euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Maitena Etcheverry argentinarra eta Beatriz Elguezabal venezuelarra saritu ditu EuskalKultura.com-ek

2013/05/21

La Platako (Argentina) Maitena Etcheverry izan zen EuskalKultura.com-ek zozketatu zuen argazki kameraren irabazlea. Bidali digun irudian, Maitena, berak bere buruari kamerarekin ispilu aurrean ateratako erretratua. Egiari zor, ez dugu egiten EuskalKultura.com-ek antolatzen dituen zozketetako irabazleen segimendurik. Saria euren etxeetara helarazi eta hor geratzen gara. Oraingo artikulu honetan, zozketa horietako bi irabazle ekarri ditugu aipagai: argazki kamera dotorea bereganatu zuen Maitena Etcheverry, La Plata Argentinakoa; eta asteburua Euskadiko landetxe batean bereganatu zuen Beatriz de Elguezabal, Caracas Venezuelakoa dira eurak.

Gehiago irakurri...


Asier Vallejo, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria: "Euskadi eta Diaspora ontzi berean gaude"

2013/05/21

Asier Vallejo Dublingo Dun Laoghaire portu agintaritzaren egoitzaren aurrean, Diaspora Global Forum topaketan (argazkia Deia) Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, Asier Vallejo, Dublinen izan zen iragan astean, Diasporaren Foro Globalean parte hartzeko. Estatu Batuak sustaturiko topagunea da foroa, nazioarteko diasporen eta euren sorterrien arteko harremanak eta ekimenak, ekonomikoak zein gizartekoak, bultzatzea helburu duena. Topaketaren baitan, Vallejoren taldeak zenbait herrietako esperientziak aztertu ditu, hala nola Irlanda eta Eskoziakoak. Bi herrialde hauek inbertsioak eta hainbat ekimen gauzatu dituzte AEBetako irlandar eta eskoziar diasporekin lankidetzan. Jarraian, Deia egunkariak Vallejori egin dion elkarrizketa laburtu eta euskaratu dugu.

Gehiago irakurri...


Duela hiru urte birsortutako Mar del Platako Nafar Etxeak itsaso aurrean ospatuko ditu 2013ko Sanferminak

2013/05/21

Mar del Platako Nafar Etxeak antolatuko duen San Fermin Jaiaren gonbitea Mar del Platako jende talde batek --guztiak edo ia guztiak hiriko 'Centro Navarro del Sud' Nafar Etxe historikokoak -- 'Sexta Merindad' (Seigarren Merindadea) Dantza taldea sortu zuen 2009an, instituzioko orduko zuzendaritzak etxera sartzea debekatu zionean. Bi norabide ezberdin hartu zituzten orduan bi taldek; Nafar Etxe historikoaren bidea berehala ahitu zen, 2009an egoitza galdu ondoren. 'Seigarren Merindadea'-eko gazteek, berriz, ez ziren geldirik geratu eta elkartea berpiztea erabaki zuten. Hurrengo hitzordu potoloa sanferminak dira, uztailaren 7an.

Gehiago irakurri...


FEVAk euskal etxeei programatzeko eskaintzen dien 2013ko hizlari eta hitzaldi sorta plazaratu du

2013/05/20

Elena Itcea irakaslea Picassoren Guernicari buruzko hitzaldia ematen Pilar-ko Euskal Etxean, FEVAren kultur eskaintzako aurreko edizio bateko parte Argentinako FEVAk (euskal elkarteen federazioak edo euskaraz ofizialki Euzko Argentinar Bazkun Alkartasuna izena duen erakundeak) aditzera eman berria du 2013rako, kide dituen euskal etxeen esku ipintzen duen hizlari eta hitzaldi zerrenda, nahi dutenek euren kultur ekitaldien barne sar ditzaten. Tratuaren arabera, FEVAk garraio gastuak ordaintzen dizkie hizlariei, eta euskal etxe interesatu bakoitzak bere gain hartzen ditu bertako ostatuak-eta. 18 gai eta 9 hizlari biltzne ditu 2013ko zerrendak.

Gehiago irakurri...


Mariann Vaczi, antropologoa: "Athletic egungo joeren aurka doa; futbol globalaren Asterix eta Obelix dira"

2013/05/20

Mariann Vaczi antropologoa, San Mames futbol zelaiaren aurrean (argazkia CorreoMitxelAtrio) Mariann Vaczi antropologo hungariarrak Nevada-Renoko Unibertsitatean aurkeztu berri du “Sport, Nation, Gender: Soccer Culture among the Basques” tesia. Ikerketak Athletic taldearen filosofia aztertzen du, eta Vaczi urte eta erdi bizi izan da Bizkaiko hiriburuan, informazioa biltzeko. "Bilbora heldu nintzen eguna 2009ko Kopa finalaren bezpera izan zen. Liluratu egin ninduen hirian nabari zen energiak, gogoak eta ikusminak. Milaka lagun kalera atera zirenean talde galtzaileari ongi etorria egitera, orduan argi izan nuen hemen bazegoela zerbait txundigarria", azaldu dio ikerleak EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Fermin Muguruza, Argentinako Cordoban Baietz-ekin: 'Cordoba beti izan da erresistentzia gune bat'

2013/05/20

 Cordoba eta Buenos Airesen emandako kontzertuan Presoen bandera zabaldu zen publikoan eta agertokietan (argazkia John P. Boomer Iacoangelo) "No More Tour 2013" nazioarteko biraren baitan, bi kontzertu eskaini ditu Fermin Muguruzak Argentinan. Kontrakantxa banda lagun, Buenos Aireseko Vorterix Antzokian eta Cordobako Astral Aretoan aurkeztu da abeslari irundarra joan den ostegun eta ostiralean. Bi emanaldietan, hiri bakoitzeko musikariekin konpartitu zuen taula: Buenos Airesen, Malena D'Alesio eta ‘Todopoderoso Popular Marcial’ taldearekin; Cordoban, berriz, Baietz talde euskal argentinarrarekin. Bere lehenengo aurkezpenean hirian, "Cordoba erresistentzia gune bat" dela adierazi zuen musikari europarrak.

Gehiago irakurri...


Jasone Euskal Etxeak liburua aurkeztuko du gaur Asuncion-en Garay familiaren Paraguairekiko ekarpenaz

2013/05/17

Gaur arratsaldean Paraguaiko Asuncion hiriburuan, bertakoe euskal etxearen eskutik aurkeztuko den Garay familiari buruzko Raul Amaralen liburuaren azala Historiaren Paraguaiko Akademiak 'Garaytarrak Kultura Paraguaitarrean' liburua, Raul Amaralek idatzia, baitaratuko du gaur arratsaldean Asuncion hiriburuan, bertako Jasone Euskal Etxeak antolaturik. Hector Izaguirre lehendakari duen euskal etxeak gonbidapena luzatu nahi izan die bere bazkide eta lagunei, eta oro har interesa izan dezakeen publikoari aurkezpen ekitaldira bertara daitezen, EuskalKultura.com-i azaldu dionez.

Gehiago irakurri...


Abian dira Perun Pasiotarren Ordenaren etorreraren Mendeurreneko ekitaldiak

2013/05/17

Karmeldar Oinutsen monasterira peregrinazioan, Monsinore Jose Luis Astigarraga Yurimaguasko Arantzazuko Amaren irudiarekin (argazkia JBazan) Iragan asteazkenean hasi ziren Liman Pasiotarren Ordenak Perun egin dituen 100 urteen ospakizunak. 1913. urtean heldu ziren lehen erlijioso pasiotarrak, eta, horien omenez, hainbat ekitaldi egingo dira herrialde honetan urtean zehar. Mendeurrena pregoi batekin abiatu zen, hiriburuko San Isidroko El Olivar kultur zentroan. Limako Arantzazuko Amaren Kofradiak eta Anaidiak ekitaldiotara batzeko asmoa agertu dute. Gaur meza emango da Peruko aurreneko pasiotar gotzainak izan ziren Monsinore Venancio Orbe Celestino Uriarte eta Monsinore Santos Iztueta Mendizabalen omenez.

Gehiago irakurri...


Teresa Urdampilleta Hiru Errekako sortzaileak jaso du 2013ko 'Ondare Tresarroyostarra' saria

2013/05/17

Hiru Errekako lehendakari Mario Rodriguez Goizuetak eta Silvio Laborde idazkariak eman zioten lore sorta Maria Teresa Urdampilletari (argazkiaEE) Hiriaren urtemugarekin bat eginez, 'Ondare Tresarroyostarra' 2013 saria eman berri du Tres Arroyoseko Hiru Erreka Euskal Etxeak. Emanaldi honekin hamargarren ediziora iritsi da ekimena eta urtero bezala bizitza eredugarria izan duen herrikide bat nabarmendu da. Aurtengo hautatuak, gainera, harreman sakona du euskal etxearekin, izan ere fundatzaileetakoa izan baitzuen. Maria Teresa Urdampilletak diploma ez ezik, lore sorta eta pastel bat ere jaso zituen opari.

Gehiago irakurri...


Euskaraz idatzitako lehen liburuaren ingelesezko bertsioa aurkeztu dute aste honetan Bilbon

2013/05/16

Linguae Vasconum Primitiae liburuaren ingelesezko bertsioaren aleak (argazkia Bizkaia.net) Bernard Etxepareren 'Linguae Vasconum Primitiae' (1545) liburuaren ingelesezko bertsioa elkarlanean argitaratu dute Reno-Nevadako Unibertsitateko 'Center for Basque Studies' (CBS) edo Euskal Ikasketa Zentruak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Aurkezpena Josune Ariztondo Bizkaiko Foru diputatuak eta CBSen Lagunen Elkarteko lehendakari Pello Salaburuk egin dute aste honetan Bilbon. Beñat Oyharcabal-en hitzaurrea eta Pello Salabururen aintzin-solasa dauka.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia