euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza Batzordea berritu du Lapridako Lagunen Etxea Euskal Etxeak: Martin Adrian, lehendakari

2010/11/03

Lapridako 'Lagunen Etxea' Euskal Etxearen logo eta ezaugarriak, Buenos Aires probintzia argentinarrean (irudia EuskalKultura.com) Lagunen Etxea Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzia argentinarrean, Urteroko Biltzar Nagusia egin du joan den ostiralean, urriaren 29an, eta besteak beste elkartea agintealdi berrian kudeatuko duen Zuzendaritza Batzorde berria hautatzeari ekin zion, aurrerantzean Lapridako Euskal Etxea gobernatuko duen agintaritza Martin Adrian-ek gidatuko duelarik, lehendakari gisa, lagun dituela, besteak beste Tomas Fernandez de Barrera, lehendakariorde; Maria Claudia Aguerre, idazkari; Alicia Mendioroz, idazkariorde; Federico Vara, diruzain; eta Eduardo Martin, diruzainorde.

Gehiago irakurri...


Santa Feko Gure Etxea euskal elkartea asteburuko Kolektibitateen Jaierako giroa ari da prestatzen

2010/11/03

Kalejirekin iragarri zuten gazteek jaia herriko kaleetan zehar (argazkia SantaFeEE) Santa Fe hiriko euskal etxea, Argentinako izen bereko probintzian, jo eta su ari da giroa prestatzen herritarrak heldu den asteburu honetan egingo den Kolektibitateen Jaira biltzeko asmoz. Azken asteetan euskal elkarteak hiriko beste gizataldeekin bat egin du jaiaren promozio eta iragartze ekimenetan. Horietako bat izan da, adibidez, hainbat elkartetako dantzariek hiriko kaleetan barrena egin zuten 'fiestadela' edo kalejira modukoa.

Gehiago irakurri...


Mar del Platara bidaiatuko da Aizpea Goenaga, Etxepare Institutuaren egoitza inauguraturik Donostian

2010/11/02

Ezkerretik eskubira, Mari Jose Olaziregi, Blanca Urgell eta Aizpea Goenaga (argazkia EuskalKultura.com) Etxepare Euskal Institutuak Donostiako Prim kaleko egoitzako ateak ireki zituen ostiralean, euskal kultura munduratzeko erronkari ekiteko prest. Aizpea Goenagak, Institutuaren zuzendariak, erakundeak euskal kultur produkzioa ezagutzera emateko zubilana egin nahi duela azaldu zuen. Etxeparek Kataluniako Ramon Llull eta Espainiako Cervantes Institutuarekin hitzarmenak sinatuko ditu aurki eta munduko hainbat unibertsitatetan euskara irakurle programak indartzen eta sustatzen dihardu. Aste honetan Goenaga Argentinako Euskal Astean izango da, Diasporarekin ere harremanak sendotzeko asmoz.

Gehiago irakurri...


Hamaika jatorri eta motibazio dauzkaten ikasleak ari dira euskara ikasten Madrilgo Euskal Etxean

2010/11/02

Ikasleak Madrilgo Euskal Etxeko euskara klasean, Errukiñe Olaziregi irakasle dutela (argazkia Deia) Txina, Japonia, Errusia, Hego Amerikako zenbait lekutakoak, Madril bertakoak, eta baita Euskal Herriko jendea ere ari da ikasten euskara Madrilgo Euskal Etxean. Bakoitzak istorio bat eta motibazio diferentea dauka euskara ikasteko bultzagarri, baina guztiak saiatzen dira astez aste euren maila eta ezagutza hobetzen. Lortu ere lortzen dute, maila polita daukan bat baino gehiago baitago euren artean. Bai, posible da Madrilen euskalduntzea. Bestela, galdegin diezaietela Yoshino, Yu, Claudia, Lara edo Andoniri. Bost ikasle, bost istorio, baina maitasun amankomun bat euskararekiko.

Gehiago irakurri...


Nafarroako soinua ozen entzun da Buenos Airesen 'Agoizko Joaldunak' eta Ekin Dantzari Taldearen eskutik

2010/11/02

'Agoizko Joaldunak' taldeko zanpantzarrak Iparraldeko Euskal Etxeko trinketean Nafar airea arnastu da joan den larunbatean Buenos Airesen. Mar del Platara Bigarren Mendeurreneko Euskal Astera joan aurretik, Europatik iritsi berriak, Argentinako hiriburuan aurkeztu ziren Agoizko Zanpantzar edo Joaldunak. Hitzordua, Iparraldeko Euskal Etxean izan zen. Erakunde honetako trinketean, Nafarroatik etorritako agoiztarrak Buenos Airesko Ekin Dantzari Taldeko kideekin elkartu ziren eta elkarrekin Nafarroako giro dotore eta beroa sortu zuten.

Gehiago irakurri...


Edorta Jimenez idazleak 'Haragizkoa' CDa aurkeztuko du Kuban: "Krisian dago kulturaren zabalkuntza"

2010/11/02

Edorta Jimenez, Rafa Rueda, Jaime Nieto eta Joseba Barrenetxeak osatzen dute 'Haragizkoa' proiektua. Iruditan Eako Poesia egunetan egin zuten emanaldia (argazkia Joseba Barrenetxea) Atzerrian sarri ibilia da liburuak aurkezten eta horrela jarraitzeko asmoa du: Frankfurten izan berria da, Kubara doa hurrena eta Berlinera gero. Hala ere, euskal artista askok bezala etxetik kanpo egiten dituen irakurraldi eta hitzaldi hauek "adiskidetasun sare" bati esker egin ahal dituela dio. Kulturaren zabalkuntza profesionala, Euskal Herrian zein kanpoan, krisian ei dago. Horregatik 'Haragizkoak' CD berria autoproduzitu eta datozen hilabeteetan poesia, musika eta irudi ikuskizun hau ahal bezainbeste agertokitan "defendatuko" du. Estrainekoz, Kuban. Adiskidetasunaren bideak urrunera heltzen direlako.

Gehiago irakurri...


Buruzagitza berritu du EAJ-PNVren Argentina Buru Batzarrak: Felipe Eiheragibel du lehendakari berri

2010/11/01

Felipe Eiheragibel, artxiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.com) Argentinako jeltzaleak joan den urriaren 23an bildu ziren Ohiko Urteroko Biltzarrean, besteak beste barne araudiak eskatzen duenaren arabera hauteskundeak egitearren erakundeko buruzagitza berritzeko. Bertan erabakitakoaren arabera, lehendakari berria du Argentina Buru Batzarrak, orain hasi agintealdian Felipe Eiheragibel izango duelarik buru, eta berarekin batera Jon Uriarte lehendakariorde, Fernando Lizarbe idazkari, eta Cristina Arregui diruzain.

Gehiago irakurri...


Mar del Plata, Argentina: atzerako kontaketa Bigarren Mendeurreneko Euskal Astearen asteburu nagusirako

2010/11/01

Bigarren Mendeurreneko Euskal Argentinar Aste Nazionaleko logoa, 2010ean, Mar del Platan Berotzeko bateko eta besteko ekitaldien ondotik, gaur hasten den aste honekin iritsiko da bere gailurrera 2010eko Euskal Argentinar Aste Nazionala, Argentina osoko eta auzo herrialdeetako zein Euskal Herritik bertatik iritsiko diren euskaldunak bilduz, Bigarren Mendeurreko Euskal Astea izena hartu duen Mar del Platako deiari erantzunez. Argentinako bazterretako jendeez gain, Uruguai, Txile, Brasil, Mexiko eta Estatu Batuetako partaideak espero dira, bai eta Euskal Herrikoak ere. Aste osoko egitaraua batu dugu hona, astelehenetik igandera artekoa.

Gehiago irakurri...


Tucumango Euskal Kultur Elkartea euskaldunen ordezkari izango Yerba Buenako Gizataldeen I. Azokan

2010/11/01

Yerba Buenako Gizataldeen I. Azoka iragartzen duen afixa edo kartela Gutxiago geratzen da datorren asteburuan Yerba Buenako Gizataldeen I. Azokak ateak zabal ditzan, Tucumango probintzia argentinarrean. Bertako Udalak ekin die antolaketa lanei, hirian presentzia daukaten kolektibitateak lankide. Euskal kolektibitatea Tucumango Euskal Kultur Elkartearen eskutik bertaratuko da eta stand baten bidez ordezkatuko ditu euskaldunak, euren izaera, kultura eta historia aurkeztuz eta Argentina iparralde honen garapenean izan duten zerikusiaren lekukotasuna emanez.

Gehiago irakurri...


Bat egin munduko euskaldunekin eta parte har ezazu EuskalKultura.com-en facebook orrian

2010/10/29

Euskalkultura.com-ek facebook-en duen orria Gero eta gehiago dira Facebook bezalako sarean bere txokoa sortzen duten euskal etxea eta munduko zein Euskal Herriko euskaldunak. Londres, Berlin, Bordele, Arrecifes, Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxea eta Euskaltzaleak, Chivilcoy, Salto, San Nicolas, Villa Maria... dira horietako batzuk eta ehundaka euskaldun anonimo eta ez hain anonimoekin batera EuskalKultura.com-ek facebook-en osatu duen lagun sarearen parte dira. bat egin gurekin eta parte har ezazu zure argazki, iruzkin, hitzordu eta jardueren berriekin. Lotsarik ez, EuskalKultura.com denon artean egiten dugu eta!

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia