euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gerra Zibilean Ingalaterrara ihes egin behar izan zuten 4.000 haurrei buruzko dokumentala estreinatu dute

2008/05/02

1937. urtean 4.000 haur euskaldunek Ingalaterrara joan behar izan zuten Espainiako Gerra Zibilaren hondamenditik ihes egiteko (argazkia EiTB24.com) Los niños de Guernica tienen memoria dokumentalak Gerra Zibiletik eta Gernikako bonbardaketatik Ingalaterrara ihes egin behar izan zuten 4.000 haur euskaldunen istorioa kontatzen du. Drive produkzio-etxeak ekoiztu du lana eta iragan igandeko ordu txikietan La Sexta telebista katean estreinatuta, Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrenarekin batera. Lanak artxiboko irudiak eta denboraldi batez babeslekurako kanpamenduan bizitako zenbait pertsonen testigantzak biltzen ditu.

Gehiago irakurri...


Euskal etxea sortzen

2008/05/01

Gehiago irakurri...


Hiru Erreka Euskal Etxeak Patrimonio Tresarroyense saria eman die bost hiritarrei herriari egin dioten ekarpenagatik

2008/05/01

Bost saridunak: Alberto Hugo Mac Lean, Freddy Guillermo Wolfram, Mario Alberto Arias, Ernesto Juan Di Francesco eta Arminda López (argazkia La Voz del Pueblo) Hiru Erreka Euskal Etxea Tres Arroyoseko komunitatearekin lankidetza estuan aritu ohi da, ekintza kulturalak eta sozialak gauzatuz. Lankidetza horren azken emaitza Patrimonio Tresarroyense izeneko sarien edizio berri bat da. Joan den apirilaren 27an jaso zituzten sari hauek Tres Arroseko Alberto Hugo Mac Lean, Freddy Guillermo Wolfram, Mario Alberto Arias, Ernesto Juan Di Francesco eta Arminda López herritarrek. Euskal Etxeak azaldu zuenez euren ibilbide eta ekarpen pertsonalarekin hiriko izpiritu eta ondarea osatzen lagundu dute bizitza osoan zehar.

Gehiago irakurri...


'Hegoalde Argentinarra' EEak Gernikako bonbardaketaren euskal martiriei omenaldia egin zien 71. urteurrenean

2008/05/01

Rio Gallegoseko euskal komunitateak Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrena ospatzeko antolatu ziren ekintzetan parte hartu zuen 1937. urteko Gernikako bonbardaketaren urteurrenaren karira egiten ari diren ekitaldiak, ugariak izateaz gain, munduko hainbat lurraldetaraino heltzen ari dira, asko eta asko euskal etxeek antolatuta. Argentinako Santa Cruzeko 'Hegoalde Argentinarra' Euskal Etxeak bizkaitar herriaren triskantza gogoratu zuen bonbardaketan hildako euskal herritar guztiei omenaldia eginez. Ekitaldian bildutakoek, gainera, dokumental 'historiko-informatibo' bat ikusi ahal izan zuten. Rio Gallegoseko 'La Opinión Austral' egunkariak homenaldiari buruzko albistea argitaratu zuen.

Gehiago irakurri...


2008-04-12

2008/04/30

Gehiago irakurri...


Euskalema elkarte euskal alemaniarrak itzulpengintza ikastaroa egingo du Itxaro Borda eta Raul Zelikekin

2008/04/30

Euskalemako kide batzuk mendi irteeran batean: Elena Martinez, Fito Rodriguez, Rasso Enzenbach,  Edorta Matauko eta Naroa Zubillaga, besteak beste (argazkia Petra Elser) Euskalema alemaniar eta euskal kulturaren arteko hartuemanak sustatu nahi dituzten itzultzaile eta literatura aditu talde batek osatutako elkartea da. Helburu horrekin Itzulpengintza Tailer bat antolatu dute maiatzaren 8tik 10era Gasteizeko EHUko Filologia Fakultatean. Bertan parte hartuko dutenen artean Itxaro Borda idazle lapurtarra eta Raul Zelik itzultzaile alemaniarra izango dira. Tailerrean izena emateko Euskalemarekin harremanetan jarri behar dute bertan izan nahi dutenek.

Gehiago irakurri...


EHUko udako ikastaroen barruan lehen aldiz euskal dantzak eskainiko dituzte, Jon Maya dantzariak gidatuta

2008/04/30

Jon Maya dantzari eta irakasleak hartuko du euskal dantzen ikastaroaren ardura (argazkia Kukai) Euskal dantzei buruzko zikloa Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Bilbao Arte eta Kultura izeneko udako ikastaroen aurtengo berritasunetako bat izango da. Jon Maya Errenteriako dantzari eta irakasleak gidatuko du Bilboko Euskalduna Jauregian ekainaren 30etik uztailaren 2ra bitartean iraungo duen ikastaroa. Kataluniako dantza tradizionalek ere lekua izango dute bertan, Joan Serraren eskutik. 2008ko udako ikastaroetan egin ahal izango diren beste ziklo batzuk honakoak dira: euskal nobelaren moldaketak zine munduan eta zine ziklo berezia, EHUn ikasketak egin dituzten Koldo Serra, Borja Cobeaga eta Nacho Vigalondomeuskal zuzendari gazteen eskutik.

Gehiago irakurri...


Eusketxek elkartearen finantziazioa laguntzeko bonoen bidez bi lagunentzat Euskal Herrira bidaia zozketatzen du

2008/04/30

Ana Maria Iturrioz (eskuinean) pozik agertzen da Maria Elena Etcheverryrekin batera iragan urtean Euskal Herrira bidaiatzeko zozketa irabazi ondoren Eusketxe Eusko Kultur Etxeak, iragan urtean egin zuen era berean, aurten ere 200 bono kaleratuko ditu erakundearen egoitzaren mantenimendua eta 2008. urterako prestatu dituen jardueren gastuei aurre egiteko asmoarekin. Bonoak erosten dituzten partaideek Euskal Herrira bidaiatzeko bi pertsonentzako sari baten zozketan parte hartzeko aukera edukiko dute --hegazkinez, klase ekonomikoa, denboraldi baxua--. Zozketa datorren abenduaren 3an egingo da.

Gehiago irakurri...


Azken geltokirako bidea, 'SPrako tranbia' nobelan oinarrituta filma bihar estreinatuko dute Euskal Herrian

2008/04/29

Barbara Goenaga eta Daniel Bruhl aktoreak, 'Un poco de chocolate' filmearen eszena batean Aitzol Aramaio euskal zuzendariak egin duen 'Un poco de chocolate' filmea Unai Elorriaga idazlearen 'S.P.-rako tranbia' elaberrian oinarriturik dago. Daniel Bruhl, Hector Alterio edo Barbara Goenaga aktoreek, besteak beste, parte hartu dute bihar Euskal Herriko zineetan estreinatuko den filmean. Irune Berrok filmeari buruzko artikulua idatzi du Berria egunkarian, guk jarraian jasotzen duguna. 'Liburuaren espiritua jasotzen du filmak, neurri batean', adierazten du Elorriagak.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak Kolonbiarekin akordioa sinatu eta harremanak areagotu egin ditu; bulegoa irekiko du bertan

2008/04/29

Luis Alfonso Hoyos Presidentzi Agentziako Gizarte Ekintzako zuzendaria eta Iñaki Aguirre Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintzako idazkaria, akordioa sinatzen iragan astearen amaieran Kolonbiako gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak euren arteko harremana areagotzea adostu dute. Iñaki Aguirre Kanpo Ekintzako idazkaria latinamerikar lurraldera abiatu zen iragan astean Gizarte Ekintzako Presidentzi Agentzia kolonbiarraren zuzendaria den Luis Alfonso Hoyosekin memorandum bat sinatzeko helburuarekin. Honen bidez, ekonomia, gizarte, zientzia eta kultura arloan lankidetzarako ekintza berriak sustatuko dira. Lakuako gobernuak gainera Kolonbiako hiriburuan bulego bat irekiko duela jakinarazi du.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia