euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lantz-eko inauteriak Cordobako kaleetara heldu dira 'Gerora' Elkarteko dantzari eta musikarien eskutik

2011/03/08

'Gerora' Elkarteko kideek Cordobako inauterietan hartu dute parte Munduan zehar eta herri anitzetan ospatzen ari dira Inauteriak. Euskal Herrian jai honen espiritua urtero biziberritzen da eta mozorro, kolore eta musika tresna tradizionalek kaleak hartzen dituzte, bazter guztiak alaituz. Argentinan, Hego Amerikako ohituren kutsua du jai honek eta murgek eta Afrikatik etorritako esklaboen soinuek edertzen dituzte konpartsa eta karrozak. Hala ere, eta euskal etxeei esker, Argentinako zenbait herritaraino heltzen da Euskal Herriko Inauterietako oihartzuna. Cordoba hirian, Txotx! Dantza Taldeak eta Baietz Taldeko musikariek Lantz-eko inauteria erakutsi zieten euren herritarrei.

Gehiago irakurri...


Mallorcako EEa Illes Balears-eko jaietan: "Gurea ezagutarazi nahi dugu, baina bertan integraturik"

2011/03/07

Euskal etxeko kideak zanpazar taldearekin aurreko edizio batean (argazkia MallorcaEE) Mallorcako Artea Euskal Etxeak Illes Balears-eko jaietan parte hartu zuen otsailaren 25etik martxoaren 2a bitartean eta berrikuntza batekin, parte hartu ere: irlako Erdi Aroko Merkatuan jarri zuten 'parada'-edo, stand batekin. Postu honetan euskal gastronomia dastaketak antolatu zituzten eta euskaldunen pintxoak eskuratzeko ilarak sortu ziren. "Standa jendez lepo zegoen", azaldu dio EuskalKultura.com-i euskal etxeko presidentak, Itsaso Esnalek. Elkartea pozik agertu da euskal kultura irlan ezagutzera emateko aukera hau baliatu duela eta. Esnalek aukera hau baliatzen du, besteak beste, euskal dantza irakasle bat eskatzeko.

Gehiago irakurri...


Patxi Lopez Londresera bidaiatuko da gaur, 'Socialdemocracia, siglo XXI' izenburupeko hitzaldia ematearren

2011/03/07

Patxi Lopez lehendakariak gaur Londresen eskainiko duen hitzaldiaren afixa Patxi Lopez lehendakaria Londresera bidaiatuko da gaur astelehena, bertan 'London School of Economics and Political Science'k antolatutako hitzaldi ziklo bat irekitzeko. Izan ere “Sozialdemokrazia. XXI. mendea” izenburupeko solasaldia eskainiko du Lopezek gaur iluntzean. Isabel Celaá Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua ere hiriburu ingelesera mugituko da, eta Lehendakariarekin batera ISISeko Neutroi-Espalazioaren Iturria bisitatzeko baliatuko dute bidaia, euskal enpresen presentzia handia duen proiektu hori gertutik ezagutzeko hain zuzen. Gaur gauez harrera-ekitaldia eskainiko die Lehendakariak bertan bizi diren euskaldunei.

Gehiago irakurri...


Euskalakarien 'maratoia' Londresko kaleetan: Basque Society-k Korrika 17ko lehiaketarako klipa egin du

2011/03/07

Londresko euskalakariak bideoa egiten (argazkia LondonEE) Gogor egin dute lan London Basque Society-ko kideek Korrika 17ko Euskalaklip lehiaketarako bideoa prestatzen, eta emaitza sarean da ikusgai jada. Hiriko hainbat irudi tipiko ikus daitezke bideoan, euskaldun nekaezin bati jarraiki: Big Ben, Westminsterreko Legebiltzarra eta telefono kabina eta autobus mitikoak, besteak beste. Euskalakariak Korrika 17ri Londresko ongi etorria prestatzen hasiak dira orain, eta bitartean lehiaketan euren bideoari botoa emateko eskatzen dute. Gainera, hil honetan dantza ikastaroa hasiko dute eta larunbatean Keu Agirretxeak iaz Islandiako sumendia dela eta eman ezin izan zuen kontzertua eskainiko du.

Gehiago irakurri...


Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak, otsailean parte hartu duen azken ekimenen berri eman du

2011/03/07

Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' euskal etxeko kideek San Juango Eguzkiaren jaian hartu dute parte (argazkia Chascomus EE) Inoiz baino lehenago hasi da mugimendua aurten Argentinako hainbat euskal etxetan. Euskara klaseen giroa berotuz, lagunen arteko topaketak eta bilerak eginez eta herrietako ekitaldietan parte hartuz ekin zion 2011. urteari euskal komunitateak Hego Amerikako udan. Chascomusetik, Argentinako Buenos Aires probintzian, bertako euskal etxeak otsaileko azken asteburuan parte hartu duen ekimenen berri plazaratu du ohar baten bidez. Mar del Platako Mus Txapelketan eta San Juango Eguzkiaren Jaian present egon ziren 'Zingirako Euskaldunak'eko kideak.

Gehiago irakurri...


'Haserretu zaitezte!', Frantzian markak hautsi dituen liburuxka, euskaraz kaleratu du Denonartean argitaletxeak

2011/03/04

Stephane Hessel idazlea (argazkia www.papelenblanco.com) Azken hilabeteetan hitzetik hortzera dabil literatur munduan 'Indignez-vous!' liburuaren boom-a: iazko abenduan argitaratu zenetik milioi bat ale saldu ditu Frantzian Stephene Hesselen matxinada baketsurako deiak eta hainbat hizkuntzatara itzultzen ari dira munduan zehar. Denonartean argitaletxe nafarra fin ibili da eta dagoeneko Euskal Herriko liburudendetara heldu da 'Haserretu zaitezte!' liburua, gaztelaniazko bertsioarekin buruz-buru. Inma Errea izan du euskaratzaile.

Gehiago irakurri...


Euskal pilota partidak sarean astero eta zuzenean ikus daitezke ETB eta Nitro kateen webguneetan

2011/03/04

Nitro katearen Fronton saioaren webgunea Diasporan pilota jarraitzen eta praktikatzen duten zale askorentzat internetek berebiziko aldea ekarri du: gero eta gehiago dira sarean zuzenean ikus daitezkeen partidak eta asko dira Euskal Herriko frontoietara ordenagailuko lehio txikiaren bitartez iristen diren ikusleak. EiTB taldeko webgunean, adibidez, zuzeneko saioak eskaintzen dituzte ostiral eta igandetan. Antena 3 taldeko Nitro kateak, aldiz, larunbatetan ematen du zuzenean 'Fronton' saioa. Jarraian azaltzen dugu non, noiz eta nola ikus ditzakezun.

Gehiago irakurri...


Ikerbasque-k hogei bat lanpostu betetzeko deialdia egin die goi-mailako ikertzaileei

2011/03/04

Ikerbasque-n webguneko irudi bat Ikerbasque-k, Zientziarako Euskal Fundazioak, esperientzia daukaten ikertzaileentzako hogei lanpostu eskaintzen ditu. Proposamena atzerrian zein Euskal Herrian diharduten goi-mailako ikertzaileei zuzentzen zaie, euren ikerketa-ibilbidea Euskal Herrian egiten jarrai dezaten. Hautagaiek doktore-tesia gutxienez 2007ko urtarrila baino lehen amaitua izan beharko dute. Deialdia iraila arte egongo da irekita.

Gehiago irakurri...


Euskara menperatzen duten 50 urtetik gorako bi aktoreren bila ari dira Argentinan filmazio baterako

2011/03/04

'Untxi emakumea'ren behin-behineko afixa. Aste gutxi barru hasi behar du errodatzen Buenos Aires hiri eta probintzian FEVA Argentinako euskal elkarteen federazioak azaldu duenez, ekoiztetxe bateko arduradunak bi pertsona bila zuzendu zaizkio, 50 urtetik gorako bi euskal hiztun bila hain zuzen, euskara menperatzearekin batera, antzerki edo antzezpen munduan eskarmenturik daukaten edo bestela jendaurrean aritzen ahalgetzen ez diren bi pertsona bila. Gidoiak bi gizon markatzen baditu ere, litekeena da emakume bat edo bi ere izan daitezen hautatuak, gainerako eskakizunak betetzen dituzten neurrian. Filma Veronica Chen-en 'Untxi emakumea' da, bere identitatearen xerka ari den emakume baten identitate arazoak aurkezten dizkigula.

Gehiago irakurri...


General Rodriguez-ko Eusko Aterpea Euskal Etxeak 'Hitz Nagusiak' saiorako dei berria egin du biharko

2011/03/03

'Hitz Nagusiak' saioko artxiboko irudia, Angel Conema argazkilariak bere bizitza eta ibilbide profesionala partekatu zituenekoa Joan dira urtarrila eta otsaila, Hego Hemisferioko udako uda-hilabete nagusiak, eta bertako euskal etxeak hasiak dira, pixkanaka, 2011 ikasturte berriko egunerokotasunera biltzen. Hauxe da Buenos Aires probintzia argentinarreko General Rodriguez herriko Eusko Aterpea Euskal Etxearen kasua. Batetik, biharko iragarri du 'Hitz Nagusiak' bere programaren saio berri baterako hitzordua, kasu honetan Elsa Hilda Macolino eta Mario Achinelliren eskarmentua bi herritar hauen ahotsean ekarriz; eta iragarria du, bestetik, euskal dantza eta euskara klaseen hasiera; EEko "areto nagusiko zolua ipini eta teilatua bukatzeko" dirua batzeko asmoz egindako 'txipiroiak bizkaitar erara'ren anoak saltze ekitaldi bat; eta Niko Iguain-en izena daraman liburutegiaren berzabaltzea, ohiko ordutegi eta egunetan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia