euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Rosarioko Euskaldun Hitza saioak ‘2012ko Libertad Saria’ jaso du, Komunitate-Interesduna sailean

2012/12/18

'Euskaldun Hitza-Gora Euskal Herria' irratsaioak 9 urte daramatza airean Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxearen iritzi eta pentsamoldeen adierazle den 'Euskaldun hitza-Gora Euskal Herria' irratsaioak zilarrezko domina jaso du abendu honetan, 2012ko Libertad Sarien emanaldian. ‘Libertad Sariak’ gizarte eta gizakien aldeko lana -kultura, kazetaritza, politika eta enpresaritza arloetan- egiten dutenei ematen zaie urtero. Zazpirak Bat-eko Luis Maria Barrandeguy aurkezle nagusia duen saioa uhinetan zein interneten entzun daiteke astero eta Euskal Herriko musika, berriak, elkarrizketak eta oro har euskal kultura bere osotasunean zabaltzea du helburu.

Gehiago irakurri...


Aurten ere Olentzero munduko euskaldun guztien etxeetara helduko da internet eta mugikorrei esker!

2012/12/18

Olentzeroren gutuna aplikazioan txikiak ondo portatu diren edo ez jakin nahiko du ikazkinak! Munduko hainbat euskal etxek jaso dute jada Olentzeroren bisita, eta beste asko eta asko ikazkin magikoari ongi etorria prestatzen ari dira jada. Euskal etxe bat gertu ez dutenentzat, edo Euskal Herrian familiako txikiekin Olentzerori buruzko jarduerak eta jolasak egin nahi dituztenentzat, interneten dago aukera. Jarraian Olentzerori buruzko zenbait webgune biltzen ditugu eta, horiekin batera, aurtengo azken nobedadea ere: telefono mugikorrentzako Olentzeroren aplikazioa!

Gehiago irakurri...


La Platako Euzko Etxea-ko Itsuen Futbol Taldeak erakustaldia eskaini zuen Gizataldeen Azokan

2012/12/18

La Platako Euzko Etxea-ko Itsuen Futbol Taldea futbol zelaian (argazkiaEE) La Platako Unibertsitateko ikasle talde batek bultzatuta, martxoan proposatu zitzaion euskal etxeari erakundeko Itsuen Futbol Taldea sortzea. Zuzendaritza Batzordeak gustura onetsi zuen proiektua eta tokia emateaz gain beharrezkoak ziren egokitze lanak egin zituen eraikinean jokalariak egoki ibili ahal izateko. Euskal etxearen babesarekin, Argentinako Itsuentzako Kirol Federazioan sartzea lortu zuen taldeak eta hortik aurrera nazio mailako lehian sartzea. Abenduaren 1 eta 2an futbol erakustaldi bat eskaini zuten kirolariek Moreno Plazan, Buenos Aires probintziako hiriburuko Gizataldeen Azokaren baitan.

Gehiago irakurri...


"Bertsolari" dokumentalaren emanaldiak jakinmina piztu zuen Kaliforniako Stanford unibertsitatean

2012/12/17

Asier Altuna zuzendariaren "Bertsolari" filma ikusten Kaliforniako Stanford unibertsitatean (argazkia JILLuzuriaga) Munduan zehar harrera oso ona izaten ari da Asier Altuna zuzendariaren "Bertsolari" filma eta nazioarteko ikusle askok interes handiarekin jaso dute bertsolaritzaren mundua era poetiko eta ulergarrian azaltzen duen lan hau. Horrela izan zen ere iragan azaroaren 28an, Kaliforniako Stanford unibertsitatean. Euskara eta euskal kultura irakurletzaren baitan antolatu zen emanaldia, Euskararen Nazioarteko Egunaren karira, eta bertara hurbildu ziren ikasle zein irakasleek saioaren ondorengo galdera-erantzunen tartean gaiari buruzko jakinmin handia erakutsi zuten.

Gehiago irakurri...


Egoera larrian den Balcarce’ko Euskaldunak Euskal Etxeak elkartea berpizteko bilera batera deitu du

2012/12/17

Balcarce'ko Euskaldunak Euskal Etxeko dantzariak (argazkiaEE) Maria del Carmen Itza buru duen Balcarce’ko Euskaldunak Euskal Etxeko lagun talde batek deialdi berezi bat plazaratu du azken egunotan. Sare sozialetan eta herriko hedabidetan argitaratutako gutunean Buenos Aires probintziako herri honetako euskal etxearen egoera azaltzen da eta azalpenarekin batera gonbite bat luzatzen zaie hiriko euskal jatorriko lagunei. Oharraren helburua argia da: jendea euskal etxera hurbiltzera gonbidatzea instituzioaren bizitasuna berreskuratzeko. “Euskal Etxea Euskal Herriko kulturaren ordezkaria da herrian eta gure sorlekuarekin lotura mantendu nahi dugunon bilgunea. Baina gaur egun jende ezagatik ezin diegu lehen egiten genituen ekintzei aurre egin”, adierazten dute euskal etxeko arduradunek. Hitzordua bihar da, 20:00etan, General Balcarce klubean 17. kaleko 733 zenbakian.

Gehiago irakurri...


Zoriondu Gabonak euskaraz, sarean doan topa daitezkeen postal birtual hauekin

2012/12/17

HABEren Ikasbil webguneak eskaintze duen postaletako bat Eguberrietan lagun eta senitartekoei agur berezi bat helarazteko era erraz eta polita izan daiteke internet bidez postal birtualak bidaltzea. Eta are ederragoa, euskaraz, noski! Jarraian, urtero legez, sarean aurkitu ditugun euskal postalak bildu ditugu zuei eskaintzeko. Doakoak dira eta gehienak mezu batekin pertsonalizatu daitezke. Orain duzue garaia, gertu zein urrun bizi direnei Gabonak zoriontzeko!

Gehiago irakurri...


Betagarriren disko berria entzuten lehena izan nahi duzu? Ikus kontzertua zuzenean www.xurme.com-en

2012/12/14

Onlive plataformaren bitartez kontzertu bat iksuten zuzenean Euskal Herriko taberna batean Munduko edozein bazterretik Euskal Herriko musikaz eta kontzertuetaz gozatu nahi baduzu, aukera duzu orain www.xurme.com plataformari esker. Webgune honen bitartez euskal taldeen kontzertuak zuzenean ikusi ahalko dira, streaming sisteman. "OnLive" deitu diote musikaz gozatzeko modu berri honi eta gaur bertan estreinatuko da, gaueko hamarretan, Betagarri taldearen disko berriaren aurkezpenarekin (Euskal Herriko ordua). Kontzertua ikusteko nahikoa da ordenagailua izatea; baina horretaz gain, plataformak munduko taberna, kultur-etxe eta euskal etxeei saioa pantaila handian emateko gonbitea ere egiten die. Bartzelonako euskal etxean, adibidez, gertu dute dena jada!

Gehiago irakurri...


Dantzari, euskara ikasle eta irakasle eta etxeko lagun anitz bildu ziren Hiru Errekan 2012 urtea agurtzeko

2012/12/14

Topa bat egin zuten Hiru Erreka euskal etxeko kideek abenduaren 7an (argazkiakEE) Giro ederrean ospatu zuten Tres Arroyoseko euskal etxeko kideek urte amaierako jaia. Abenduaren 7an, 90 bat lagun bildu ziren Hiru Erreka-ko egoitzan eta pintxo eta dantzen artean, euren kopak altxatu zituzten badoan 2012ari ‘agur’ esateko. Hau ez da izan, ordea, euskal etxearen festa bakarra. Euskararen Eguna ere ospatu eta herriko Sarmiento Liburutegiaren kultur erakusketa batean hartu zuten parte Mariana Erneta irakasleak zuzentzen duen Hiru Errekako gazteen taldekoek. EuskalKultura.com-en artikulu honetan, Tres Arroyoseko euskal etxeko azken ekintzen laburpen eta argazkiak.

Gehiago irakurri...


Gabonetako oparien bila ari zara? Hemen duzu sarean eros daitezkeen euskal produktuen zerrenda bat

2012/12/14

"Hodei guztien azpitik, sasi guztiek gainetik...", euskal esaera zahar ezagunarekin eginiko kamiseta proposatzen dute OAK Tixertakoek Gabonak bertan dira eta urtero egiten dugun bezala, EuskalKultura.com-en sarean salgai diren euskal produktuen zerrendatxo bat egin dugu, norbaitek bertan lagun eta senitartekoentzat opari bat aurkituko duelakoan. Krisi garai latz hauetan aukera polita izan daiteke Euskal Herrian eta Diasporan euskal produktuak eskaintzen dituzten enpresa eta webgune txiki horiei bultzadatxoa ematea, eta, bide batez, Gabonetako opariak erostea! Jarraian duzue aurten proposatzen dizuegun zerrenda.

Gehiago irakurri...


2013ko Euskal Etxeentzako dirulaguntza deialdiaren edukia adierazi du Jaurlaritzak

2012/12/13

Mexiko DFko Euskal Etxea (argazkia Jose Asensio Larrinaga/CCBYSA) Datorren urteko Euskal Etxeentzako dirulaguntzen deialdia abenduaren 21ean argitaratuko da ofizialki Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), baina Euskal Herritar eta Gizataldeentzako Zuzendaritzak edukiak sarean jarri ditu, Euskadi.net/euskaldunak webgunean eta Euskaletxeak.net atariaren bitartez, adierazi dute aipatu Zuzendaritzatik. Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 28an amaituko da.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia