euskal diaspora eta kultura

2012/10/23
Euskal literatura, zinea, bertsolaritza, dantza, gastronomia, historia, kantagintza edo arteari buruz gehiago jakin nahi duzu? Oraintxe duzu aukera gai horiek guztiak --eta gehiago-- jorratzen dituen liburu sorta eskuratzeko, EuskalKultura.com-ek abian jarri duen zozketa berri honekin. Etxepare Euskal Institutuak argitaratu duen Euskal Kultura Saila bilduma zozketatuko dugu gure irakurleen artean, eta irabazleak etxean jasoko du liburu sorta interesgarri hau (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, gainera!).
2012/10/23
Iragan asteburuan, urriaren 19tik 21era, euskarari buruzko zenbait hainbat ekitaldi eta jarduera egin ziren Londresko The Language Show azokan, Etxepare Euskal Institutuak antolatuta. Hasteko, Xabi Paya bertsolari eta euskara irakurleak bertsolaritzari buruzko hitzaldi bizi bizia eskaini zuen eta kantuan aritu zen euskara, gaztelania eta ingelesa nahastuz, entzuleen harridura eta gozamenerako. Jende asko bildu zuen ere Ivan Igartua idazle eta irakasleak eskaini zuen “The sociolinguistic Situation in the Basque Country” hitzaldiak.
2012/10/23
Necocheako Euzko Etxearen baitan sortu zen 2004an ‘Hator Hona’ programa. Gazteei dago zuzenduta, Euskal Herrikoei baita Argentinakoei ere. Hala ere, 2012 honetako edizioa berezia izan da erabat. Izan ere, bi zatitan antolatu da aurtengo ‘Hator Hona’ eta gazteak ez ezik, helduak ere izan ditu kontuan: euren etxeetan neska eta mutil euskaldunak hartutako Necocheako hainbat ‘gurasok’ Euskal Herria bisitatu dute bertako uda hasieran. EuskalKultura.com-eko artikulu honetan, hamabost eguneko egonaldiaren laburpen eta irudiak.
2012/10/22
Europako euskal etxeetan euskara eskolak ematen dituzten 22 irakasle bildu ziren iragan asteburuan Parisen, HABEk eta Sustraiak elkarteak antolatutako topaketan. HABEk Euskara Munduan programaren barruan Europan egiten duen bigarren trebakuntza-lantegia izan da, eta partehartzaileen balioespena oso baikorra izan da. Irakasleak Madril, Bartzelona, Valentzia, Mallorca, Valladolid, Bruselas, Londres, Paris, Bordele eta Berlinetik etorri ziren.
2012/10/22
Kopa altxatu eta topa egiteko arrazoi asko izan zituzten Santa Cruz probintziako Hegoalde Argentinarra Euskal Etxeko kideek irailaren azken asteburuan, Kolektibitateen Jaiaren baitan. Eta lagunez inguratura egin zuten. Batetik, jaian izandako partaidetza bera bihurtu zen ospagai. Bestetik, 'Sala euskaldun' izeneko telesaioaren hirugarren denboraldiaren arrakasta ere aipatu zen topa egiteko momentuan. Festaren baitan eta publikoa euskal erakundearen ekintzetan parte hartzera animatzeko, Euskal Herrira bidaiatzeko bi txartelen zozketan irabazle gelditutako bikoteari bertan eman zion Euskal Etxeak saria, esan nahi baita bi txartelak eta mila euroko bidai-saria.
2012/10/22
Kalean da jada Jazoera buletinaren urriko alea. Oraingoan, Caracaseko Eusko Etxeak argitaratzen duen albistari honek, elkartearen jardueren berri emateaz gain, hauteskunde garaian Diasporako euskaldunen artean sarri entzuten den kexa jasotzen du: atzerritik botoa emateko dituzten traba eta zailtasunak. Iruzkin honez gain, Jazoerak Eusko Etxeko mendi taldeak egin zuen txangoaren berri dakar, Alaskako Munduko Mus Txapelketan hartu ziren erabakiak jasotzen ditu eta datozen ekitaldi eta hitzorduak iragartzen.
2012/10/19
Xarnege taldeak harreman oso berezia du Mexikorekin eta mexikar entzulegoarekin eta hil honen bukaeran hirugarren bira abiatuko du herrialde ipar amerikarrean. Xarnegek Pirinioetako bi aldeetako tradizioa uztartzen du: euskalduna eta gaskoia; eta Atlantikoz bestaldeko publikoak oso ondo konektatzen du musika horrekin, taldekideek aurreko biretan egiaztatu dutenez. Kontzertuak Taxcon (Guerrero), Mexiko DFn, Morelos-en eta Aguascalienteseko Calaveras 2012 jaialdian izango dira.
2012/10/19
Lau minutuko film labur antropologikoa da 'Carmen' eta Bizkaian bizirik dirauen 'Santiritu' izeneko sendatzeko errituala azaltzen du. Filmaren protagonista Carmen, Gamiz-eko emakume bat, da eta teknika honen bitartez bihurdurak edo zaintiratuak sendatzen ditu. Olatz Gonzalez Abrisketa EHUko Antropologia irakasleak egin du filma eta azaroaren 16ean San Frantziskon American Anthropological Association (AAA) elkarteko Society for Visual Anthropology sailaren film laburren saria jasoko du. Gonzalez Abrisketak pilotari buruzko liburua argitaratu zuen 2006ean eta egun gai honi buruzko dokumental antropologikoa ari da egiten.
2012/10/19
Santikagoko euskal etxearen albistari digitalak, Berriketarik, elkarteko iraileko eta urriko ekimenak jaso ditu azken alean. Oraingoan, gainera, buletinak Atlantikoaren bi aldeetako euskal-txiletarren berri dakar, eta Santiagoko jarduerez gain Donostian egin zen txiletarren bilerari buruzko erreportaia argitaratu du. Iragan irailaren 15ean izan zen bilera hau eta bertan izan ziren, besteak beste, Iratxe de Madariaga, Txileko ohorezko kontsula Bilbon, eta Claudio Bravo, Realeko atezaina.
2012/10/18
El Salvador-eko Euskal Etxeak Diasporaren munduan aitzindaria izan daitekeen jarduera egin zuen hil honen hasieran: euskal alderdi politikoekin bideokonferentzia bat, datozen igandeko haustekundeak direla eta. Internet bidez egin zen konferentzia eta EH Bilduko eta EAJ-PNVko bi ordezkarik parte hartu zuten bertan. PSEren ordezkari gisa Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari Guillermo Echeniquek parte hartu behar zuen, baina azken orduko arazoengatik ezin izan zen konektatu. Euskal Etxea PPrekin ere harremanetan jartzen saiatu zen, baina ez zuen lortu.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus