euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

1940 aurreko euskal liburu eta dokumentuak online irakur daitezke Liburuklik atari berrian

2011/09/30

Manuel Iradier exploratzaile arabarrak Afrikara egin zuen bidaiaren kronika, 1881ean argitaratua Sarean da jada Liburuklik, Euskal Liburutegi Digitalaren fondoak eskuratzeko aukera ematen duen ataria. Honen bidez, munduko edozein lekuko erabiltzaileek sarean irakurri ahal izango dituzte Euskal Herrian argitaratu diren milaka dokumentu eta liburu. Atariak 1940 aurreko dokumentuak bakarrik jasotzen ditu, jabetza-eskubideak direla eta. Momentuz 3.000 titulu daude jada Liburuklik-en, baina urtea bukatu baino lehen beste 300.000 igoko dituzte sarera arduradunek.

Gehiago irakurri...


Renoko CBSek 2012-2013ko "William Douglass Distinguished Scholar Award" beka eskatzeko epea ireki du

2011/09/30

Clara Urdangarin eta Joseba Etxebeste dira 2011-2012ko Douglass Distinguished Scholar bekadunak (argazkia IMurua) Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies, hautagaitzak jasotzen hasi da 2012-2013 ikasturteko 'William A. Douglass Distinguished Scholar Award' jarlekurako. Beka hau eskatzeko Euskal Ikasketen arloren batean aditua behar da izan eta kontuan hartuko da eskatzaileak bere arloan egin duen ikerketaren kalitatea eta berrikuntza, hautagaien artean erabakitzeko orduan. 2012-2013 ikasturterako, CBS, Arte aditu baten bila ari da (Artearen Teoria, Historia eta Politika). Eskabideak aurkezteko epea abenduaren 16ean itxiko da.

Gehiago irakurri...


2012ko kurtsoaren behin behineko programa eta data aurkeztu ditu Argentinako Euskal Unibertsitateak

2011/09/30

Udako Euskal Unibertsitateko irakasle den Pedro Beramendi aurreko edizioko klase bat ematen Euskal Echea Institutuaren babesarekin 2009an hasi zen proiektua aurrera doa inoiz baino sendoago. Beste hezkuntza ekimen batzuk bezala, euskal kultura hedatu eta ezagutaraztea da Udako Euskal Unibertsitatearen asmoa, baina kasu honetan izenak adierazten duen legez, proiektuaren bultzatzaileek maila akademikoko proposamena eskaintzen dute eta hori dela eta kurtsoa gainditzeko idazlan bat egin behar dute akreditazioa jasotzeko interesa duten pertsonek. Datorren urteari begira, baieztatuta dago jadanik ikastaroaren data. Otsailaren 6tik 17ra Euskal Echea Eskolako Sarandi kaleko egoitzan. Aurreko edizioetan bezala, euskal historia, arte, politika eta hizkuntza izango dira gai nagusiak. Euskaditik propio etorria, Jon Sarasuak emango du amaiera hitzaldia.

Gehiago irakurri...


Euskal gizataldearen partaidetza nabaria Misioneseko Corpus Christi herriaren urtemuga ospakizunetan

2011/09/30

Euskal etxeko kide diren Gladys Ferragut eta Ana María Macchi Echagüe Corpus Christiko San Martin Plazan egindako zeremonian 134 urte bete ditu asteartean, irailaren 27an, Misiones probintziako Corpus Christi herriak eta bertako Eusko Etxea elkarteak bat egin zuen komunitatearekin udalak antolatutako ekitaldietan. Herriaren urteurrenaren baitan burututako Turismoa, Kultur Arteko Hezkuntza eta Jesuiten Misioak garatzeko I. Kongresuan, euskal etxeko ordezkari talde batek hartu zuen parte irailaren 26 eta 27an. Testuinguru honetan ere, 27an ikurrina altxatu da Argentinako banderaren ondoan, San Martin Plazan burututako urtebetetze zeremonian.

Gehiago irakurri...


Baietz Musika Taldeak bere lehenengo CDa aurkeztuko du larunbatean San Nicolaseko Euskal Etxean

2011/09/29

2010ean Baietz taldeak San Nicolaseko Euskal Etxean emandako kontzertuko irudia (argazkia EE) 2008. urtearen amaieran sortu zuten Agustin Alonso, Jose Noe Fernandez, Franco Seghesso, Fernando Zabalza eta Gaspar Jaurena gazte argentinarrek Baietz izeneko ensamblea. Harrezkero, Cordobatik Argentinako beste hainbat herritara eraman dituzte Euskal Herriko soinu eta doinu tradizionalak, leku guztietan harrera ezin hobea jasoz. Baina euren hiritik kanpo egin zuten lehenengo kontzertua Buenos Aires probintziako San Nicolas herrian izan zen eta hori dela eta herri hau aukeratu dute cordobatarrek Baietz-en lehenengo CDa aurkezteko. Kontzertua urriaren 1ean izango da -- larunbat honetan -- San Nicolas-eko Euskal Etxean, gaueko 9etan.

Gehiago irakurri...


Anne Etchegoyen kantariak tangoa eta euskal musika uztartzen dituen bira egingo du bi kantari argentinarrekin

2011/09/29

Anne Etchegoyen kantaria (foto Anne-Etchegoyen.com) Diasporan sorturiko bira da asteartean Anne Etchegoyen kantariak hasiko duena; izan ere, orain urte batzuk Argentinako euskal etxeetan eman zituen kontzertuen bidez ezagutu zituen Annek herrialde hartako musikari eta kantari asko. Harreman horretatik sortu da orain argentinar musikaren bi ikonoekin -María Volonté eta Mavi Díaz-- bira egiteko aukera. Hiru emanaldi egingo dituzte, tangoa, rocka, folklore argentinarra eta euskal musika uztartuz: asteartean Baionan, urriaren 6ean Bordelen eta 8an Burgosen.

Gehiago irakurri...


Mendeurrenaren ospakizunak hedatzeko asmoz abiatu da Euskadira Zazpirak Bat-eko ordezkaritza bat

2011/09/29

Luis Maria Barrandeguy, Nelida Apesteguia, Felipe Eiheragibel eta Enrique Otañok osatutako ordezkaritza (argazkiaEE) Euskal Herriko kultura, nortasuna eta abertzaletasuna babestu eta hedatzeko helburuarekin eraiki zuten Rosarioko euskaldunek Zazpirak Bat euskal etxea 1912an. Mendeurrenean zehar, Euskal Herriarekin lotutako hainbat proposamen eskaini dizkie euskal etxeak erakundeko kide eta herritarrei. Orain, eta propio egindako bidaian, ehun urteko bidean bizi izandakoa eta datozen urteei begirako proiektu eta ametsak zeintzuk diren azalduko dute euskal etxeko ordezkariek Euskadiko hedabideetan. Euskal Herriko egonaldian, kultur ordezkariekin ere elkartuko dira rosariotarrak, "euskal etxeak abertzaletasunean bizi izandako ehun urteen berri eman eta ospakizunetan parte hartzeko gonbitea luzatzeko".

Gehiago irakurri...


Eusko Ikaskuntzak Eusko Ikasketak online graduondokoa egiteko 20 beka zabaldu ditu Diasporako kideentzat

2011/09/29

Ikastaroari buruzko informazio osoa, Asmoz Fundazioaren webgunean Aurten ere Eusko Ikaskuntzak sustatzen duen Asmoz Fundazioak %100eko bekak eskaintzen ditu Eusko Ikasgaiak graduondokoan parte hartu nahi duten Diasporako kideentzat. Internet bidez egiten da ikastaro hau eta burutzen dutenek titulazio ofiziala eskuratuko dute. Euskal Herriko Unibertsiteak, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (azken hau aurten sartu da graduondokoan) eskaintzen dute ikastaroa. Matrikularen prezioa 1.350 eurokoa da, baina Diasporako kideentzat 20 beka oso daude (ikastaroa doan egingo dute, alegia). Izena emateko epea urriaren 14ean itxiko da.

Gehiago irakurri...


Maria Julia Ercorecaren senarra, Nicolás Fagoaga, aukeratu dute Puerto Madryngo EEko lehendakari izateko

2011/09/28

Puerto Madryngo EEko dantzariak, geroa, oinarrizkoak elkartearen egituran eta euskal etxekoen helburu Maria Julia Ercorecak esan ohi zuenez, eta aurrerantzean ere izango denez Oraindik ere bere fundatzaile eta arima zen Maria Julia Ercoreca galtzeak ekarritako kolpetik erabat bizkortu gabe, baina aurrera egiteko bokazio eta nahikeria dauka Puerto Madryngo 'Etorritakoengatik' Euskal Etxeak. Ildo horretan, Maria Juliak hutsik utzitako lehendakari postua berritu du euskal elkarteak, eta berritu ere geroari begira eta Maria Juliak utzitako ondarea zaintzeko egokien izan zitekeen pertsona aukeratu du euskal etxeak, izan ere haren alargunari, Nicolas Alberto 'Cachin'i proposatu baitio erronka hori eta honek, ongi pentsatu ondoren, baiezkoa eman dio, bere burua ezin tinkoago engaiatuz beraz, euskal kultura eta identitatea Argentinako Chubut probintzian lantzen eta zabaltzen segitzeko lanarekin.

Gehiago irakurri...


Berlingo Euskal Etxeak 'Gernika eta alemaniarrak' ekitaldia antolatu du ostiralean Cervantes Institutuan

2011/09/28

Walther L. Bernecker adituak 'Gernika eta alemaniarrak' gaia jorratuko du ostiralean emango duen hitzaldian (argazkia Cervantes.de) Berlingo Euskal Etxeak gonbidapena zabaldu du ostiral honetan Cervantes Institutuaren egoitzan egingo den 'Gernika eta alemaniarrak' izeneko ekitaldira bertaratzeko. Bi zati izango ditu jarduerak: hasteko, Klaus Ihlauren 'Gernika' dokumentalean bonbardaketatik bizirik atera zirenen eta alemaniar pilotoen testigantzak entzun eta ikusiko dira; ondoren, Walther Bernecker historialariak 1937ko apirilaren 26ko gertaera traumatikoak euskal-alemaniar harremanetan izan duen isla azalduko du. Ekitaldia Etxepare Institutuarekin eta Cervantes Institutuarekin lankidetzan antolatua da.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia