2012/10/25

Rosario, Chascomus, Balcarce, Mar del Plata, Junin eta Macachingo bertako muslariek hartu zuten parte aurten Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak antolatutako San Migel Mus Txapelketan. Irabazlea, ordea, bikote bakarra izan behar eta lehiaketaren 2012ko edizio honetan Luis Moreno eta Juan Mutuberria chascomustarrak geratu ziren lehenengo postuarekin. Iaz bezala, kartetan aritu ziren kideek Euzko Alkartasuna Hotelean hartu zuten ostatua. Txapelketa irailaren azken asteburuan izan zen eta elkarretaratzearen baitan erakundeko lehenengo dantza irakasle izandako Mikel Menayari eta Maria Julia Ercorecari omenaldia egin zitzaien.
Gehiago irakurri...
2012/10/25

Independentistak sareko kide den Floren Aoizek Atlantikoa zeharkatu du berriro Uruguaiko zein Argentinako euskal diasporaren lagunekin elkartzeko. Rosarioko Euskal Aste Nazionalaren baitan, Aoizek “Nafarroaren konkista. Gernikako bonbardaketa. Euskal Herria, iraganetik independentziara” izeneko hitzaldia eskainiko du urriaren 26an, arratsaldeko 3etan, Zazpirak Bat euskal etxean. Rosariokoa, politikari eta idazle nafarra Hego Amerikan egiten ari den biraren hitzaldietako bat bino ez da izango. Euskal Astea bukatuta, Independentistak sareko ordezkariak Cordoba, Buenos Aires eta Viedma ere bisitatuko ditu. Hona hitzaldien egitaraua.
Gehiago irakurri...
2012/10/25

Lauroba taldeak Passeig del Born-en emango duen kontzertuarekin hasiko da bihar Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen Euskal Herria Sona! musika jaialdiaren aurtengo edizioa. Abenduaren 1a bitartean makina bat talde eta bakarlari ekarriko ditu ekimenak kataluniar hiriburura: Doctor Deseo, SA, We are Standard, Lisabö, Ruper Ordorika, Jabier Muguruza... Ibilbide luzea du jaialdiak --hamabosgarren urtea aurten!-- eta Katalunian euskal musika eta kulturaren erakuslehio ezaguna bilakatu da jada. Arrakasta eta esperientzia hori oinarri, Euskal Etxeak pauso berri bat eman du eta Katalunian euskal musika eta kultura erakusteko eta programatzeko plataforma gisa ere ariko da aurrerantzean.
Gehiago irakurri...
2012/10/24

Iragan urriaren 12an Nokak kontzertua eman zuen Stanford Unibertsitatean, talde euskal-amerikarrak AEBetako Oestean egin berri duen biraren barruan. Berezia izan zen emanaldia, izan ere, unibertsitateko kanpuseko Oregon Courtyard izeneko patioan abestu zuten Nokakoek, inguruan entzuleak sakabanatuta zituztela. Giro lasaia --chill out?-- izan zuen kontzertuak eta bertaratu zirenek adi-adi irakurri zituzten abestien letrak antolatzaileek banatu zituzten liburuxketan. Ekitaldia Stanford Unibertsitatean Etxepare Euskal Institutuak sustatzen duen Euskara eta Euskal Kultura ikastaroaren baitan antolatu zuen Iñaki Lopez de Luzuriaga irakurleak.
Gehiago irakurri...
2012/10/24

Hamar abesti dauzka kaleratu berria den Maral-en ‘Herriz herri’ diskoak eta egileen esanetan, “jendeak abestea du helburu nagusia. Hori dela eta publikoa bera izan da berriz ere inspirazio-iturri nagusia”. Euskal Herriko kantutegiko klasikoen artean, proposamen berriak ere badaude taldearen laugarren lanean; besteak beste, ‘Aitormena’ abestia reggae estiloan bertsionatuta. Diskoaren aurkezpenari dagokionez, Arrecifeseko musikariek emanaldi berezi bat eskainiko dute ostiral iluntzean El Circulo antzoki Rosarioko Euskal Astean. Larunbatean ere joko du Maral-ek, gaueko erromerian.
Gehiago irakurri...
2012/10/24

Eusko Indarra dantza talde euskal uruguaitarrak 30 urte bete ditu aurten eta urteurrena ospatzeko ikuskizun berezia eskaini zuen iragan urriaren 17an Montevideoko antzoki batean. Nahiz eta asteazkena izan, ikusle andana hurbildu zen bertara --400 lagundik gora-- Eusko Indarraren dantza erakustaldiaz gozatzeko. Taulagainean 56 dantzari aritu ziren, adin guztietakoak; eta Txindurri folk talde euskal-uruguaitarrak jarri zuen zuzeneko musika.
Gehiago irakurri...
2012/10/23

Euskal literatura, zinea, bertsolaritza, dantza, gastronomia, historia, kantagintza edo arteari buruz gehiago jakin nahi duzu? Oraintxe duzu aukera gai horiek guztiak --eta gehiago-- jorratzen dituen liburu sorta eskuratzeko, EuskalKultura.com-ek abian jarri duen zozketa berri honekin. Etxepare Euskal Institutuak argitaratu duen Euskal Kultura Saila bilduma zozketatuko dugu gure irakurleen artean, eta irabazleak etxean jasoko du liburu sorta interesgarri hau (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, gainera!).
Gehiago irakurri...
2012/10/23

Iragan asteburuan, urriaren 19tik 21era, euskarari buruzko zenbait hainbat ekitaldi eta jarduera egin ziren Londresko The Language Show azokan, Etxepare Euskal Institutuak antolatuta. Hasteko, Xabi Paya bertsolari eta euskara irakurleak bertsolaritzari buruzko hitzaldi bizi bizia eskaini zuen eta kantuan aritu zen euskara, gaztelania eta ingelesa nahastuz, entzuleen harridura eta gozamenerako. Jende asko bildu zuen ere Ivan Igartua idazle eta irakasleak eskaini zuen “The sociolinguistic Situation in the Basque Country” hitzaldiak.
Gehiago irakurri...
2012/10/23

Necocheako Euzko Etxearen baitan sortu zen 2004an ‘Hator Hona’ programa. Gazteei dago zuzenduta, Euskal Herrikoei baita Argentinakoei ere. Hala ere, 2012 honetako edizioa berezia izan da erabat. Izan ere, bi zatitan antolatu da aurtengo ‘Hator Hona’ eta gazteak ez ezik, helduak ere izan ditu kontuan: euren etxeetan neska eta mutil euskaldunak hartutako Necocheako hainbat ‘gurasok’ Euskal Herria bisitatu dute bertako uda hasieran. EuskalKultura.com-eko artikulu honetan, hamabost eguneko egonaldiaren laburpen eta irudiak.
Gehiago irakurri...
2012/10/22

Europako euskal etxeetan euskara eskolak ematen dituzten 22 irakasle bildu ziren iragan asteburuan Parisen, HABEk eta Sustraiak elkarteak antolatutako topaketan. HABEk Euskara Munduan programaren barruan Europan egiten duen bigarren trebakuntza-lantegia izan da, eta partehartzaileen balioespena oso baikorra izan da. Irakasleak Madril, Bartzelona, Valentzia, Mallorca, Valladolid, Bruselas, Londres, Paris, Bordele eta Berlinetik etorri ziren.
Gehiago irakurri...