2012/12/05

Aurrera darrai EuskalKultura.com-ek eta Dastatu.es-ek elkarlanean prestatutako zozketak. Sari bikaina dugu zuentzat: Euskal produktuz osatutako Gabonetako saski oparoa! Saria eskuratzeko Dastaturen Facebookeko orrian euskal errezeta bat argitaratu beharko duzu. Eragin irudimenari eta jarri mantala!
Gehiago irakurri...
2012/12/05

Hotza dabil kalean, bai termometroei dagokionez eta baita ere euskal kultura munduaz ari garela, murrizketak direla eta. Horiei aurre egiteko ahaleginean, urtero legez Durangoko Azokaren berotasunera bilduko dira euskal idazle, musikari, editore, argitaletxe, diskoetxe eta euskaltzale asko eta asko, bihartik hasi eta datorren igandea bitartean. Aurten ere Diasporak bere lekutxoa izango du bertan, adibidez, Maiatz argitaletxeak plazaratu duen "Urruneko Mendebaldean Artzain" liburua.
Gehiago irakurri...
2012/12/05

Aberri eguna, Gernikako Bonbardaketaren urtemuga, Sanferminak, San Inazio. Urteurrenak, immigranteen jaiak eta Euskal Astea. Ospakizunen zerrenda luzea baino luzeagoa da Argentinako Euskal Diasporan. Ospatzen hasten dute urtea euskal etxeetako kideek eta ospatzen esaten diote ‘agur’. Eta abenduan topa egiteko arrazoiak ugaritu egiten dira. Alde batetik, Euskararen Eguna bilgune bihurtzen da hainbat euskal erakunderentzat. Beste alde batetik, urtean zehar garatu diren ekintzen bukaeran baitan, topaketak antolatzen dira instituzio guztietan. EuskalKultura.com-eko artikulu honetan, datozen egunotan ospakizunen egitaraua:
Gehiago irakurri...
2012/12/04

Donostiako Udalak eta Mara Mara Hizkuntza Zerbitzuak enpresak euskara praktikatzen laguntzeko webgunea jarri dute abian eta atzo aurkeztu zuten, Euskararen Nazioarteko Egunaren karira. Webguneak Mintzanet.net du izena eta bertan euskaraz egiten duten hiztunak eta euskara praktikatu nahi duten ikasleak jarriko dituzte harremanetan. Sistema oso erraza da: izena eman eta Skype plataformari esker solasaldia hasi ahalko dute erabiltzaileek. Mintzanet mundu osoko euskara hiztun eta ikasleei zuzendua da.
Gehiago irakurri...
2012/12/04

HABEk itxi berria du Euskal Etxeetako euskara-eskolak diruz laguntzeko deialdia eta 2012/2013 ikasturtean 75 elkartetan euskara eskolak emango direla iragarri du.
Laguntza horien bitartez 22.000 eskola-ordu baino gehiago emango dira eta 2.000 ikasle heldu inguru arituko dira euskara ikasten zentro horietan. Horiekin batera, 1.000 umetik gora aritzen da eremu horretan euskara ikasten. Orotara, ikasturte honetan 230.000€ banatuko ditu HABEk Euskal Etxeen artean, Euskara Munduan programaren baitan, adierazi dute erakundetik. Bestalde, euskal etxe berri bat gehitu zaio aurten programari: Vancouverreko Zazpiak Bat Basque Society, Kanadan.
Gehiago irakurri...
2012/12/04

Fermin Muguruzaren hirugarren proiektu zinematografikoa da 'Zuloak' eta aurreko ‘Libano’ eta ‘Marruecos’ bezala, hau ere estreinatu da Argentinan. Mar del Platako Zinemaldian izan ondoren, ‘Zuloak’ Buenos Airesera iritsi zen joan den ostegunean astebeterako geratzeko, eta beste hainbeste luzatzeko aukerarekin. Muguruzak berak aurkeztu zuen dokumentala ostiralean, hiriburuko Constitucion auzoko Arte Cineman burututako emanaldi berezi batean. Muguruzaren ‘Libano’ eta ‘Marruecos’ filmak, bestalde, Buenos Airesko Arabiar Zinemaldiaren II. edizioan proiektatu dira eta "Bondi a Palestina" jaialdian hartu du parte Muguruzak, kontzertua ere eskainiz.
Gehiago irakurri...
2012/12/03

Munduko beste euskal elkarte askok bezala, Berlingo Euskal Etxeak Euskararen Eguna ospatuko du gaur, eta bazkideak urtea itxiko duen afari batean bilduko dira. Horrez gain, iragan azaroaren 29an elkarteak gonbidatu berezia izan zuen: Edorta Jimenez idazle mundakarra. Jimenezek Berlinen aurkeztu zuen "Baleen berbaroa" eleberriaren alemanierazko itzulpena: "Die Stimmer der Wale". Hans Joachim Wilke izan da itzultzalea eta Mohland argitaletxeak plazaratu zuen lana Alemanian iragan udaberrian.
Gehiago irakurri...
2012/12/03

Azkue Fundazioak Mintzatu webgunea jarri du abian, euskara teknologia berrien bitartez sustatzeko eta zabaltzeko asmoarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Webgunea munduko euskaldunen ekarpenekin osatzen ari da eta erabiltzaileak apurka apurka ari dira jada leku euskaldunak mapan jartzen. EuskalKultura.com-etik ekimenean parte hartzeko gonbitea luzatu nahi diegu Diasporako euskal etxeetako euskara ikasle eta irakasleei eta munduko euskaldun orori. Erabiltzaileen artean sariak banatuko dira, gainera!
Gehiago irakurri...
2012/12/03

EuskalKultura.com-ek jakinarazi bezala, azaroaren 21etik 25era gauzatu ziren Argentinako Bragado hirian Florencio Constantinoren (1889-1919) omenezko hainbat ekitaldi, tartean, tenore ortuellatarraren izena daraman Antzoki-Kultur Gunearen ber-estreinaldia eta musikariaren gorpuzkinak egin berria den Mausoleora eramatea. Bragadoko herri osoak hartu zuen parte Argentinako zein Euskal Herriko agintariak bildu zituen zeremonietan. Bertako euskal etxea ere izan zen protagonista eta harrotasun handiz adierazi digute "orain Constantinoren gorpuzkinak Argentinako banderaren eta ikurrinaren babespean daude"la.
Gehiago irakurri...
2012/11/30

Datorren astelehenean, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dute munduan zehar euskaldunek. Diasporan eta Euskal Herrian hasiak dira jada ekitaldiak, egun handirako giroa berotzen hasteko asmoz. Hala, Gasteizen Mintzodromo bat egin zen Artium museoan azaroaren 28an, ia 500 lagunekin, eta Madrilen Euskal Etxeko Euskaltegia Euskararen Eguna dela eta bertso-afaria egin zuen Uxue Alberdi eta Onintza Enbeita bertsolariekin. Eta datozen eguneratako zer? Hemen dira Euskal Herrian eta Diasporan egingo diren hitzordu batzuk.
Gehiago irakurri...