euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mendozako euskal gazteek sortu zuten 'Lurraren Azpian' Gaztetxeak bost urte bete ditu

2011/10/05

Lurraren Azpian gaztetxearen logotipoa Duela bost urte Mendozako Denak Bat Euskal Etxeko gazte talde batek elkartearen sotoan zegoen espazio txiki bat 'okupatzea' erabaki zuen. Hantxe jaio zen Lurraren Azpian gaztetxea, neska-mutil hauek kudeatu eta finantzatzen duten elkartea. Gaztetxeak bilgunea eman die euskal etxeko gazteei, eta euskal etxetik aldentzen hasiak ziren gazteak ere bere jardueretara biltzea lortu du. Ospakizun handia ari dira prestatzen bostgarren urteurren hau dela eta. EuskalKultura.com-ek gaztetxeko kide den Jaier Salvarredirekin hitz egin du.

Gehiago irakurri...


Izatez Harro EEko arduradunek euskal immigrazioari buruzko hitzaldia eman zuten zelaiko eskola batean

2011/10/05

Fernando Mandagaran eta Elsa Bazan 5 zenbakidun zelaiko eskolako ikasle eta irakasleekin (argazkia EE) Euskaldun ugari daude Buenos Aires probintzian, hiri partean eta baita zelaian ere. Mar Chiquita partidukoak Izatez Harro euskal etxean biltzen hasi ziren duela bi urte eta harrezkero Euskal Herriko kultura ezagutarazi eta hedatzeko asmoari eutsi diote bizkor. Komunitatearekiko engaiamendu handiak gidatzen du erakundea, egiten ari den bide honetan, eta lotura estuak ditu eskualdeko herrietako instituzioekin. Gauzak honela, poz handiz hartu zuten Izatez Harro euskal etxeko kideek Gral. Piran-eko 5 zenbakidun Zelaiko Eskolara biltzeko gonbitea. Edade guztietako umeek osatutako ikasleriari euskal etorkinei buruzko hitzaldia eman zioten Fernando Mandagaran eta Elsa Bazan euskal etxeko ordezkariek Immigrante Asteko ekitaldien testu-inguruan.

Gehiago irakurri...


Zure bizkaitar arbasoen berri lortu nahi? Zatoz BEHAk Boisen, Idahon, egingo duen Genealogia Tailerrera

2011/10/04

Cenarrusa Foundation-ek antolatu duen Genealogia lantegiaren afitxa Bizkaiko Elizaren Histori Artxiboa (BEHA-AHEB) Boisen izango da hilaren 12tik 16ra, Cenarrusa Foundation elkarteak gonbidatuta, genealogia tailer bat emateko. Tailer honetara biltzen diren lagunei BEHAko datubasean euren arbaso bizkaitarrei buruzko informazioa (bataio-agiriak, ezkontz-agiriak...) aurkitzen lagunduko diete. Baina Artxibategiaren asmoa zabalagoa da, Anabella Barroso zuzendariak EuskalKultura.com-i azaldu dionez: "Artxiboa nola erabili azaldu nahi dugu; izan ere, guretzako oinarrizkoa da erabiltzaileek artxiboari etekina ateratzea". Horretarako, Diasporako euskal etxe eta elkarteetan lantegi praktikoak emateko prest agertzen da.

Gehiago irakurri...


Joxemari Carrere ipuin kontalaria Kolonbian da Bogotako 'Quiero Cuento' 2011 jaialdian parte hartzen

2011/10/04

Joxemari Karrere ipuin kontalari gipuzkoarra (argazkia carrere-narrador.blogspot.com) Hilaren hasieratik eta datorren larunbata arte Bogotan da Joxemari Carrere ipuin kontalari gipuzkoarra, 'Quiero Cuento' izeneko jaialdian parte hartzeko. Jaialdiaren hamaikagarren edizioa da aurtengoa eta bertan Kolonbiako, Mexikoko, Estatu Batuetako eta Costa Ricako narratzaileekin batera ariko da Carrere. 'Todo lo que se nombra existe. Los vascos en el País de las Maravillas' izenburupean, euskal kultura eta ipuinak dakartza Karrerek Karibeko herrialdera.

Gehiago irakurri...


Giro bikaina eta 300 partaide txiki derrigorrezko hitzorduan: FEVAk antolatzen duen Ume Topaketa

2011/10/04

14. Ume Topaketa joan den irailaren 24an burutu da Euskal Echea Institutuko predioan (argazkia FEVA) Udaberrian sartuta gaude jadanik Argentinan eta urtaro honetako jaialdi igurikatuenetako bat da dudarik gabe Ume Topaketa. Aurrekoetan bezala, 14. elkarretaratze honetan ere FEVAko euskara arloa izan da ekintzaren bultzatzaile nagusia, HABEtik jasotako diru-laguntzarekin. Baina jaia ez litzateke posible izango ezin estimatuzko beste bi kolaboraziorik gabe: helduen taldea, eurak baitira umeekin daudenak eta euren jolas eta beharrez arduratzen direnak, eta Euskal Echea Institutua, urtero Llavallolgo bere egoitzako ateak irekitzen baititu festa erraldoi hau egin ahal izan dadin.

Gehiago irakurri...


Datorren asteburuan hasiko da Angelun Munduko Euskal Gizataldeen arteko 34. Mus Txapelketa

2011/10/03

Iaz Hego Kalifornian, AEBetan, egin zen Munduko Mus Txapelketa; irudian txapeldunak, hor txapelik gabe, sariak eskuetan, antolatzaile kapeladunekin (argazkia NABO) Munduko Euskal Gizataldeen arteko Mus Txapelketa datorren larunbatean hasiko da Ipar Euskal Herrian, Angelun (Lapurdi), eta astebetez, mundu osoko dozena bat bikote ariko dira lehian, Australiatik Kanada eta Argentinaraino, norbera bere herrialdean garaile gertatu ondoren. Aurtengoa 34. edizioa da eta iaz Kaliforniako Los Angelesen egin zen lehiaren lekukoa hartuko du. Txapelketara biltzen diren lagunek, partidak jokatzeaz gain Iparraldeko zenbait bazter ezagutzeko parada ere izango dute. Besteak beste, irteerak egingo dituzte Donibane Lohizunera, Ainhoara, Donibane Garazira, Larrun mendira, Baionara eta baita Lourdes-era ere.

Gehiago irakurri...


Immigrantearen Eguna kari, gutuna idatzi dio Concordiako Maria Rosario Echeverriak amona immigranteari

2011/10/03

Immigrantearen Eguneko Concordiako ospakizunen 2011ko edizioan parte hartu duen euskaldun talde bat (argazkia Mariano Silca-Torrea/EuskalKultura.com) Argentinan urtero ospatzen dute irailean Immigrantearen Eguna eta, horrekin batera, ospakizunak eta ekitaldiak hilabete osoan luzatzen dira zenbait kasutan, immigranteek ostatutako herrialdea izanik presentzia eta garrantzia handia baitauka oro har immigrazioaren egitateak. Beste batzuetan egin legez, Concordia herrian, bertako euskal gizataldeko kide den Maria Rosario Echeverria bertako prentsara atera da, eta honakoan gutuna zuzendu dio bere amatxi edo amona euskaldunari, Euskal Herritik argentinaratu eta euskalduntasun sentimentuaren lekukotasuna eman zionari.

Gehiago irakurri...


Euskal Etxearen 60. urtemuga ospatzeko ekimenak aurrera darraite Pergaminoko Lagun Onak-en

2011/10/03

Lagun Onak euskal etxea Integrazio Proba delako txapelketaren babeslea da. Argazkian, euskal etxeko kideak lasterketako elastikoarekin(argazkia EE) Bizirik eta osasuntsu segitzea oso arrazoi ona da ospatzeko; Pergaminoko Lagun Onak-eko kideek urte osoko ospakizun egitaraua proposatu zuten 2011 hasieran eta egitaraua zintzo-zintzo ari da betetzen. Inguruko herrietako euskal gizataldeetako ordezkariak bertaratu dira Pergaminora ekitaldietan – hitzaldi, erakusketa, abesbatzaren aurkezpenak, eta jaiak antolatu dira, besteak beste – parte hartzera. Urtebetetzeko ekimen bereziez gain, ohiko ekintzak ere antolatu dituzte Pergaminoko euskaldunek: esaterako, irailaren 25ean Karitas-ek urtero antolatzen duen Erdi Maratoiaren babesleak izan ziren 9. aldiz.

Gehiago irakurri...


Igandean New Yorkeko Eusko Etxean egingo den hitzaldia internet bidez mundu osoan ikusi ahal izango da

2011/09/30

New Yorkeko Euskal Etxearen webguneko irudi bat Internet Diasporako euskaldunentzako aurrerapen itzela izan da eta informazioa eskuratzeko eta elkarren berri izateko tresna ezinbestekoa bihurtu da azken urteotan. Aurretik beste euskal etxe batzuek jorratutako bideari eutsiz, orain New Yorkeko Eusko Etxea komunikazio hori pauso bat haratago eramateko bidea urratzen hasi da: igande honetan Eusko Etxean egingo den hitzaldi bat mundu zabalera emitituko du, telebista bailitzan, internet bidezko streaming webgune baten bidez. Ricardo Riverak emango du hitzaldia eta izenburua 'Making friends in Basque' da. Adi igandean, beste euskal elkarteetara zabaltzeko esperientzia polita izan daiteke eta! Bestalde, Eusko Etxeak Angela Mejias argazkilariaren 'Geroa eta Itxaropena' (sic) erakusketa aurkeztuko du igandean, hitzaldiarekin batera.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritza Europako Migrazio Erakundeen Elkartea Danimarkan egiten ari den bileran da

2011/09/30

AEMIren topaketa Aalborg hiriko Utzon Center gunean ari dira egiten (Argazkia AEMI) Iragan ostegunean hasi eta igandea bitartean, AEMI elkartea urteroko bilkura egiten ari da Danimarkako Aalborg hirian. Bertara bildu dira elkarteko ordezkariak: Europako eta munduko 25 bat herrialdeetako erakunde, museo eta emigrazio ikerketa zentro. Eusko Jaurlaritza elkarteko kide da 2009az geroztik, eta bera izan zen iaz Euskal Herrian egin zen bilkura nagusiaren antolatzailea. Benan Oregi, Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako saileko teknikaria Danimarkan da, euskal gobernua Zuzendaritza Batzordeko kide denez.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia