euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal dantzak eta Maral Taldearen kontzertua Villegas'ko Euskaldunak Euskal Etxearen X. urteurrenean

2011/03/21

Ezker-eskuin, Udaletxeko nagusia Gilberto Alegre, FEVAko lehendakaria Ricardo Basterra, euskal etxeko lehendakaria, Sergio Recarte, Diego Tellechea, Yanina Castro eta Sergio Recarte etxeko beste kide batzuekin Joan den martxoaren 12an, Buenos Aires probintziako Gral. Villegas herriko komunitateak bere euskal etxearen X. urtebetetzea ospatu zuen. Urteurreneko ekitaldiak Gernika Plaza Txikiaren inaugurazioarekin hasi behar bazuten ere, eguraldi txarrak egitaraua aldatzera behartu zituen antolatzaikeak, eta jaia gaueko 10etan hasi zen erakundearen egoitzan. FEVAko lehendakaria den Ricardo Basterra eta bertako udaletxeko nagusia, Gilberto O. Alegre, presente egon ziren garrantzi handiko festa honetan eta beste gonbidatuekin batera euskal musika eta dantzez gozatu ahal izan zuten.

Gehiago irakurri...


'Guernica Gernikara' sinadura bilketa kanpaina jarri du abian udalak, Picassoren margoa eske

2011/03/21

Guernica Gernikara webguneko irudia Datorren apirilean Gernikaren bonbardaketaren 74. urteurrena beteko da eta data horri begira herri bizkaitarreko udalak sinadura bilketa kanpaina bat jarri du abian, Picassoren Guernica, margoa inspiratu zuen herrira ekar dezaten. Milioi erdi bat sinadura biltzea da helburua. Egun margoa Madrileko Reina Sofia Museoan da, eta nahiz eta munduko hainbat museotan ikusgai izan den, erakundeko arduradunek ez dute Gernikara ekarri nahi, bidaian margoa kaltetu egin daitekeela argudiatuz.

Gehiago irakurri...


Uruguain, bere I. Euskal Astea aurkeztu du Floresko Euskal Etxe berriak, apirilaren 2an hasiko delarik

2011/03/18

Uruguaiko Flores departamentuan apirilaren 2tik aurrera garatuko del Euskal Astearen aurkezpena, joan den asteartean emana (argazkia AgendaInformativa.net) Irmo eta etengabe aurrera segitzen dute Uruguain, Floresko Euskal Etxe berriak bere buruari ezarritako hitzordu eta programek, Eusko Jaurlaritzak ofizialtasuna eman ondoren. Apiril honen 2an bere I Euskal Astea gauzatuko du, kultura, kirola, enologia eta gastronomia alorreko zenbait proposamen tarteko. Joan den asteartean eskainitako prentsaurrean azaldu zuten antolatzaileek guztiaren berri zehatz.

Gehiago irakurri...


Telefono mugikorrentzak hiru hiztegi eskuragarri doan: Euskara/Gaztelera eta Euskara/Frantsesa

2011/03/18

Android mugikorretan instalatu daiteke Euskara/Gaztelania hiztegia Gero eta gehiago dira telefono mugikor berriek eskaintzen dituzten zerbitzu eta aukerak, eta horien artean gure irakurleentzat oso erabilgarriak izan daitezke euskara hiztegiak. Etengabe berritzen ari den mundua da hau, eta ahal den neurrian EuskalKultura.com azken aurkezpen eta eguneraketen berri ematen saiatzen da. Gaur, hiru hiztegi berri aurkeztuko ditugu: Android mugikorrentzako bi Euskara/Gaztelania eta Windows Phone7-rako Euskara/Frantsesa hiztegia. Hiruak doan dira.

Gehiago irakurri...


Euskal Herrian ikasi nahi? Bada aukerarik, Unibertsitate arteko truketatik sukaldaritza eskoletara

2011/03/18

Galdakaoko Ostalaritza Eskolako ikasle batzuk Asko dira Euskal Herrian ikasi nahi duten Diasporako gazteak, horrela profesionalki trebatzeaz gain arbasoen lurra ezagutu ahal izateko. Zenbait urtez Eusko Jaurlaritzak horretarako aukera ematen zuen, 'Euskal Herrirantz' trebakuntza programari esker. Gaur egun egitasmo hori ez dago indarrean, baina hala ere Euskal Herrian ikasketak egiteko ametsa duten gazteek badute beste biderik. Diru laguntzak eskasak dira, ordea (edo ez dira). Artikulu honetan proposamen batzuk jaso dizkizugu.

Gehiago irakurri...


Catalina Villanueva, Euskal Etxeko lehendakaria, Santa Feko Gizataldeen Elkarteko partaide hautatu dute

2011/03/18

Santa Feko Gizataldeen Elkarteko bilera, joan den asteazkenean Santa Feko Gizataldeen Elkarteak (SFGE) plazaratu duenez, hiri horretako Euskal Etxeko lehendakari den Catalina Villanueva izango da epe berri honetan euskal ordezkari Santa Fe hirian presentzia daukaten gizatalde elkarteak biltzen dituen SFGE erakundean. Hori izan zen, izan ere, SFGEk joan den asteazkenen egindako biltzarrak hartu zuen erabakietako bat, Zuzendaritza Batzordea berritu baitzuen, iazko txostena eta balantzea egitearekin batera. Epe berrian, Cristina Usedo, Poloniako ordezkaria, izango da erakundeko lehendakaria, eta berarekin batera Maru Benzaquen, Israelgo ordezkaria, eta Antonio Cosentino, Italiakoa, idazkari eta diruzain, hurrenez hurren.

Gehiago irakurri...


Lapridako EEko hautetsiak: Martin Adrian lehendakari; Claudia Aguerre, idazkari; Federico Vara, diruzain

2011/03/17

Ezker-eskuin, Federico Vara, diruzaina; Maria Claudia Aguerre, idazkaria; eta Martin Adrian, lehendakaria (argazkia, Maria Ester Arrondo)

Gehiago irakurri...


Euskara ikasi eta euskal kulturan sakondu nahi al duzu? Munduko 25 unibertsitatetan duzu aukera

2011/03/17

Moskuko Unibertsitateko euskara ikasleak 2007ko ikasturtean (argazkia A.Egilegor) Historiaurretik Twitter-era, berezia da Europako hizkuntzarik zaharrenaren bidea. Eragozpen guztien gainetik bizirik dirau euskarak eta jakinmina piztu du atzerrian. Badira munduan jatorri ezezaguna duen hizkuntza hau ikasi nahi duten hizkuntzalari, euskaltzale eta unibertsitate ikasle asko. Gaur egun munduko 25 unibertsitatetan eskaintzen dira Euskara eta Euskal Kultura irakurlegoak, Eusko Jaurlaritzak eta Etxepare Institutuak sustatzen duten programari esker. Cervantes Institutuak ere euskara klaseak ematen ditu munduko hainbat egoitzetan. Euskal etxeek ere ekarpen aberatsa egin dute arlo honetan. Hona munduan euskara irakasten duten zentroen zerrenda.

Gehiago irakurri...


FEVAren babesarekin, aurten ere Picasso eta Chillidari buruzko hitzaldiak Elena Itcearen eskutik

2011/03/17

Elena Itcea Arte Plastikoak irakaslea Euskal Etxeen arteko harremanak sendotu eta Euskal Herriko kultura hedatzeko asmoarekin, gai askori buruzko hitzaldiak sustatzen hasi zen 2004. urtean FEVA, Argentinako Euskal Erakundeen Federazioa. Programa honen bidez, Gral. Rodriguezko 'Eusko Aterpea' Euskal Etxeko kide den Elena Itceak lau euskal etxetara eraman zituen 'Eduardo Chillidaren lan eskultorikoa' eta 'Picasso: Guernica-ren egilearen bizitza eta lana' ikerketak. Proposamenaren arrakasta dela eta, aurten ere eskainiko dira mintzaldiak hala eskatzen duten euskal erakunde guztietan.

Gehiago irakurri...


Etxegiroan.com, seme-alabekin goxo-goxo entzuteko hamaika ipuin eskaintzen dituen webgunea

2011/03/17

Maria Uriarte eta Tomas Fernando ipuina grabatzeko unean (argazkia Etxegiroan.com) Umeak oheratzeko ordua guraso askorentzat haurtzaroko ilusioa berreskuratu eta ipuinen irudimenezko munduan murgiltzeko garaia izaten da. Ipuinak gurasoen ahotan entzutea maite duten haurrek gehien, baina ipuin berri batekin elkarrekin gozatzea izan daiteke beste aukera bat. Etxegiroan.com webguneko Maria Uriartek eta Tomas Fernandok aukera hori eskaintzen digute. Haurrentzako zein helduentzako euskarazko eta gaztelaniazko ipuin andana musikatu eta sarean jarri dituzte eskuragarri.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia