2009/04/15

Juan Mari Beltran euskal musika aditua Frankfurteko Nazioarteko Musika Azokan izan da aurten, Ander Barrenetxea txalapartariarekin batera, eta hiri alemaniarreko Euskal Ikasketen Etxeak gonbidatuta txalaparta bat egin du bere egonaldian zehar. Txalaparta orain euskal alemaniar elkartearen eskutan geldituko da. Beltranek eta Barrenetxeak musika tresna estrenatzeko aukera izan zuten, elkarteak egin zuen euskal alemaniar sagardotegi-afarian.
Gehiago irakurri...
2009/04/15

Montevideoko euskal komunitateak Korrika 16rekin bat egiteko aukera izan zuen orain dela egun batzuk, Euskal Erria elkarteak antolatu zuen lasterketa sinbolikoari esker. Ekitaldia apirilaren 4ean izan zen, lasterketa ofiziala Gasteizen, Euskal Herrian, bukatu baino egun bat lehenago. Eguraldi txarrari aurre eginez uruguaiar korrikalari talde polita bildu zen Gernika plazan eta Askatasunaren plazan bukatu zen bost kilometrotako ibilbidea egin zuten.
Gehiago irakurri...
2009/04/14

Apirilaren 23tik maiatzaren 11ra bitartean egingo da hiriburu argentinarrean Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azokaren hogeita hamabostgarren edizioa. Euskal argentinar komunitateak, aurreko bi edizioetan bezala, leku berezi bat izango du FEVAk eta Juan de Garay Fundazioak elkarrekin antolatutako standari esker. Liburu aurkezpenak, musika eta dantza erakustaldiak izango dira euskarari buruz edota euskal kulturaz interesatutako bisitariek ikusi ahal izango dituzte ekintzetako batzuk.
Euskal standaren zenbakia 2418/20, Azokako aretoaren pabilioi horian.
Gehiago irakurri...
2009/04/14

Pamiela argitaletxe iruindarra aurten ere Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azokan izango da, eta oraingoan gainera bereziki bertan aurkezteko prestatu dituen bi libururekin: alde batetik, 'Vascos', Juan Carlos 'Xamar' Etxegoienek euskarak munduan izan duen historia eta presentziari buruzko lana; eta bestetik 'Siete poetas vascos', euskal poeta garaikideen poema aukeratuen bilduma, euskaraz eta gaztelerazko itzulpenarekin. Egileek hainbat aurkezpen egingo dute azokan, Ruper Ordorika musikariaren partehartzearekin.
Gehiago irakurri...
2009/04/14

Larunbat eta igandeko programa osatu batez gauzatu dute Kubako Habanan joan den asteburuan Aberri Eguneko festa. Kubako eta Euskal Herriko eragin uztartuak nabariak ziren giro erakargarrian, ekitaldiak Mus Txapelketa batekin hasi ziren, arratsaldeko hiruretan, larunbatez, ospakizun guztien egoitza izan den Habanako Vedadoko Centro Vasco jatetxean. Zortzi bikote partaide eta, giro oneko baina konpetizio gogorreko partiden ostean, 'egindako iragarpenen kontra' EuskalKultura.com-i protagonistek berek aitortu diotenez, Josemi Arrugaeta bertako egoiliarrak eta Daniel Velez Iparraldeko argazkilariak --egun hauetan Habanan argazki erakusketa bat aurkezten ari denak-- osatutako bikoteak jaso zuten txapela.
Gehiago irakurri...
2009/04/13

Urtero bezala Bazko astelehenez, Idazleen Biltzarra bilduko du gaur Sarako herriak (Lapurdi), aurtengoan ere EuskalKultura.com-ek bere stand propioa bertan. Idazleen eta irakurleen arteko harreman zuzeneko eguna da urtero Sarakoa. Ateak goizeko 10etan zabalduko dira Sarako Kiroldegian eta egun osoan izango dira zabalik, arratsalde erdian, bostak-seiak irian itxi arte. Iparraldeko hamaika euskal idazleekin mintzatzeko aukera ezin hobea, eta bertan egiten den euskal kulturak bizi duen unea neurtzeko hitzordu egokia.
Gehiago irakurri...
2009/04/10
Gehiago irakurri...
2009/04/10

Madrilgo Euskal Etxeko Gobernu Batzordeak bertako areto nagusiari 'Peio Aranburu' izena ezartzea erabaki du bere azkeneko bileran, joan den irailean zendu donostiarra elkartearen "fundazio eta garapenean protagonismo handienetarikoa izan duen pertsona" izan baitzen. Izendapena haren heriotzaren lehenengo urteurrenarekin bat eginez gauzatuko da, omenaldi bateko parte. Euskal Etxeak zorionak ematen dizkie, bestetik, duela egun gutxi Madrilen Korrika arrakastatsua antolatu duten EEko Ane, Izaskun eta Errukineri. EEa Aste Santuko ostegun eta ostiralean itxita egongo dela gogora araztearekin, EEko Abesbatza berrabiatzeko ahalegin berri bat iragartzen da, apirilaren 23an, ostegunez, egingo den bilera medio.
Gehiago irakurri...
2009/04/10

Lehenxeago aste honetan, munduko hainbat euskal etxeek Aberri Eguna ospatzeko eginiko deiei buruz idatzi genuen. Tartean zeuden, esaterako, Washington DC, Miami, New York, Cancun, Celaya, Madril, Sydney, Shanghai, Mexiko Hiriburua eta Bartzelonako euskal etxeak. Edota, Argentinan, San Nicolas, Laprida, 9 de Julio, Cordoba, Rosario, Buenos Aires, General Rodriguez, Tandil, Arrecifes edo La Platakoak. Oro har, askoz ere gehiago dira, baina guztien berri ezin bildu. Gaurkoan, Txile, Kuba eta Venezuelako deialdien berri dakarkigu. Zure euskal etxea ez baduzu hemen ikusten, idatz iezaguzu.
Gehiago irakurri...
2009/04/09

Urtero legez atzerriko euskal komunitateek Aberri Eguneko jaiarekin bat egingo dute asteburu honetan, hainbat kultur ekitaldi, bazkari eta afariekin. Batzuk, Washington DC-ko Euskal Etxea kasu, dagoeneko ospatu dute jaia --joan den apirilaren 4ean hain zuzen-- baina ospakizun gehienak, asteburu honetan bertan izango dira. Miami, New York, Mexiko DF, Cancun, Celaya, Sydney, Shanghai eta Madrid dira horietako batzuk. Argentinan, Txilen eta beste toki batzuetan hitzordu gehienak datozen asteetan gauzatuko dira. Artikulu bereizian, Argentinako deien berri.
Gehiago irakurri...