euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Gora Euskadi askatuta’ oihuek eta ikurrinak aireratzeak eman zioten amaiera 2012ko Euskal Asteari (V)

2012/11/02

Argentinako dantzariek Rosarioko kaleak hartu zituzten euskal dantzen erakustaldia egiteko (argazkia EuskalKultura.com) Mugimendu handiko asteburua bukaerara iritsi zen Rosarion, igande arratsaldean. Eguraldia lagun, dantzariak, euskara ikasle eta irakasle, euskal erakundeetako ordezkari eta Euskal Herriko zein Argentinako politikari eta agintariak Rosarioko Oroño bulebarrean bildu ziren jaiaren programako azken ekintzez disfrutatzeko. Bazkariaren, Zazpirak Bat-ekoek, hunkituta, esker beroak eman zizkieten bertaratutako guztiei eta Villa Mariako Euzko Etxeari pasatu zioten 2013ko edizioa antolatzeko lekukoa. Hona 2012ko Euskal Asteari buruzko argazki kroniketako azkena.

Gehiago irakurri...


27 euskal dantzari taldek osatu zuten Rosarioko Euskal Asteko El Circulo Antzokiko emanaldia (IV)

2012/11/01

Macachingo euskal etxeko dantzariek ikurriña altxatu zuten larunbateko emanaldian (argazkiaEuskalKultura.com) Dantzak eta omenaldiak. Trebezia eta zirrara. Zazpirak Bat euskal etxearen Mendeurreneko Euskal Astean hogeita zazpi dantza taldek ospatu zuten etxe anfitrioiaren ehungarren urtebetetzea. Ikuskizunean zehar, ‘Zazpi’-ko garai guztietako dantzariak ekarri ziren gogora hitz eta bideoekin. Izen handiko El Circulo antzokia gorriz, berdez eta zuriz jantzi zen Argentinako euskal gizataldea hartzeko. EuskalKultura.com-ek aurrera darrai artikulu honekin Rosarioko ekimenaren berri ahalik eta osatuen emateko egin duen ahaleginarekin: hona larunbateko dantza emanaldiaren argazki erreportajea.

Gehiago irakurri...


Barilocheko Mendiko Euzko Etxea, euskal gizataldearen ordezkari bertako kolektibitateen jaian

2012/11/01

Barilocheko Mendiko Euzko Etxea-ko kideek euskal standa margotzen (argazkiakEE) Azaroaren 3, 4, 10 eta 11an burutuko da aurten Bariloche hirian, Argentinako Patagonian, Europar-Argentinar Kolektibitateen jaialdia. 33. edizio honetan, eta aurreko urteetan bezala, Mendiko Euzko Etxea-ko kideek partaidetza handia izango dute festan, ikuskizun eta sukaldaritzaren arloetan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, euskaldunarekin batera, beste hamaika kolektibitatek aurkeztuko dituzte dantzak eta plater tipikoak lau egunetako jai honetan. Horrez gain, beste talde batzuen artean, udaletxeko Tolkeyén izeneko balet folklorikoak ere bere emanaldia eskainiko du agertoki nagusian. Hitzordua azaroaren lehenengo bi asteburuetan izango da, klub danimarkarreko instalazioetan.

Gehiago irakurri...


Datozen Euskal Asteen egoitzak iragarri ziren Rosarion: 2013an Villa Maria eta 2014an La Plata (III)

2012/10/31

Inork ez zuen eserita geratu nahi izan Itxartu Dantza Taldeko musikariek jotzen hasi zirenean (argazkia EuskalKultura.com) Ardurakizuna eta parranda oso ondo uztartzen dira Euskal Asteak irauten dituen hiru egunetan. Jaia erakargarria egiten zaie gonbidatu guztiei baina bilerek, hitzaldiek eta debateek ez dute interes gutxiago pizten. 2012ko Euskal Asteak hori guztia izan du: larunbateko ekintzak FEVAko bilerarekin hasi ziren goizeko 9etan eta ordu txikietan bukatu, Ruralean, Maral, Urko, Naia Robles, Natxo Knörr eta Itxartu Dantza Taldearen ikuskizunekin. Tartean, alderdi politiko abertzaleen mahai-ingurua burutu zen euskal etxean, danborrada kalean, eta emanaldi artistikoa antzokian. Hona hemen Rosario 2012ko hirugarren argazki erreportajea.

Gehiago irakurri...


Euskal eta peruar adituek mintegia egingo dute Liman Arantzazuko Anaidiaren 400 urteak ospatzeko

2012/10/31

Limako Arantzazuko Andra Mariaren aldarea hiriburuko frantziskotarren elizan (argazkia EuskalKutura.com) Peruko euskal komunitateak Limako Arantzazuko Amaren Anaidiaren sorreraren 400 urteak ospatuko ditu datorren asteartean, azaroaren 6ean, elkartearen historia eta ekarpenari buruzko mintegi batekin. Mintegiaren izenburua "Construyendo puentes para el Futuro: la recuperación de la memoria y presencia de los vascos en las Américas" da eta bertan, besteak beste, Oskar Alvarez Gila historialari gasteiztarra izango da hizlari. Horrez gain, Kofradiari buruzko liburu bat ("La Cofradía de Nuestra Señora de Arantzazu y los vascos") ere aurkeztuko da.

Gehiago irakurri...


Mallorcako Artea Euskal Etxeak gogotsu darrai euskara eskolekin lokal berrian

2012/10/31

Mallorcako euskara ikasleak klasean, Manoli Korta irakaslearekin (argazkia MallorcaEE) Egoitza aldatu du berriki Mallorcako Artea Euskal Etxeak, Es Coll de'n Rabassatik Francesc Frontera kaleko 15. zenbakira. Lokala txukundu eta gela guztiak prestatu bitartean, euskara eskolak bakarrik ari dira ematen elkartean. Manoli Korta ordiziarra da irakaslea eta aurten bi ikasle talde ditu bere ardurapean: hamaika lagun lehen mailako taldean eta zortzi erdi mailakoan. Aurtengo ikasturteari begira euskal etxeak trikitixa, abesbatza, dantza eta txalaparta ikastaroak ere ari da antolatzen.

Gehiago irakurri...


Euskal kulturari buruzko liburu sortaren zozketan parte hartzeko azken egunak, eman ezazu izena!

2012/10/30

Euskal kantagintzari buruzko liburuaren azala EuskalKultura.com irakurleen artean Euskal Herriko literatura, zinea, bertsolaritza, dantza, gastronomia, historia, kantagintza, artea eta beste zenbait arloei buruzko liburu sorta eder bat zozketatzen ari da. Bertan parte hartu nahi duena garaiz dabil oraindik, baina lehenbailehen eman behar du izena, zozketan parte hartzeko azken eguna datorren astelehena delako, azaroaren 5a da. Euskal Kultura Saila bilduma --Etxepare Euskal Institutuak argitaratua-- edizio eleanitza da: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Gehiago irakurri...


Rosarioko Zazpirak Bat EEak bere mendeurreneko euskal astea ospatu zuen milatik gora lagunekin (II)

2012/10/30

Rosarioko kaleek, Argentinako bandera eta ikurrina batuz, euskal astea iragartzen zuten (argazkia EuskalKultura.com) Asteburu bat, milaka momentu. Esaldi honekin labur dezakegu Argentinako Euskal Aste Nazionala. Eta momentu horiei guztiei aukera emateko antolatu zuten Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko arduradunek aurtengo Euskal Astea. Hiru egunetan zehar mota askotako proposamenak eskaini zitzaizkien Rosariora bertaratu ziren lagunei, eta jendeak erantzunik onena zien antolatzaileei: giro ederra jarriz Diasporaren jai nagusiari. Ohi bezala, EuskalKultura.com horren guztiaren lekuko eta berri-emaile aritu zen. Hona Rosarioko kronikaren bigarren alea.

Gehiago irakurri...


Aresora bidaiatu du Silvia Belaunzaran argentinarrak aitonaren sorterria ezagutu eta bere ametsa betetzeko

2012/10/30

Areso herria, Nafarroan (argazkia: Pablo Feo) Silvia Rosa Belaunzaranek Buenos Airestik Areso herri nafarrera bidaiatu du aitona Estebanen baserria (Pedronea) eta Euskal Herrian duen familia ezagutzeko, senarrak lagunduta. Hala , bere ametsa bete du eta milaka kilometrotara duen familia ezagutu ahal izan du azkenik. Aitona Esteban Argentinara joan zen gaztetan, bere sei anai-arrebek egin zuten bezalaxe, bizimodu hobe bila. E. Arraiagok sinatzen du kronika El Diario Vascon.

Gehiago irakurri...


Kirmen Uribek Japonian aurkeztuko du "Bilbao - New York - Bilbao" eleberriaren japonierazko itzulpena

2012/10/30

Kirmen Uribe idazlea eta "Bilbao -New York -Bilbao" eleberriaren japoniar edizioaren azala Kirmen Uribe idazle ondarroarra Japonian izango da datorren astean, herrialde honetan "Bilbao-New York-Bilbao" eleberri arrakastatsuaren japonierazko itzulpena aurkezteko. Uribek bi hitzaldi/irakurraldi egingo ditu Tokyon, eta Okinawan bertako idazle eta poeta talde batekin bilduko da. Tokioko Hakusui Sha argitaletxeak argitaratu du lana eta Nami Kaneko japoniarrak egin du itzulpena, euskaratik zuzenean. "Japoniarrek bere burua hor ikusten dutela esan zidan Namik, desagertzen ari den arrantzaleen bizimoduan", agertu dio Uribek EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia