2011/03/18

Santa Feko Gizataldeen Elkarteak (SFGE) plazaratu duenez, hiri horretako Euskal Etxeko lehendakari den Catalina Villanueva izango da epe berri honetan euskal ordezkari Santa Fe hirian presentzia daukaten gizatalde elkarteak biltzen dituen SFGE erakundean. Hori izan zen, izan ere, SFGEk joan den asteazkenen egindako biltzarrak hartu zuen erabakietako bat, Zuzendaritza Batzordea berritu baitzuen, iazko txostena eta balantzea egitearekin batera. Epe berrian, Cristina Usedo, Poloniako ordezkaria, izango da erakundeko lehendakaria, eta berarekin batera Maru Benzaquen, Israelgo ordezkaria, eta Antonio Cosentino, Italiakoa, idazkari eta diruzain, hurrenez hurren.
Gehiago irakurri...
2011/03/17
Gehiago irakurri...
2011/03/17

Historiaurretik Twitter-era, berezia da Europako hizkuntzarik zaharrenaren bidea. Eragozpen guztien gainetik bizirik dirau euskarak eta jakinmina piztu du atzerrian. Badira munduan jatorri ezezaguna duen hizkuntza hau ikasi nahi duten hizkuntzalari, euskaltzale eta unibertsitate ikasle asko. Gaur egun munduko 25 unibertsitatetan eskaintzen dira Euskara eta Euskal Kultura irakurlegoak, Eusko Jaurlaritzak eta Etxepare Institutuak sustatzen duten programari esker. Cervantes Institutuak ere euskara klaseak ematen ditu munduko hainbat egoitzetan. Euskal etxeek ere ekarpen aberatsa egin dute arlo honetan. Hona munduan euskara irakasten duten zentroen zerrenda.
Gehiago irakurri...
2011/03/17

Euskal Etxeen arteko harremanak sendotu eta Euskal Herriko kultura hedatzeko asmoarekin, gai askori buruzko hitzaldiak sustatzen hasi zen 2004. urtean FEVA, Argentinako Euskal Erakundeen Federazioa. Programa honen bidez, Gral. Rodriguezko 'Eusko Aterpea' Euskal Etxeko kide den Elena Itceak lau euskal etxetara eraman zituen 'Eduardo Chillidaren lan eskultorikoa' eta 'Picasso: Guernica-ren egilearen bizitza eta lana' ikerketak. Proposamenaren arrakasta dela eta, aurten ere eskainiko dira mintzaldiak hala eskatzen duten euskal erakunde guztietan.
Gehiago irakurri...
2011/03/17

Umeak oheratzeko ordua guraso askorentzat haurtzaroko ilusioa berreskuratu eta ipuinen irudimenezko munduan murgiltzeko garaia izaten da. Ipuinak gurasoen ahotan entzutea maite duten haurrek gehien, baina ipuin berri batekin elkarrekin gozatzea izan daiteke beste aukera bat. Etxegiroan.com webguneko Maria Uriartek eta Tomas Fernandok aukera hori eskaintzen digute. Haurrentzako zein helduentzako euskarazko eta gaztelaniazko ipuin andana musikatu eta sarean jarri dituzte eskuragarri.
Gehiago irakurri...
2011/03/16

Buenos Aires probintzia argentinarrean, Rauch-eko 'Gure Txokoa' Euskal Etxeak gaur arratsaldez aurkeztuko du herriko Arte Plastikoen Udal Museoan Marcelino irianni irakasle euskal argentinarraren 'Argentinako Euskaldunen Historia'. Ekitaldi honekin Gure Txokoak 2011ko urteko egitaraua abiaraziko du. Bertan adineko bazkideekiko omenalditxo bat ere gauzatuko da. Euskal Etxetik dei berezi bat egin zaie Rauch-eko herritarrei ekitaldira hurbil daitezen.
Gehiago irakurri...
2011/03/16

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak euskarazko zinemagintza lagundu eta sustatzeko helburuarekin Laburbira Film Laburren Zirkuitoaren zortzigarren edizioa abiarazi du. Zirkuitu honen bidez euskarazko ikus-entzunezko urteko produkzioa ikusgai izango da Euskal Herriko hainbat plazatan, eta baita Diasporan ere. Izan ere, Londresko Euskal Etxeak antolatu duen emanaldiarekin itxiko da zirkuitua datorren apirilaren 16ean. Topaguneak munduko gainerako euskal etxeei ere film hauen emanaldiak antolatzeko gonbitea luzatzen die.
Gehiago irakurri...
2011/03/16

Sao Paulo estatuan, lan polita egiten ari da Itapeviko Eusko-Brasildar Etxea euskal kultura ezagutarazten eta zabaltzen. Orain, hiriko merkataritza eta industria elkarteak (ACITA) ahalegin hori aitortu dio, euskal etxeko bost kide bere zuzendaritza batzorderako hautatuz. "Oso garrantzitsuak izango dira izendapen hauek, hemendik aurrera gure komunitateko ekonomi elkarte nagusiaren babesa izango dugulako gure proiektuak aurrera ateratzeko", azaldu dio EEko presidente Oskar Goitiak EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2011/03/16

Azken astea du Donostian "Euskaldunak eta Pazifikoa, Urdanetaren omenez" erakusketak. Datorren igandera arte egongo da zabalik kai donostiarreko Untzi Museoan, azkeneko aste honetan gainera sarrera libre izango duela. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baitango itsas museo honek hilabetez itxiko ditu ateak ondoren, hurrengo erakusketa, "Baleazaleak" izenekoa, balearen ehizaren historia eta orainari buruzkoa, euskaldunen partaidetza ere bertan, apirilaren erdialdean zabaltzekotan.
Gehiago irakurri...
2011/03/16

Martxoaren 5ean eta udaldiari amaiera alai bat emateko Gizataldeen Jaia ospatu zen Buenos Aires probintziako Pellegrini herrian. Inguruko hiri askotatik bidaiatu ziren kolektibitateetako ordezkariak Argentinako hiriburutik bostehun bat kilometrora dagoen herri honetara. Egun osoan zehar, dantza eta musika ikuskizunak aurkeztu ziren udaleko anfiteatroan; standetan, berriz, janari eta edari tipikoak dastatu ziren. Trenque Lauquengo 'Euskal Sustraiak'eko kideak partaide izan ziren, Euskal Herriko kultura eta ohiturak ezagutaraztea xede.
Gehiago irakurri...