euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eragin irudimenari eta hartu parte EKEk eta Azkue Fundazioaren "Irudimena" lehiaketan, datorren astera arte duzu!

2013/05/08

Irudimena lehiaketaren kartela Euskal Kultur Erakundeak eta Azkue Fundazioak “Irudimena” lehiaketa jarri dute abian hirugarrengoz Euskal Herriko zein Diasporako buru sortzaileei zuzenduta. Zertan datza erronka? Euskal Herriko soinumapatik hartutako zortzi soinuetatik abiatuta, soinu berri bat, testu bat edo irudi bat sortu behar da. Maiatzaren 15a da parte hartzeko azken eguna. Mugi!

Gehiago irakurri...


Paraguaiko Jasone Euskal Etxeak zuzendaritza berritu eta Eddy Irigoitia hautatu du presidenteorde

2013/05/08

Maiatzaren 3an Jasone Euskal Etxeak egin zuen Ohiko Bilkura Orokorreko irudi bat (argazkia AsuncionEE) Iragan ostiralean, maiatzaren 3an, Asuncion hiriko Jasone Euskal Etxeak Ohiko Bilkura Orokorra egin zuen. Eguneko gai-zerrendak aldaketa garrantzitsu bat izan zuen azken orduan; izan ere, ordura arte presidenteorde zen Arturo Sasiainek kargua uzteko asmoa agertu zuen, osasun arazoak kari. Bere ordez Eddy Irigoitia bazkidea aukeratzea proposatu zuten bilerara bildu zirenek eta aho batez hautatu zuten buruzagi berria. Harekin batera zuzendaritzakide dira Hector Izaguirre presidente, Eddy Irigoitia presidenteorde eta Galo Egüez idazkari.

Gehiago irakurri...


"Zorion perfektua" Birmingham-en, bihar abiatuko den Euskal, Katalan eta Galiziar Zinema Sailean

2013/05/08

Anne Igartiburu aktorea "Zorion Perfektua" filmaren irudi batean Birmingham-eko Unibertsitateak bihar bertan jarriko du abian Euskal, Katalan eta Galiziar Zinema Sailaren hirugarren edizioa, bertan hiru hizkuntzok irakasten dituzten irakurletzek eta kultura sailek antolatuta. Zinemaldia euskal film batekin hasiko da: Jabi Elortegiren "Zorion Perfektua", Anjel Lertxundi idazlearen izen bereko eleberrian oinarritua. Zuzendaria emanaldian izango da eta lanari buruz hitz egingo du bertaratzen diren ikusleekin.

Gehiago irakurri...


Uholdeak direla eta elkartasuna adierazi zioten aurrez aurre La Platako alkateari Euskadiko ordezkariek

2013/05/08

Pablo Bruera La Platako alkateak eta Mauricio Castro Hiriko Kolektibitateen Zuzendariak jaso zuten Udaletxean euskal ordezkaritza, tartean, Asier Vallejo, Sara Pagola, Ricardo Basterra eta Javier Clua. Udaletxean burututako bileran Urkullu Lehendakariaren laguntzeko eskaintza transmititu zioten Asier Vallejo Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak eta Sara Pagola Argentina-Mercosur-erako ordezkariak hiriko alkate Pablo Bruerari. Are gehiago, La Platara egindako bisitan, uholdeen kalteak jaso zituzten lagunekin ere bildu ziren mandatariak. Honekin batera, Gernikako Bonbardaketaren 75. Urteurrenari buruzko Erakusketaren baitan antolatutako ekitaldien berri helarazi digute Euzko Etxea-tik.

Gehiago irakurri...


Bingen Azarloza Urkiza, Diaspora argentinarrean dantzari, euskaltzale, abertzale gogotsu; In memoriam

2013/05/07

Bingen Azarloza Urkiza zornotzarra 1930an, 18 urte zituela iritsi zen Argentinara. Bertan ezkondurik lau seme-alaba euskal argentinarren aita izen zen. Bingen 2013ko apirilaren 21ean hil da Mar del Platan. "2013ko apirilaren 21ean hil da Mar del Plata hiri argentinarrean Bingen Azarloza Urkiza. Goian bego. Bingen -hala deitzen zuten guztiek- fisikoki joan da, baina betirako dago eta segituko du euskal-argentinar erkidegoaren gogo eta oroimenean". Buenos Airestik, Zornotzan jaio eta euskalargentinartu zen Bingen gogoratuz idatzi ditu lerro hauek Mikel Ezkerrok, euskal-argentinarra bera ere, herri amerikar honetako bizitza eta historia euskaldunaren ikertzaile eta ezagule handia.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-en Mendiague-ren DVD zozketarako astebete baino ez da falta: hartzazu parte!

2013/05/07

Gaur zortzi, datorren asteko asteartean amaituko da Jose Mendiague Diasporako bertsolari handiaren bizitzari buruzko pastoralaren bost DVDen zozketan parte hartzeko epea. garaiz zabiltza oraindik parte hartzeko! Bidali beraz mezua zure izen-deitura, helbide eta telefonoarekin info@euskalkultura.com helbidera. Pastorala Zuberoako Arrokiaga herrian antzeztu zen 2012ko udan eta Aldudarrak Bideok (www.kanaldude.tv) jaso du DVDan. Hau duzu opari ederra!

Gehiago irakurri...


Etxepare Institutuak arte plastikoak, musika eta arte eszenikoak zabaltzeko diru-laguntzen deialdia argitaratu du

2013/05/07

Oreka TX taldeak diru-laguntza jaso zuen iaz (argazkia Igor Zalbidea/CC BY-NC-ND) Etxepare Institutuak ireki du jada arte plastikoak, musika eta arte eszenikoak zabaltzeko 2013ko diru-laguntzak eskatzeko epea. Laguntza horiek euskararen eremutik kanpo birak eta emanaldiak egingo dituzten talde eta artistei zuzenduak dira eta bidaien eta antolakuntza edo muntaien gastuei aurre egiteko baliatu ahalko dira. Artikulu honen bitartez EuskalKultura.com-en gonbitea luzatu nahi diegu atzerrian bira antolatzen diren taldeei emanaldiak egin ditzaten euskal etxeetan ere. Horretarako, taldeei zein euskal elkarteei iruzkinen atalean euren proposamena idazteko eta harremanetan jartzeko tartea eskaini nahi diegu.

Gehiago irakurri...


'Euskal elikadura, tradizionala ala modernista?' hitzaldiarekin ireki du 2013ko egitaraua Rauch-eko EEak

2013/05/07

Gure Txokoa-ko euskal etxeko neskatoak Kultur Etxeko tauletan (argazkiaEE) Buenos Aires probintziako Rauch-eko Gure Txokoa euskal etxeak antolaturik Euskal Herriko elikadurari buruzko mintzaldia burutu zen herriko Kultur Etxean. Ekintza honekin euskal kultura zabaltzea helburu duen urteko programa abiatu zuten. Maite Salsamendik emandako mintzaldiarekin batera, euskal dantzak ere taularatu ziren. Madalen Ibargoyen-ek zuzentzen duen taldeak zenbait pieza tradizional jendaurretu zituen.

Gehiago irakurri...


Sao Pauloko Eusko Alkartasuna elkartean ia ehun gonbidatu bildu ziren Aberri Eguneko jaiaz gozatzeko

2013/05/06

Francisco Alava sukaldaria paella zerbitzatzen Aberri Eguneko jaian parte hartu zuten lagunei (argazkia EuskoAlkartasunaEE) Sao Pauloko Eusko Alkartasuna elkarteak giro ederrean gozatu zuen 2013ko Aberri Egunaz, Gernika Kutun egoitzan egin zen jaiari esker. Eraikinaren lorategi ederra baliatu zuten elkarteko kideek, lagunarteko bazkari ederra egiteko bertan bildu ziren ia ehun gonbidatuekin. Bazkalostean, elkarteak omenaldia egin zion Mentxu Lizarzaburu bazkideari. Eusko Alkartasunaren sortzaileetako baten alaba da Mentxu, eta urte askotan elkarteko kolaboratzaile kementsu eta gogotsua izan da.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza Batzordea berritu du Pehuajó-ko Etxe-Alai Euskal Etxeak; Liliana Ustarroz lehendakari

2013/05/06

Pehuajó-ko Etxe-Alaik euskal etxearen egoitzan antolatutako tailer baten irudia Urteroko bere Batzar Nagusia egin du Argentinako Pehuajó-n, Buenos Aires probintzia barnealdean, bertako Etxe-Alai Euskal Etxeak. 2013-14 eperako Zuzendaritza Batzordeko buru Liliana Ustarroz izango da eta batzordekide izango ditu, besteak beste, Nely Beatriz Alcorta, lehendakariorde; Nicolas Bazán, idazkari eta Maria Elida Oroz, diruzain.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia