2011/01/27

Necocheako Euskal Etxeak San Sebastian eguneko festa giroa ekarri du aurten ere Argentinara, asteburu osoko jaialdi batekin. Joan den urtarrilaren 14 eta 15ean egin zuten jaia, sainduaren eguna baino lehenxeago, asteburua izanik ahalik eta lagun gehien bildu ahal izateko. Ondo egin zuten gainera, Necocheako Danborradak gero eta euskal argentinar gehiago biltzen ditu eta: aurten Laprida, Tandil, Chascomus, Rosario, Villa Maria, Mar del Plata, Buenos Aires eta La Platako euskal etxeetako ordezkaritzak ere bildu ziren jaira, 'festara!' dei klasikoari erantzunez.
Gehiago irakurri...
2011/01/27

"Patxi Lopez usurpatzaile bat da eta berarekin gobernuan dauden guztiak modu ilegitimoan ari dira euren karguetan". Argentinako EAJ-PNVko lehendakariorde den Jon Uriartek aste honetan Argentina Buru Batzarrak interneten duen blogean idatzi dituen esaldietako bat da, izan ere Julian Celaya Jaurlaritzaren Diasporarekiko Harremanetarako arduraduna kritikatuz argitaratu duen artikuluan gogorrak botatzen baititu Jaurlaritzaren zilegitasunaz eta baita ere Celayaz, esanez, besteak beste, azken honek "karguan daraman denbora ezer berririk egin ez duela", hau guztia Celayak bere saileko Euskal Etxeak aldizkarian argitara emandako ohar bati erantzunez.
Gehiago irakurri...
2011/01/26

Euskal Ikasketen alorreko jardunaldi honetara bilduko diren hitzaldi eta irakurketek euskal baleazaleen lege antolaketa, kultura trukea eta gatazkak jorratuko dituzte. Jardunaldi egun hau 'Lekuen Geografiak' zikloaren barruan antolatu du Santa Barbara Kaliforniako Unibertsitateko (UCSB) Kulturarteko Gizarte Zientzia zentruak. Hitzaldiak etzi ostirala, urtarrilaren 28an, izango dira goizeko 9:00etan hasita Unibertsitateko McCune aretoan.
Gehiago irakurri...
2011/01/26

Dena prest dago datorren otsailaren 1ean Buenos Airesen, Argentinako Udako Euskal Unibertsitatearen edizio berri bati ekiteko. Aurten ikastaroek irakasle berezi bat izango dute : John Bieter historialari euskal estatubatuarra, bere sorterriko euskal historia ikertu duen pertsona eta Idahoko euskal komunitateko kide ezaguna. Bieterrek 'Euskaldunak AEBetan' izeneko mintegi berezia eskainiko du eta berak itxiko du unibertsitatearen hirugarren edizio hau Idahoko euskaldunei buruzko hitzaldi berezi batekin.
Gehiago irakurri...
2011/01/26

Gipuzkoar festazale sutsu batzuen gogo eta ahaleginari esker ospatu zen joan den urtarrilaren 19an San Sebastian egun bezpera eta egun sartzea Kuban. Irlako AthletiKuba Taldeak ere lagundu zuen antolakuntzan, izan ere, Karibean Errealzale eta Athletikzaleak Euskal Herrian baina zertxobait hobeto moldatzen dira. Bertako euskaldunak eta lagun kubatar batzuk Habanako Centro Vasco jatetxean bildu ziren eta afalostean, sukaldari txano eta guzti, San Sebastian martxa jo zuten Jose Luis Astigarraga, 'Asti'ren zuzendaritzapean. Esan beharra dago Habanakoa munduan egiten diren San Sebastian bezperako afarietan bakarrenetako izango zela angulak zerbitzatzen.
Gehiago irakurri...
2011/01/25

Joan den urtarrilaren 17az geroztik Hego Ameriketako euskara irakasleak Argentinan dira, Rio Cuartoko Gure Ametza euskal etxeak antolatu duen udako barnetegian parte hartzen (uda baita hego hemisferioan). Urtero legez, Euskara Munduan euskalduntze programaren barruan egiten den barnetegi honetan, euskal etxeetako euskara irakasleek, trebatzeko, irakaskuntza esperientziak trukatzeko eta batez ere, 15 egunez euskaraz bizitzeko aukera izango dute.
Gehiago irakurri...
2011/01/25

Shanghain danborrak eta barrilak xelebreak dira, baina Donostiakoek adina burrunba egiten dute. Danbor eta barril gorri bitxi horiek (ikus argazkiak) hartu, eta jo eta su aritu ziren Shanghaiko Euskal Etxeko kideak joan den larunbatean Txinako hiritzarrean, San Sebastian eguna ospatzen, bertakoak zur eta lur utziz. Bi donostiar aritu ziren gidari: Estibalitz Gete izan zen danbor nagusia eta Iñigo Pons barrilen zuzendaria.
Gehiago irakurri...
2011/01/24

Asian zehar bira egin ondoren eta azken hilabeteotan Euskal Herriko hainbat kontzerturen sarrerak agortu ostean, Berri Txarrak talde nafarrak Brasil eta Argentinan joko du Rise Against talde estatubatuarrak datorren hilabete hondarrean egin behar duen Hego Ameriketako biraren barruan. Kontzertuak Curitiba, Sao Paulo eta Buenos Airesen izango dira otsailaren 25, 26 eta 27an.
Gehiago irakurri...
2011/01/24

Chascomus hiriko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak era bikainean ekin dio 2011 urteari, Argentinako Udalekua izena duen ekimenaren bigarren edizioa eginez. Urtarrilaren 3tik 8ra Mendoza, Necochea, Maipu eta Chascomuseko 30 neska-mutil (12-15 urte bitartekoak) bildu ziren elkartera astebetez euskal kulturan murgiltzeko. Euskal Herriko eta Chascomuseko irakasleen eskutik, gazte euskal-argentinarrek euskera, pilota, herri kirolak, gastronomia, musika eta dantzari buruzko jolas eta jarduerak egin zituzten.
Gehiago irakurri...
2011/01/24

Salto (Uruguai) eta Concordia (Argentina) Uruguai ibaiak bakoitza alde eta herrialde batean kokatu dituen bi herri dira. Salto, 'Saltoko Euskaldunen Taldea' Euskal Etxearen egoitza da eta Conmcordia, berriz, 'Ibaiko Izarra' Concordiako Euskal Gizataldearena. Agustin Zapata dantzari euskal argentinar bat da, gaur egun dantza irakasle ari dena bi herriotan.
Gehiago irakurri...