euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arantxa Urretabizkaia eta Eider Rodriguez euskal idazle izateaz mintzatu ziren atzo Chicagon

2012/04/13

Ezker-eskuin, Estibalitz Ezkerra (aurpegia ikusi gabe), Mari Jose Olaziregi, Eider Rodriguez eta Arantxa Urretabizkaia atzo osteguneko ekitaldian Illinoisko Unibertsitatean. Illinoisko Unibertsitateak, bertan Koldo Mitxelena katedra inauguratzea kari euskara eta euskal kulturaren erakuslehio antolatutako ekitaldien artean, atzo ostegunez euskal literaturari buruzko eguna pasatu zen, gonbidatu gisa Arantxa Urretabizkaia eta Eider Rodriguez idazleak, eta Jaurlaritzako Blanca Urgell Kultura sailburua eta Mari Jose Olaziregi Etxepare Institutuko Euskararen Sustapenerako zuzendaria ere partaide zirela. Unibertsitateko euskara ikasleek, eurek espres eginiko bertso batekin eman zieten ongietorria gonbidatuei.

Gehiago irakurri...


HABEk 1go, 2. eta 3. euskara maila egiaztatzeko frogak egingo ditu lehen aldiz Buenos Airesen

2012/04/13

Iragan urtarrilean Argentinako Tandileko barnetegian izan ziren Argentinako euskal etxeetako euskara irakasle askok aurten azterketa egin ahal izango dute Buenos Airesen (argazkia EuskalKultura.com) Hegoamerikako euskal etxeetako euskara ikasleek 1go, 2. eta 3. maila egiaztatzeko aukera izango dute aurten Buenos Airesen. HABEk lehendabizikoz eskaintzen du aukera hau aurten eta, besteak beste, 2007-2011 tartean Euskara Munduan programaren barruan trebatu diren irakasleek ikasitakoa egiaztatzeko aukera izango dute horrela. "Argentinan 30 lagunetik gora aurkeztea espero dugu", azaldu dio EuskalKultura.com-i programaren koordinatzaile Kinku Zinkunegik. Horrez gain, Madrilen eta Bartzelonan ere egingo dira frogak, urtero legez. Hiru kasuetan matrikulazio epea datorren asteko asteazkenetik ostiralera izango da.

Gehiago irakurri...


Ahots berriekin eta Pazko Igandeko kontzertuarekin ekin dio 2012ari 'Camerata de la Luna' koralak

2012/04/13

Pazko Igandeko kontzertuaren irudiak, joan den astean (argazkiak 'Camerata de la Luna') San Luis probintzia argentinarrean, Villa Mercedeseko Euskal Etxeari atxikitako 'Camerata de la Luna' abesbatzak bi ekintza berezirekin hasi du 2012 ikasturte berria. Batetik eta euskal etxeko egoitzan, hilabete iraun duen ikastaro bat eskaini die abesbatzan sartu nahi zuten abeslari berriei. Bestalde, eta probintziako Hezkuntza Ministerioaren babesarekin, Pazko Kontzertua eskaini zuen joan den igandean, hiriko Santo Domingo Elizan. Emanaldia 2012ko zikloko lehena izan da eta Cameratakoez gain, Mendoza eta San Juan hirietako musikariek hartu zuten parte. Bestetik, arte tailerrak eta umeentzako kantu klaseak ere laster hasiko direla jakinarazi digute Villa Mercedeseko Euskal Etxea-ko arduradunek.

Gehiago irakurri...


Patxi Bisquert EuskalKultura.comekin solaskide Argentinan, Otañoz errodatu nahi duen dokumentala aipagai

2012/04/12

Patxi Bisquert La Platako Lazkao Jatetxean (argazkia EuskalKultura.com)

Bidaiaren arrazoi nagusia pertsonala izan bada ere, 'Tasio' filmaren protagonistak euskal etxe batzuk bisitatzeko baliatu du Argentinara egin duen bidaia. Buenos Aires probintziako hiriak eta hiriburua bera ezagutzean, zuzenean egiaztatu ahal izan du Patxi Bisquertek hainbatetan entzundakoa, Argentinan euskal presentzia nonahi soma eta dasta daitekeela, alegia. Bere lehen aldia izan da baina ez dirudi azkena izango denik. Izan ere, "Pello Mari Otañori buruzko dokumental bat egiteko asmoa dut", azaldu dio EuskalKultura.com-i. "Proiektua nahiko bideratuta dago eta dena ondo ateratzen bada, aurten egingo dut", esan du Argentinan errodatzeko asmoa duen filmaz.

Gehiago irakurri...


Abian dira Literaldi-ko #mikroipuina eta #ipuintzarra lehiaketak; izan zaitez zu ere Twitter bidezko idazle!

2012/04/12

Bartzelonako Euskal Etxearen Twitter-a izan da abiapuntua, ipuinak sarean dantzan dira dagoeneko. Bartzelonako Euskal Etxeak ekimen berri bat jarri du abian aurten Literaldia 12 jaialdiaren barruan eta teknologia berriak erabiliz mundu osoko euskaltzaleen sormenari erronka bota dio. Batetik, #mikroipuina hasthtag-a erabiliz 140 karakteretan istorio txikiak idazteko gonbitea egin du; eta, bestetik, #ipuintzarra etiketarekin sarean ari dira ipuina sortzen, euskaraz biak. Elkartea katalanez ere ari da ekimena gauzatzen (#mikroconte eta #megaconte etiketekin). Atzo hasi ziren lehendabiziko txioak agertzen, parte har ezazu!

Gehiago irakurri...


Hainbat euskal etxek munduan ospatu zuten Aberri Eguna: Txileko Santiagon, Venezuelako Valencian... (II)

2012/04/12

Txileko Santiagon Aberri Eguna ospatzeko San Cristobal mendira igo ziren euskaltzale hauek (argazkia Gure Etorkia) Hasi zaizkigu heltzen munduko hainbat leku eta herrialdetako euskal etxeek Aberri Eguna kari eginiko ospakizunen informazio eta irudiak. Jarraian iragan igandean Txilen eta Venezuelan egin ziren bi festaren berri ekarri dugu, hurrenez hurren. Txilekoa, Santiagoko Gure Etorkia euskal elkarteak antolatua, San Cristobal muinoan dagoen Gernikako Arbolaren kimurainoko ibilaldia izan zen, bertan ekitaldi bat eta erromeria egiteko; Venezuelako Valencia-Naguanagua-n, berriz, Caraboboko Eusko Etxeak bazkide eta lagun andana bildu zuen bere instalazioetara, eguna famili giroan bizitzeko.

Gehiago irakurri...


Bernardo Atxaga Parisen da, bere literaturaz mintzatu eta mahai inguru batzuetan parte hartzeko

2012/04/11

Bernardo Atxaga idazlea (argazkia EuskalKultura.com) Parisen da atzo asteazkena eta gaur osteguna, apirilaren 11 eta 12an, Bernardo Atxaga idazlea, bere obras mintzatu eta zenbait mahai inguru eta ekitaldi literariotan parte hartzeko. Frantses hiriburuan Euskara eta Euskal Kultura irakurle den Argitxu Camus-Etchecopar xiberotarrak EuskalKultura.com-i zehaztu dionez, gaur ostegun iluntzean, 7etan, literatur ekitaldi batean arituko da Cervantes Institutuan eta bihar, berriz, egun odoan Sorbonne Nouvelle Unibertsitatean, Galizia eta Kataluniako beste literaturgile batzuekin batera.

Gehiago irakurri...


Bihartik landa euskal zinea, musika eta poesia ekarriko ditu Poloniara Etxepare Euskal Institutuak

2012/04/11

Euskal ekitaldiok badute aurrekaririk: 2011ko maiatzean Poznango Unibertsitatean Euskal Astea egin zen, Euskara eta Euskal Kultura irakurlegoak antolatuta (argazkia ADones) Varsovia, Poznan eta eta Gniezno hiri poloniarrak "euskal udaberri" baten gune izango dira, Etxepare Euskal Institutuak bertako unibertsitateetan dituen Euskara eta Euskal Kultura irakurlegoek antolatu dituzten ekitaldiei esker. Etxeparek jakinarazi duenez bihar bertan hasi eta datorren apirilaren 20a arte luzatuko dira jarduerak. Egitarauak bi arlo ditu: batetik, Kimuak laburmetraiak izango dira ikusgai hiru hirietan eta, bestetik, poesia eta musika ikuskizuna eskainiko dute Harkaitz Cano eta Rikardo Arregi idazleek, Jabier Muguruza eta Mikel Azpiroz musikariekin batera.

Gehiago irakurri...


Interesa piztu dute Berlinen Gernikaren 75. urteurreneko ekitaldiek; asteon hitzaldia eta zinea

2012/04/11

Berlingo Euskal Etxeko arduradunak inaugurazio ekitaldian parte hartu zuten historialari eta adituekin (argazkia Helena Falabino) Berlingo Euskal Etxea jarduera egitarau mardula burutzen ari da hilabete honetan, Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena kari. Urteurrena apirilaren 26an beteko da, eta egun horretarako bidea ekitaldi ugariz ari da berotzen berlindar elkartea. Iragan apirilaren 1ean hasi ziren jarduerak, bonbardaketari buruzko erakusketa baten inaugurazioarekin. Horrez gain, bi dokumental izan ziren ikusgai: Klaus Ihlau-ren 'Gernika' eta Pia Kuhlmann eta Pedro Deltell-en 'Die sichtbare Stimme'. Bihar Emilio Majuela historialariak hitzaldia eskainiko du eta igandean beste bi dokumental dira euskal etxearen proposamena.

Gehiago irakurri...


Ricardo Basterrak eta Marta Abarrateguik osatutakoa FEVAko hauteskundeetarako zerrenda bakarra

2012/04/11

2010ean osatutako FEVAko Zuzendaritza Batzordea (argazkia EuskalKultura.com) Apirilaren 14an goizeko 9:30etan eta Buenos Airesko Laurak Bat euskal etxearen egoitzan burutuko da Euzko Argentinar Bazkun Alkartasuna-ren (FEVA) Urteko Ohiko Biltzar Orokorra. Bilkuran hauteskundeak gauzatuko dira Federazioaren lehendakaria, idazkaria eta Zuzendaritza Batzordeko beste hainbat kargu berritzeko. Erakunde euskal argentinarretik jakinarazi digutenez, zerrenda ofiziala aurkeztu da bakarrik. Ustekabe handirik gabe, beraz, Ricardo Basterra lehendakariak, Marta Abarrategui idazkariak eta Hugo Andiazabal diruzainak berrautatuak izatea espero.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia