatu berriak, Justizia modernizatzeko lankidetza-akordioa sinatu zuten asteartean, herritarrentzako zerbitzu hau “azkartasunez, gardentasunez eta baliabide publikoen eraginkortasunez emateko helburuarekin”. Azkarragak aurreratu zuenez, datozen hilabeteotan Txileko Gorte Goreneko ordezkariak Euskadira joango dira, EAEn egiten ari den lana ezagutzera, eta ondotik bisita bueltatu egingo zaie.

Gehiago irakurri...


Kubako Vasco Navarra elkarteak aurtengo ekimenei 'El onceno maestro' dokumentalarekin eman die hasiera

2008/01/24

'El onceno maestro' dokumentala ikusteko Villena aretoan bildu ziren lagunak Kubako Asociación Vasco Navarra de Beneficencia (AVNB) delako euskal elkartea buru belarri sartu da 2008ko ekimenen antolakuntzan. Elkartea berrindartzeko kultur ekitaldiak sustatzea da aurtengo ildoetako bat eta urteari hasiera emateko Octavio Cortazar zuzendariaren 'El onceno maestro' dokumentalaren emanaldia egin zuten joan den astelehenean. Elkarteko kide ugari bildu zen bertara, Cortazarrek bere familiaren sustraien bila Bizkaira eginiko bidea ikusteko.

Gehiago irakurri...


'Burns eskoziarra zen azken finean': AEBetako Kongresuko Liburutegian Eskoziako idazleak, eskoziar berriz ere

2008/01/24

Washingtonen dago afera honetan protagonista izan den AEBetako Kongresuko Liburutegia Nazio txikien kexak batzuetan eragina izaten dutenaren froga da The Times egunkariak aireratu duen afera. Antza Washintongo United States Library of Congress liburutegiak idazle eskoziarrak 'ingeles idazleak' izenburupean sailkatzea erabaki zuen joan den udazkenean. Orain, baina, Eskoziatik eta Estatu Batuetako eskoziarrengandik jasotako kexuak kontuan hartuz, erabakian atzera egin du munduko liburutegi handien eta garrantzitsuenetakoa denak. Gure artean, Sustatu.com webguneak bildu zuen datozen lerrootan garatzen dugun berria.

Gehiago irakurri...


Goihata, euskal itzulpengintza enpresak, doako euskara-japoniera hiztegia diseinatu eta sarean jarri du

2008/01/24

Hiztegia japoniar hizkuntza eta kulturara hurbiltzeko ate bat izan daiteke Sarean dagoen lehen euskara-japoniera hiztegi eta baliabidea da hau, Goihatako arduradunek EuskalKultura.com-i azaldu diotenez. Enpresa honek itzulpengintza lanak eta Japonia eta Euskal Herriko enpresen harremanetarako aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditu. Hiztegiak 20.000 termino biltzen ditu dagoeneko, baina Wikipedia erako kolaborazioarekin etengabeko berrikuntza eta hobekuntza izango duela espero dute egileek.

Gehiago irakurri...


Bernardo Atxagaren 'Soinujolearen semea'-k Italiako Grinzane Cavour saria irabazi du Atzerriko Narratiba sailean

2008/01/24

Bernardo Atxaga idazle asteasuarra da 'Soinujolearen semea'-ren egilea (argazkia Atxaga.org) Grinzane Cavour sarien 27. edizioan Bernardo Atxaga idazle euskaldunaren “Soinujolearen semea” liburua izan da irabazlea Atzerriko Narratibaren arloan. Horrez gain, Atxagak sari honen “Irabazle handia” izateko aukera ere badu. Lehia horretarako beste bi kideak Ingo Schulze alemaniarra eta Ljudmila Ulickaja errusiarra izango dira. Piamonteko eskualdea eta CRT fundazioa dira, beste zenbait erakunde italiarrekin batera, Grinzane Cavour sarien antolatzaileak.

Gehiago irakurri...


Kazetari proiekzio batek dioenez, euskal jatorriko Rafael Anchia ordezkaria Texaseko gobernadore izan daiteke

2008/01/23

Rafael Anchia politikari euskalamerikarra Texaseko Ordezkarien Ganberako hautetsia da Rafael Anchia eta zenbait analista politikoen apustuetan bere izena Dallaseko alkate bezala ageri da aspaldion (eta etorkizunera begira Texaseko Gobernadore kargua ere aipatzen dute batzuk). Anchia gaztea --39 urte baino ez ditu-- Floridan jaio zen, guraso euskaldunen semea. Datozen urteetan estatuko indar erabakigarria bilakatuko den komunitate latinoaren botoa bere alde izan dezake, bertako medioen esanetan. Hala balitz, Anchiak John Garamendi, Kaliforniako gobernadoreordea, edota John Bieter, Boiseko alkatea bezalako politikari euskalamerikarren pausoak jarraituko lituzke, alde latinotik.

Gehiago irakurri...


Alberto Iglesias musikagile donostiarra bigarrengoz Oscar sarietako Soinu Banda onenaren hautagai izendatu dute

2008/01/23

Alberto Iglesias, berriz ere Oscarretarako bidean Alberto Iglesias donostiarra berriz ere Oscar sarietarako lehian arituko da aurten. Amerikar Zine Akademiaren sariak munduko garrantzitsuenak dira seguraski eta ez da marka makala Iglesiasena, sarietarako izendapena jasotzen duen bigarren aldia delako. Marc Fosterrek zuzenduriko The Kite runner filmaren soinu bandarengatik izendatu dute Iglesias. 2006an 'The Constant Gardener' filmeagatik jaso zuen izendapena.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak Misiones-ko Corpus Christiko 'Eusko Etxea' elkarte zibila onetsi du euskal etxetzat Argentinan

2008/01/23

Atzo ofizialki onartutako Corpuseko 'Eusko Etxea' euskal etxe berriak antolatutako hitzaldia Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak asteartero egiten duen bilkuran atzo hartutako erabakien artean Argentinako Misiones probintziako Corpus Christi herriko 'Eusko Etxea' elkarte zibila ofizialki onetsi eta Euskal Etxeen erregistro ofizialean sartzea deliberatu zuen. Neurri honekin aipatu euskal etxea nor da aurrerantzean, Jaurlaritzak kanpoko euskal giza-taldeei eskaintzen dizkien programa eta onuren hartzaile eta eskubide-emaile izateko bere bazkideekiko.

Gehiago irakurri...


FEVAren Gastronomia Proiektuak Itziar Aguirre sukaldari rosariotarrarekin burutu ditu, arrakastaz, lehen pausoak

2008/01/22

Itziar Aguirre Soraluce chef euskal rosariotarra Argentinako FEVA euskal etxeen elkarteak joan den urteko azkeneko hilabeteetan inauguratu ditu bere ekitaldiak, izan ere Itziar Aguirre Soraluce sukaldari rosariotarrak Bragadoko Danak Bat-en emandako ikastaro batekin. Laprida eta Arrecifes-eko euskal etxeetara ere zabaldu zen ekimena. Lortutako oihartzuna ikusirik, Maria Amelia Dadet FEVAko arlo honetako arduradunak EuskalKultura.com-i aurreratu dionez, oraingo udako oporrak amaiturik, urte berriak ekitaldi eta gastronomia proposamen berriak ekarriko ditu.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia