euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Louisianako Estatuak 'etekin asmorik gabeko erakunde' gisa onartu du New Orleans-eko Euskal Etxea, AEBetan

2009/10/08

New Orleans-eko euskal etxearen eskuetatik plazaratu berria den Luisianako bandera, euskaldunek historikoki utzi duten eragina aipatuz, Michel-Antoine Goitia-Nicolasek adierazi duenez Joan den abuztuan lau urte bete ziren Katrina hurakanak Louisianako New Orleans eta ondoko estatuak astindu zituenetik eta bizitzak aurrera egin badu ere, kalteak eta haizerauntsiaren eraginak oso present segitzen dute hura bizi eta jasan behar izan zuten jendeen artean. New Orleans-ek zeukan euskal elkarteari dagokionez, bere bazkideen lehentasunak beste leku batzuetan egon ziren bolada batean, premiazko gauzak soluzionatu ostean berriz ere ekimenei eustekotan. Duela bi urte hasi ziren ostera ere biltzen, eta hartu berria dute orain Louisianako Estatuak 'etekin asmorik gabeko erakunde' onartzen dituen agiria. Horrekin batera, bandera berri bat ere aurkeztu dute, sinbologiaz betea, bertako eta inguru zabal bateko historian euskaldunek izan duten eraginaren adierazgarri.

Gehiago irakurri...


Chascomusko Euskal Etxeak eskerrak eman dizkie Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Cesar Arrondori

2009/10/07

Chascomusko Euskal Etxearen egoitza Chascomusko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzia argentinarrean, ohar pare bat plazaratu du eskerrak emanez Gipuzkoako Foru Aldundiari eta bertako Kirol eta Kanpo Harremenetarako diputatu Iñaki Galdosi, azkenaldian Euskal Etxeari emaniko liburu eta materialengatik; eta Cesar Arrondori, joan den urriaren 3ko Tokiko Historia IV. Jardunaldietan parte hartzeagatik, Gandara herriko euskal presentziaz egiten ari den ikerlanari buruzko aurrerapen batzuk emanik. Zingirako Euskaldunak-ek, aukera baliatzen du komunitateari oro har gonbidapena luzatzeko datorren larunbatean egingo den Chascomusko XIX. Euskal Jaian parte har dezan.

Gehiago irakurri...


250. zenbakira iritsi da Alma Vasca, astero Tandil Argentinatik Jorge Gilabert-ek bidaltzen duen buletina

2009/10/07

AlmaVasca.com-eko lehenengo orrialdea Bihar iritsiko da bere 250. zenbakira Alma Vasca, Jorge Gilabert-ek Argentinako Tandil-dik astero eta internetez bidaltzen duen euskal buletina. Batean eta bestean Euskal Herriaz eta Argentina eta munduko Diasporaz egunkari eta komunikabideetan agertutako artikulu eta informazioen irakurketa eta selekzio lana egiten du Gilabert-ek, ondoren bere buletineta bildu eta astean behin banatzeko. Munduko 610 pertsonek jasotzen dute astero, lehenengo alea 2003ko abenduan banatu ondoren. "Laupabost ordu kentzen dizkit egunero, Euskal Herriko prentsa internetez irakurtzeak, EuskalKultura.com bezalako argitalpenak eta euskal etxetako berripaperak irakurtzeak eta lagunek bidalitako informazio taxutzeak", azaldu digu Jorge Gilabert-ek bere lanari buruz galdetu diogunean.

Gehiago irakurri...


Zuzeu.com, irakurleek sartutako eta eguneratutako edukiekin egiten den euskarazko web albistaria

2009/10/07

www.zuzeu.com albistariaren azala Zuzeu.com irakurleek egiten eta etengabe berritzen duten euskarazko albistari digitala da. Gaztea adinez zein planteamenduz, edozein aldizkari digitalak dituen atalez gain, sekzioka antolatuta dago, erabiltzaileek edozein gaiez idatzi ahal izan dezaten. Bi erredakzio birtual dauzka barnean lanean: 'Begiraleak', kazetari eta idazleak partaide, eta 'Zuzeulariak', erabiltzaileek osatutako taldea.

Gehiago irakurri...


Cesar Arrondok parte hartu duen euskal ekitaldiak aztertu ditu: 200dik gora 2001. urtetik hona

2009/10/06

Cesar Arrondo (argazkia EuskalKultura.com) Cesar Arrondo pertsona ezaguna da Argentina osoko hamaika euskal etxe eta gizataldetan, beste hainbeste euskal gairi buruzko hitzaldi eta tailerrak eman baititu eta ematen ibiltzen baita, kultura, gizarte eta politika arloko bere euskal engaiamenduak bultzatuta. Egunotan, atzerabegirako bat egin du UNLPko irakasle denak eta azken urteotan gauzatu dituen euskal zeinuko ekitaldiak zenbatzeari ekin dio, eta berrehundik gora atera zaizkio, "Euskal Herriarekin eta bere buruari buruz erabakitzeko duen eskubideak bultzatuta" eginak, adierazi du.

Gehiago irakurri...


Bill Clinton John Garamendiren kanpaina lagun arituko da gaur San Frantziskoko Euskal Etxean

2009/10/06

Clinton eta Garamendiren arteko elkarretaratzea iragartzen duen afixa Bill Clinton Estatu Batuetako presidente ohia John Garamendiren aldeko kanpainaren barruan arituko da gaur arratsaldean San Frantziskoko 'Basque Cultural Center'en, gaur egun Kaliforniako gobernadoreordea den politikari euskalduna Estatu Batuetako Kongresuko aulki bat lortzeko egiten ari den programaren barne. Ekitaldi publikoa gaur eguerdiko ordubi t'erdietan egingo da South San Frantziskoko Euskal Etxean (Basque Cultural Center, 599 Railroad Avenue). Jakina denez, Garamendik irailaren 1eko primarioak irabazi zituen, baina erabateko gehiengoa lortu gabe. Orain, hautagai demokratak azaroaren 3an izango diren bozetan eserlekua bereganatzea espero du, besteak beste Clinton kanpainako lagun duela. Hitzordua, gaur Basque Cultural Center-en.

Gehiago irakurri...


Arrakastatsu amaitu da Las Floresen euskara barnetegia, Ameriketako zazpi herrialdetako ikasleak partaide

2009/10/05

Barnetegian parte hartu duten irakasle eta ikasle taldea Graciana Goicoecheandiarekin (argazkia EuskalKultura.com) Joan den ostiralean eman zien azken agurra Loreta’ko Euskaldunak Euskal Etxeak Ameriketako zazpi harrialdetatik bertaratutako 27 euskara ikasleei. Agur festa bertako Las Vias jatetxean izan zen eta barnetegian parte hartutakoez gain, euskal etxeko kideak eta arduradunak bildu ziren. Euskal etxeko dantza taldearen esku, Argentinako nahiz Euskal Herriko dantza tipikoak ikusi ahal izan ziren eta gonbidatuek ere dantza egiteko aukera izan zuten, bertako musika talde baten erritmoekin. Afariaren ondoren barnetegiko ikasleek opariak eman zizkieten irakasleei. Las Floreseko erakundeko lehendakari Graciana Goicoechandiak eskerrak eman zizkion herriko euskal komunitateari jardueraren antolakuntzarako jasotako laguntzagatik.

Gehiago irakurri...


Dantza eta erregin hautaketa San Inazio-ren omenez Comodoroko EEak antolatu zuen afarian

2009/10/05

San Inaziori omenaldi-afariaren inaugurazioaren momentu bat Ekitaldia pasa den abuztuaren 29an ospatu zen Comodoro Rivadaviako Galiziar Zentroko aretoan. 230 pertsona baino gehiago bildu ziren eta afariaz gain, EEko dantza taldeek eskainitako ikuskizunaz disfrutatu ahal izan zuten. Bilkura honen aurretik, uztailaren 31ean, omenaldia egin zioten San Ignaziori San Juan Bosco Elizan eta bertan ‘Lagun Artean’ Abesbatzak eta ‘Haize Dantzariak’ dantza taldeek hartu zuten parte.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-ek deitutako argazki lehiaketak zabalik segitzen du: Aurkeztu itzatzu zeuk egin argazkiak

2009/10/05

Argazki lehiaketaren afixa EuskalKultura.com-ek argazki lehiaketa baterako deia zabaldu zuen joan den uztailean, Diasporarekin edo euskal kulturarekin zerikusia duten gaiez, tartean Euskal Herrian bertan ateratako argazkiak, baina hobetsiz Euskal Herritik kanpo biziarazten den euskal kulturarekin eta Diasporan euskaldunek garatutako ekimenekin zerikusia daukaten gaiak. Hiru sari banatuko dira, irabazleetako bakoitzari Xamar-en 'Euskara Jendea' liburuaren ale bana; parte hartutako gainerako guztien artean liburu beraren beste hiru ale zozketatuko dira, Pamiela argitaletxearen politesia. Originalak bidaltzeko epea abenduaren 1ean Euskal Herriko gaueko 12etan ipini da.

Gehiago irakurri...


Rafael Martin omenduz eta EEan eta Gernika Parkeko ekitaldiez bukatu da Bogotan 2009ko Euskal Astea

2009/10/05

Familiaren eta lagun eta adiskideen presentzia hunkitua bildu zuen 2009ko Euskal Kolonbiar Asteko amaiera egunean eginiko omenaldia Amaitua da joan den ostiralean Bogotan Euskal Kolonbiar Kultur Astearen seigarren edizioa. Euskal Etxean eta Gernika Parkean egin ekitaldiez bukatu dira 2009ko saioak, besteak beste Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kide izan zen Rafael Martin omenduz eta bere familia bertan, EEko areto nagusiari haren izena ipiniz. Horrekin batera, Astearen azkeneko egunak, euskal zine emanaldiak, hezkuntza zineari buruzko foroa eta egitarauaren hondarreko hitzorduen ahitzea ekarri du, arrakastaz, izan ere.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia