2011/06/30

Bigarren aldiz izango da ikusgai Erroman Asier Gogortza argazkilari beratarraren 'Concrete Landscapes' erakusketa, iazko apirilean izan zuen harrera ona dela medio. Associazione Culturale Euskara eta UPTER Unibertsitateko Dipartimento di Lingua e Cultura Basca sailak aurkeztuta, Forte Prenestino kulturgunean izango da ikusgai bihartik iganderaino. Erakusketa honetako argazkietan Gogortzak aspaldi ahazturiko bunker militarrak erabiltzen ditu 'pin hole' kamera gisa, eta barruko paretetan islatzen den paisaiaren irudia erakusten du.
Gehiago irakurri...
2011/06/30

Tomas Ilzauspek eta Alfonso Echeniquek osatzen duten bikotea izango da Txileko ordezkari datorren azaroan Angelu hiri lapurtarrean egingo den 2011ko Euskal Etxeen arteko Munduko Mus Txapelketan. Halaxe erabaki da bikoteak finala irabazi ondoren, Fermin Sarratea eta Jorge Oyarzun-en kontra, Txileko Santiagoko 'Berriketari' hilebetekariak bildu duenez. Txileko mus txapelketak, txapela nazionalarekin batera Mundu Txapelketarako txartela ere sari duena, maiatzean eta ekainean egin dira errepublika australean.
Gehiago irakurri...
2011/06/30

Doctor Deseo taldea Mexikotik bueltan da jada, baina musikari bilbotarrak mexikar zaleen harrerarekin harrituta daude oraindik ere. Euskal Herritik, taldeak eskerrak eman nahi izan dizkie Lunario aretoan euren kantak hitzez hitz abestu zituzten 900 lagunei, eta baita ere kalean sinadura eske hurbildu zitzaizkienei, euskal etxean eurekin egon zirenei, Bizarro tabernako kontzertuan izan zirenei... Jarraitzaile sutsu horietako bat taldearekin izan zen egunero eta kontzertuetako bideoak helarazi dizkigu, EuskalKultura.com-eko irakurleekin eta Doctor Deseo zaleekin partekatzeko.
Gehiago irakurri...
2011/06/30

Neguaren hotzak eta sumendi-errautsek ez zituzten Gral. Rocako lagunak kikildu. Izan ere, bertako Gure Etxea euskal etxeak gonbidaturik, 150 bat lagun bildu ziren ekainaren 24an herriko Kanal Handiko anfiteatroan Gure Etxeak antolatu zuen ekitaldian parte hartzeko. Dudarik gabe, sua izan zen gaueko protagonista; eta suaren inguruan euskal etxeko eta Patagoniako Ballet Fundazioko dantzariek guztien gustuko ikuskizuna eskaini zuten. Horrela, hotza eta beroaren arteko mugan ospatu zuten aurten beren “sanjuanada” Rio Negro probintziako herri honetako euskaldunek.
Gehiago irakurri...
2011/06/29

Quebec-eko Ameriketako Euskal Abenturaren Parkea 15 urte egiten ari da aurten eta kultur jaialdia antolatu du data ospatzeko. Urtero legez, bertan izango da Quebeceko Euskaldunak elkartearen ordezkaritza bat eta aurten Lapurdiko Begiraleak dantza taldea ere bilduko da ospakizunetara. Uztailaren 9an izango da Trois Pistoles-eko jaia, eta ondotik lapurtarrek Drummondvilleko Munduko Folklore jaialdian parte hartuko dute uztailaren 11tik 15era. Quebeceko bidaia Montrealen bukatuko dute eta jai ttipi bat eginen dute Euskaldunak-en egoitzan, lagunartean.
Gehiago irakurri...
2011/06/29

Bost pilotari bikotek estreinatuko dute gaur arratsaldez Buenos Aires Hiriko Gure Echearen pilotalekuan datozen bi asteetan hiriburu federal argentinarrean eta La Plata Buenos Aires probintziako hiriburuan jokatuko den San Fermin Xare Txapelketa. Norgehiagoka lau partidatan jokatuko da, gaur hasita, datozen biak datorren larunbat eta igandean eta azkeneko bat datorren asteko larunbatean, uztailaren 9an, San Fermin jaien asteburuko ospakizunean. Xarea sobera ezagutzen ez den pilota modalitate bat da, Diasporan ere, gutxi batzuk, baina praktikatua dena. Arituko diren pilotari guztiak Argentinar Selekzioko kide aritu izan dira Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatutako partidatan.
Gehiago irakurri...
2011/06/29

Atzo gauzatu zen Gasteizen, Lehendakaritzaren egoitzan, Euskal Herritar Unibertsala 2010 saria Edurne Pasaban mendizale tolosarrari emateko ekitaldia. Munduan 14 zortzimilako igotzen lehena izan den emakumeak, Lopez lehendakariaren eta Euskadiko Kutxako presidentearen eskutik jaso zituen garaikurra eta diploma, hauek azpimarratu zutelarik Pasabanen aurrera egiteko gaitasuna eta bere burua gainditzeko abildadea. Ekitaldian Lehendakariak zorionak eman zizkion Donostiari, atzo arratsaldean jakinarazi baitzen 2016ko Europako hiriburu kulturala izateko hautatua izan zela, Poloniako Wroclaw hiriarekin batera.
Gehiago irakurri...
2011/06/29

Kolonbian izango da larunbat honetatik aurrera Kirmen Uribe idazle ondarroarra, Medellingo Nazioarteko Poesia Jaialdiak gonbidatuta. Larunbatetik eta datorren uztailaren 10a bitartean, nazioarteko olerkari mordoxka eta milaka entzule bilduko ditu Hegoamerikan eta mundu mailan garrantzitsuenen artean dagoen jaialdi honek. Uribek lau irakurraldi kolektibo eta beste bat bakarka egingo ditu Medellin eta Bogota artean. Nazioartean makina bat jaialditan izan da Uribe, baina aspaldion euskal literaturaren jauzia sumatu duela dio: gauza exotikoa izatetik kalitatezko literatura egiten duen herria izatera pasa omen gara.
Gehiago irakurri...
2011/06/28

Caracaseko Eusko Etxeak argitaratzen duen berri buletinaren azken aleak iragan asteetako ekitaldien berri dakar eta hurrengo hitzordu nagusia zein izango den ere iragartzen du, esan nahi baita San Fermin jaia, uztailaren 9an, larunbatarekin. Buletinaren hirugarren ale honek dakartzan berrien artean aipagarriak dira, besteak beste, joan den maiatzaren 28an egin zen Pintxo Lehiaketa arrakastatsua eta Amatxuen Eguneko urteroko ospakizuna.
Gehiago irakurri...
2011/06/28

Dantza suspertzea da Aiko taldearen helburua eta bide horretan zazpigarren diskoa kaleratu dute jada ekimen hau osatzen duten dantzariek eta musikariek. Dantzarako grina, tradizioa, dantza maisuen lana eta dantzarako apropos eginiko musika berreskuratu nahi dute Aiko taldeko lagunek, eta asmo horrekin ikastaroak eta dantzaldiak egiteaz gain, sarean jarri dituzte azken laneko emaitzak, mundu osoko dantzari eta musikariek balia ditzaten.
Gehiago irakurri...