2011/10/19

Buenos Aires probintziako San Miguel hirian euskal kultura zabaltzeko asmoarekin jaio zen elkarteak aurrera jarraitzen du bere helburua betetzen. Bere bigarren urte honetan, erakundeko kideek partaidetza nabaria izan dute Buenos Aires hiriburuko baita eskualdeko euskal etxeen ospakizunetan ere, tartean, Cañuelaseko Aberri Eguna, “Buenos Aires celebra” erakustaldi eta Gral. Rodriguez-eko Eusko Aterpea euskal etxearen urtemugan, batzuk aipatzearren. Orain Askatasunaren Bidea bera da ekintzaren antolatzailea eta bere arduradunek egun osoko kultur ekitaldian parte hartzera gonbidatzen dute euskal komunitatea. Hitzordua urriaren 22an da, goizeko 11etan, Bella Vistako Tren Geltoki Zaharrean.
Gehiago irakurri...
2011/10/18

Ostiralean hasi zuen Dallasen Patxi Lopez lehendakariak AEBetako Ekialdeko kostara egiten ari den bira eta, hainbat jarduera eta bilera artean, asteburuan New Yorkeko Eusko Etxean izan zen, hiriko euskal komunitatearekin. Lopezekin batera Alberto Surio, EITBko zuzendaria ere izan zen, Canal Vasco katearen aurkezpena egiteko. Euskal kate honen seinalea AEBetan eta Kanadan ikusgai da jada Galaxy 23 satelitearen bidez. Canal Vasco, Atlantikoaren bi aldeetako euskaldunentzako "komunikatzeko tresna" bihurtu behar dela esan zuen Lopezek aurkezpenean.
Gehiago irakurri...
2011/10/18

Argentinara emigratu zuten elite euskal-bearnesei buruzko jardunaldiak egingo dira ostegun eta ostiral honetan Pauen, bertako Unibertsitateko ITEM Ikerketa laborategiak antolatuta. Mintzalarien artean, Argentina zein Europako hainbat unibertsitate eta erakundetako ikertzaile eta irakasleen izenak, tartean Claude Mehats, Oscar Alvarez Gila, Jon Ander Ramos, Beñat Çuburu-Ithorotz, Viviane Oteiza, Adrian Blazquez edota Adrian Zarrilli adituenak. Argentinako Chacotik propio bidaiatuko da, besteak beste, Angeles de Dios Altuna, 'Francisco Grandmontagne: Nortasuna, kazetaritza eta saiakera Argentinan' gaia aurzkezteko La Baskonia aldizkariaren sortzaile izan zenaren bizitzari buruz.
Gehiago irakurri...
2011/10/17

Larunbatean bukatu zen ofizialki Angelun jokatu berria den Munduko Euskal Gizataldeen 34. Mus Txapelketa, sari banaketa eta itxiera saioarekin. Aurtengo edizioko irabazleak Euskadi 1 taldeko muslariak izan ziren, Antonio Vicente eta Angel Ribero, eta, beraz, iaz Los Angelesen irabazi zuten txapela beste urte betez mantenduko dute. Bigarren lekuan Frantziako ordezkari Julien Amestoy eta Fabrice Etchart sailkatu ziren.
Gehiago irakurri...
2011/10/17

Udaberriko aroa ez da beti eguzkitsua eta epela, batzutan aldakorra izaten da eta ezegonkortasun horren biktimak izan ziren sanpedrotarrak euren jaian. Eguraldi txarra medio, XIX. Gizataldeen Jaiaren lehenengo egunean egitekoak zirenak atzeratu behar izan ziren, asteburu luzeko azken bi egunetan banatuz, hainbat ikuskizun eta kultur proposamenen kasuan. Baina horrek ez zuen festaren giroa ilundu. Herritarrek eta turista ugarik bisitatu zuten Pasealeku Publikoan egin zen jaialdia eta Ongi Etorri euskal etxearen standean plater ederrak bildu ziren dastagai.
Gehiago irakurri...
2011/10/14

Ipar Ameriketako euskal etxeetan euskara irakaskuntza aurrera egiten ari da, emeki-emeki, NABO federazioak, HABEk eta tokian tokiko irakasleek egiten duten ahaleginari esker. Asteburu honetan, AEBetako zenbait euskara irakasle lantegia egiten ari dira Boisen; helburua esperientziak trukatzea eta klaseak ahalik eta dinamikoen eta eraginkorren egiten ikastea da. Lantegiaren laugarren edizioa da aurtengoa eta bertan, besteak beste, NABOko euskara koordinatzaile Izaskun Kortazarrek aurreko 4 urteetan (2008-2011) egindako lana berrikusiko du eta lortutako helburuak baloratuko ditu.
Gehiago irakurri...
2011/10/14

Euskal etxeko Zuzendaritza Batzordearen proposamenari jarraituz, ehun eta hogeitik gorako lagun elkartu ziren joan den irailaren 24an La Platako Euzko Etxea-n, Dantzari Ohien Festa izeneko topaketan. Ordu txikiak arte luzatu zen jaian, dantzari gazteak eta ez hain gazteak Toki Alai aretoko pistan nahastu ziren mota askotako dantzari. Bide batez, Denak Bat taldean noizbait aritu ziren eta gaur egun La Platatik urrun daudenek agurrak helarazi zituzten festara, Argentinako zenbait txokoetatik eta baita Ipar Amerika eta Europatik ere. Jaiaren arrakasta ikusiz, urteroko hitzordu bihurtu nahi dute Dantzari Ohien Festa euskal etxeko arduradunek.
Gehiago irakurri...
2011/10/14

Irailaren 27tik urriaren 2ra luzatu da Argentinako San Juan probintzian Kultura Herrikoiaren eta Liburuaren III. Azoka. 'Sarmientoren jaiotegunaren bigarren mendeurrenean, integrazio eta aniztasun-heziketaren alde' lelopean, eskolak, artistak, liburutegiak eta probintziako erakunde ugari bildu ziren kultura zabaltzeko helburua duen ekitaldi honetan. Eusko Etxea-ko Pio Baroja liburutegiak ordezkaturik, San Juango euskaldunek ere hartu zuten parte Trinidad Klubean burutu zen elkarretaratzean. Euskal etxeko arduradunek "Sarmientoren begirada euskaldunak buruan" izeneko erakusketa muntatu zuten euskal standean.
Gehiago irakurri...
2011/10/13

Aurten ere giro bikaina bildu zuen Rocklingo Euskal Etxeak urteroko bere Bestara eta larunbatean McBean parkera hurbildu ziren lagunek egun ederra igaro zuten. Iparreko Ibarra elkartearen jaian denetarik izan zen: mus txapelketa, dantza erakustaldiak, umeentzako jokoak, herri kirolak, janari ona eta laguntasuna. Gau partean dantzaldia egin zen, Jean Flesher eta Rene Caballerok girotuta. Bestara hurbildu zenetako bat John Garamendi hautetsia izan zen, Kaliforniako 10. barrutiko ordezkaria AEBetako Kongresuan.
Gehiago irakurri...
2011/10/13

Tradizio luzea du Argentinako herri batzuetan Arantzazuko Amarekiko debozioak. Euskal Herritik ekarrita, Gipuzkoako zaindariaren irudia Hego eta Ipar Ameriketan zehar hainbat elizatan dago kokatuta bere momentuko euskal etorkinen fedea islatuz. Denbora pasata ere, debozioa ez da murriztu eskualde horietako batzuetan eta hara non Argentinan segitzen duten Ama Birjina omentzen bere egunean, irailaren 9an. Victoriako Haritz, Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat eta Chivilcoyko Beti Aurrera euskal etxeek hartu dute parte euren herrietako ospakizunetan.
Gehiago irakurri...