euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Institutuak Alemania eta Irlandarako hiru irakurle hautatzeko deialdia egin du

2013/06/07

Cork-eko Unibertsitatearen kanpusa, Irlandan Euskara eta euskal kultura irakatsi nahi al dituzu atzerrian? Zer iruditzen, adibidez, Alemaniako edo Irlandako unibertsitate bateak jardutea? Etxepare Euskal Institutuak herrialde horietan hiru euskara irakurle hautatzeko deialdia argitaratu berri du. Alemaniari dagokionez, Frankfurteko Unibertsitatean 2013-2014 ikasturterako da lanpostua, eta Konstantzako Unibertsitatean, 2013-2014 eta 2014-2015erako. Irlandako Cork University-ren kasuan, lan-eskaintza hiru ikasturterako da: 2013-2016.

Gehiago irakurri...


Erakusketa batek zabalduko du igandean Pergaminon Gernika eta bonbardaketari buruzko astea

2013/06/07

Hilabetero antolatzen dituzte afariak Lagun Onak Euskal Etxeko kideek. Irudian maiatzeko elkarretaratzea (argazkiaEE) Igandean inauguratuko da Buenos Aires probintziako Pergaminon Gernikako Bonbardaketaren erakusketa ibiltaria. Bertako Lagun Onak Euskal Etxea antolatzaile, erakustaldia Mitre Geltokiko Nasa Ohiko Museoan burutuko da eta ekainaren 14 arte egongo da ikusgai. 15ean, ostera, hiriko San Nicolas oinezkoentzako kalean zabalduko da. Programaren baitan, Euskadiren Argentina-Mercosur-erako Ordezkari Sara Pagolaren bisita jasoko dute Pergaminoko euskaldunek ekainaren 14an.

Gehiago irakurri...


Mikel Laboa saria deitu du kantari donostiarraren omenezko EHUko katedrak

2013/06/07

Mikel Laboa Katedra sortu du aurten Euskal Herriko Unibertsitateak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan 35 urtetik beherako musikari gazteei zuzenduriko saria deitu du Euskal Herriko Unibertsitateko Mikel Laboa Katedrak. Sariak kantari donostiarraren izena du eta bertan parte hartu nahi duten artistek euskarazko kantu bat aurkeztu beharko dut, "Doinua hitz, hitza doinu" gaia ardatz hartuta. Kantak aurkezteko epea irailaren 16ean amaituko da. Irabazleak 3.000 euroko saria eskuratuko du; orobat katedrak 1.000 euroko bi akzesit emango ditu.

Gehiago irakurri...


600 euro irabazi nahi? Asma ezazu euskal itzulpena "Healthy Basque Fast Food" kontzeptuarentzat

2013/06/06

Pintxoak dira, ziurrenik, orain arte asmatu den euskal fast food jakirik ezagunena (argazkia EIA Studio) Jakiberri (I+D+i) ikerkuntza egitasmoak euskal 'fast food' janaria, baina osasungarri eta naturala sustatzea eta zabaltzea du helburu. Horretarako, lehenik eta behin ideiari berari izena jartzeko beharra ikusi du egitasmoak eta, hori dela eta, lehiaketa bat abiatu du. Partehartzaileek “Healthy Basque Fast Food” (Euskal Janari Azkar Osasuntsua) kontzeptua euskarara itzuli behar dute. Deiturak noski, gogoraerraza eta erakargarria izan behar du. Proposamenak, nahi adina, internet bidez bidali behar dira ekainak 28a baino lehen eta irabazleak 600 euro jasoko ditu. Jakiberrik EuskalKultura.com-i baieztatu dionez, Diasporako euskaldunek ere parte har dezakete lehiaketan.

Gehiago irakurri...


Euskal Zinema Zikloak estreinatuko du igandean Corpus-en EEko Atahualpa Yupanqui Liburutegi berritua

2013/06/06

Corpus Christiko Eusko Etxearen proiektu nagusietako bat Misiones probintziako jatorrizko leinuko eta herritarrei laguntzea da (argazkiaEE) Inaugurazio ofiziala oraindik egiteke, euren liburutegiaren leku berrituaz gozatzen hasi dira dagoeneko Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christi-ko euskal etxeko lagunak. Izan ere, Eusko Etxeko Atahualpa Yupanqui liburutegiak ireki berria dauka lokala eta erakundearen zenbait ekintza bertan hasiko dira egiten. Datorren igandean, Carlos Gabilondo zine adituak aurkeztuko duen 'Bihotz ondoko sekretuak' filma, liburutegiko Irakurgelan proiektatuko da. Emanaldi honekin hasiera emango zaio Mesopotamiako herrian, urte osoan luzatuko den Euskal Zine Zikloari. Bestalde, euskal etxetik euren Euskal-Argentinar Jai gogoangarriaren 2013ko data iragarri dute: aurtengo edizioa uztailaren 15etik 21era izango da.

Gehiago irakurri...


Caracasko Eusko Etxeak apamate bat landatu zuen bere egoitzan Zuhaitzaren Egunaren baitan

2013/06/05

'Apamatea'ren landaketa, Unai Azpiritxaga Badiola landatzaile, laguntzaile Ainoa Arriaga Lobascio (aulkitxoan), Anton Arriaga Aguirre eta Julen Azpiritxaga Zubizarreta (argazkiaEE) Caracasko Eusko Etxeko kide multzo batek apamate bat, Venezuelako zuhaitz tipikoa, landatu zuen euskal elkarteko berdeguneetan joan den igandean, ekainaren 2an, astebete lehenago herrialdean ospatutako Zuhaitzaren Eguneko ekitaldiekin bat eginez. Aurretik, hileroko meza elebiduna eman zuen Eusko Etxean Odriozola aita jesuitak, kasu honetan duela gutxi hildako Maria Luisa Iglesias de Pernia, Iñaki Baroja eta Victor Elkororen arimen alde.

Gehiago irakurri...


Chivilcoyko Euskal Etxeak etzi hasiko ditu, gastronomia saio batez, bere 30. urteurreneko ekitaldiak

2013/06/05

Sukaldaritza Ekitaldian parte hartzeko gonbitea Egitarau oparoa antolatzen ari da Buenos Aires probintziako Chivilcoyko Euskal Etxea erakundearen 30. urtebetetzea ospatzeko. Programak mota askotako aktibitateak batuko ditu, tartean, literatur lehiaketa bat, sukaldaritza ekitaldia eta hitzaldi bat. Horrez gain, San Juan Sua piztuko dute Chivilcoyko lagunek egoitzaren aurreko plazan ekainaren 30ean, eta Urtebetetzeko Afaria eskainiko dute instituzioaren egoitzan, uztailaren 28an. Anima zaitez eta har ezazu parte Beti Aurrera-ren urtebetetzean!

Gehiago irakurri...


Rio Grande do Sul-eko Casa Basca elkarteak 3. Euskal Kultur Topaketa egingo du larunbatean

2013/06/05

Rio Grande do Sul-eko Euskal Etxearen sustatzaileetako batzuk, tartean Ana Luiza Etchalus, elkartearen elastikoa erakusten (argazkia RGSEE) Rio Grande do Sul elkarte gazteak Euskal Kultur Topaketaren hirugarren edizio egingo du larunbatean, Pelotas izeneko hirian. Euskal etxeak azaldu duenez, Uruguaitik gertu dagoen lekua da eta euskaldunen ondorendo asko daude bertan. Hori dela eta, euskal etxeak bere burua ezagutzera eman nahi du, bertako euskaldunei bazkide egiteko aukera emanez. Topaketan Mercosur-erako Euskadiko ordezkari Sara Pagola izango da, besteak beste. Mikel Ezkerro argentinarrak euskal historia eta emigrazioari buruzko hitzaldia emango du.

Gehiago irakurri...


Zer da euskalduna izatea? Jaso ditugun erantzunak ezagutu nahi? Bidali zeurea eta irabazi 'Vascos...'

2013/06/04

Zer da zuretzat euskaldun izatea? Pasa den astean proposatu genizuen galdera zozketan parte hartzeko eta jaso ditugu dagoeneko hainbat erantzun interesgarri. Xamar-en "Vascos. Su lengua a través de la historia" liburuaren lau ale (oraingoan gaztelaniaz) ditugu zozketatzeko, beraz, horietako bat zuretzat nahi baduzu, eragin buruari eta saiatu zure definizioa azaltzen, email, iruzkin edota Facebook bidez helaraz diezagukezu erantzuna ekainaren 10a baino lehen.

Gehiago irakurri...


2.000 lagun bildu ziren Mendabiara "Kanpoan den Nafarraren Eguna" ospatzera

2013/06/04

Nafar etxeen ordezkariak Iruñeko alkate Yolanda Barcinarekin (argazkia Navarra.es) Nafarroako Mendabian herriak ia 2.000 lagun hartu zituen iragan larunbatean, "Kanpoan den Nafarrraren" jaiaren karira. Bilkurak 25. urteurrena bete du aurten eta, ohi bezala, giro aparta izan zuen. Nafar etxeen federazioak antolatutako egitaraua zabala izan zen eta, besteak beste, antzerkia, entzierroa eta 600 lagunentzako bazkari herrikoia egin ziren.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia