euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gipuzkoako Arrasate eta Argentinako Sunchales, euskal argentinar herri senidetu zerrendako kide berriak

2007/02/28

Sunchales herri argentinarreko alkate Gonzalo Toselli eta Arrasateko alkatea, Ignacio Lakunza Gipuzkoako Arrasate eta Santa Fe probintzia argentinarreko Sunchales herriak senidetuak daude. Senidetze ekitaldi ofiziala astelehenean gauzatu zen Arrasaten, Sunchaleseko ordezkaritza bat, Toselli alkatea buru, bertan zela. Gonzalo Toselli Sunchales-eko alkatea buru duen ordezkaritza argentinarra Arrasate eta Euskal Herria bisitatu eta hobeto ezagutzeko baliatzen ari da egunotako bidaia. Bihar goizean Ibarretxe lehendakariak errezibituko du, herri senide arrasatearreko ordezkariak lagun.

Gehiago irakurri...


Hezkuntza sailburua Renoko CBSeko buruekin eta Stanford Unibertsitateko errektorearekin bilduko da

2007/02/28

Tontxu Campos Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua Tontxu Campos Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua eta Patxi Juaristi Unibertsitate zuzendaria Estatu Batuetara abiatuko dira bihar, Nevada-Reno eta Stanford-eko Unibertsitateetako arduradunekin biltzeko. Renon sailburuak Center for Basque Studieseko Aholku Batzordearen bileran parte hartuko du eta Stanforden unibertsitate ospetsu honetako errektorearekin bilduko da, John Etchemendy euskal amerikarrarekin alegia.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak Coronel Dorrego herri argentinarreko 'Denak Elkarrekin' Euskal Etxea onetsi du ofizialki

2007/02/28

Coronel Dorregoko 1089-91 Udal Ordenantza, non azaltzen den zergatik ipini zaion Euzkadi izena (beste nazio batzuen izenen ondoan) bertako kale sail bati (irakur testua artikuluaren azkenean) Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak asteartero egiten duen bilkuran atzo hartutako erabakien artean Argentinako Coronel Dorrego herriko 'Denak Elkarrekin' Euskal Etxea onetsi eta Euskal Etxeen erregistro ofizialean sartzea deliberatu zuen. Neurri honekin aipatu euskal etxea nor da aurrerantzean, Jaurlaritzak kanpoko euskal giza-taldeei eskaintzen dizkien programa eta onuren hartzaile eta eskubide-emaile izateko bere bazkideekiko.

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzak 216.000 euroz lagunduko du militarren pean desagertutako euskal argentinarren berri eskuratzen

2007/02/27

Militarren pean desagerturiko 300 bat euskaldun bilatuko dituzte akordioak bultzatutako ekimenekin Argentinako agintariekin sinatu berri duen akordioan jasotzen denez Eusko Jaurlaritzak 216.000 euroz lagunduko ditu argentinar militarren diktadurapean (1976-1983) desagertutako euskaldunen bilaketa lanak. Lankidetza akordioa atzo bertan sinatu zuten Buenos Airesen Javier Madrazo Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Arazoetako sailburuak eta gobernu argentinarreko Giza Eskubideetarako Idazkariak, Eduardo Luis Duhaldek. Banku Genetiko bat eta Argazki Artxibo bat sortuko dituzte akordioren arabera, eta Dokumentazio Zentro baten sorrera ere bultzatuko da.

Gehiago irakurri...


Euskal Biarnes Emigrazioari buruzko Paueko jardunaldi amaitu berriek jarraipena izango dute uztailean La Platan

2007/02/27

Cesar Arrondo irakaslea (erdian) Hondarribian eman zuen mintzaldi batean, bertako Uri Buru Batzarrak gonbidaturik Eliteen emigrazioari buruzko eztabaida bizi batekin bukatu ziren joan den asteartean pauen Euskal-Biarnesen Emigrazioari buruzko Jardunaldiak. Ekitaldiek ehun bat lagunetik gora bildu zuten, Adrian Blázquez (Paueko Unibertsitatea, Frantzia) eta César Arrondo (La Platako Unibertsitate Nazionala, Argentina) antolatzaileen esanetan. Ekimenak segida izango du datorren uztailean, La Platan egingo den Simposium batekin. Bertan, Pauen aurkezturiko hainbat lan irakurriko dituzte.

Gehiago irakurri...


Idahoko Boise State Unibertsitateak euskal sukaldaritza eskolak eskaintzen ditu, Dan Ansoteguiren eskutik

2007/02/27

Dan Ansoteguik arkumea prestatzen du Madeleine Hasart ikaslearen begiradapean (argazkia MCilley) Jakina da euskal kulturak oihartzun nabarmena duela Boise inguruan, Idaho-n baitago AEBetako euskal komunitaterik azkarrena. Euskal sukaldaritzak ere arrakasta handia dauka aldeotan eta horren adierazgarri bertako zenbait jatetxek harro erakusten duten Basque kartela izan daiteke. Oraingoan, baina, euskal sukaldaritzak unibertsitaterainoko jauzia ere egin du, Dan Ansotegui Boiseko Gernika tabernako nagusiak astero BSUn eskaintzen dituen eskolak medio. Guzti horren lekukotasuna eskaintzen du AP agentziako Anne Wallace Allen kazetariak Desert News egunkarian argitara emandako artikulu batek. Hauxe artikulu laburtua.

Gehiago irakurri...


Duela 57 urte Chirgua herrira heldu ziren euskaldunei omenaldia egin zien Venezuelako euskal komunitateak

2007/02/27

Javier Lazo, Venezuelako Euskal Etxeen  Federazioko presidentea Chirguako omen ekitaldietan Venezuelako Euskal Etxeen Federazioak omenaldia egin zien joan den otsailaren 10ean Chirgua Aranean duela 57 urte bertara heldu ziren lehendabiziko euskal familia aitzindariei. 1950.ean heldu eta egun bertan sustraiturik segitzen dute zortzi familia euskaldun hauek. Ekitaldia Hacienda Montesacron izan zen eta Carabobo-ko eta Caracaseko Euskal Etxeetako kideak bildu ziren bertara. Ibarretxe Lehendakariak ere partu harte nahi izan zuen omenaldian eta bildutakoen aurrean irakurri zuten gutuna bidali zuen.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak giza eskubideen alorreko akordioak sinatuko Buenos Airesen Madrazo sailburuaren eskutik

2007/02/26

Javier Madrazo, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburua (arg. eitb.com) Eusko Jaurlaritzak Argentinan diktadura militarpean desagertutako jatorri euskalduneko herritarrak topatzen lagunduko du. Hauxe izango da Javier Madrazo Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Arazoetako sailburuak gaur Argentinara hasiko duen bidaia ofizialean landuko den gaietako bat. Madrazo gobernu argentinarreko Giza Eskubideetarako Idazkariarekin, Eduardo Luis Duhalderekin, bildu eta lankidetza protokolo bat sinatuko du. Adolfo Pérez Esquibel Nobel saridunarekin, Plaza de Mayoko Amonekin eta FEVAko ordezkariekin ere elkarrizketatuko da, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Argia astekariaren Sareko Argia bertsio digitala berritu dute, ikusentzuteko eduki multimediak gehituz

2007/02/26

Argia astekariaren 'Sareko Argia' Joan den ostiraletik hona Argia astekariaren edizio digitala, Sareko Argia, eduki berriekin jantzia dator. Berrikuntza aspaldion internet munduan bolo-bolo dabilen web 2.0 izendapenaren eskutik datoz, erabiltzaileen parte hartzea indartuz eta multimedia edukiei leku gehiago emanez. Ohiko informazioaz gain (berriak, erreportaiak edota elkarrizketak), bideoak eta musika entzuteko loturak dakartza orain webguneak.

Gehiago irakurri...


Laura Echarte ikertzaile euskal argentinarrak 2007ko L'Oreal-UNESCO Mujeres de la Ciencia beka jaso du

2007/02/26

Laura Echarte euskal argentinar ikertzaileak ikerketak egin dituen lur sail batean ateratako argazkia Laura Echarte ikertzaile euskal argentinarrak, Agronomian doktoratua berau Mar del Platako Unibertsitatean, L’Oreal –UNESCO Mujeres de la Ciencia beka jaso du, 2007ko edizioan. Iñaki Aramayok Eitb24.com-eko Euskaldunak Munduan blogan azaltzen duenez, Echarte soja eta artoaren interereite sisteman oinarritzen den ikerketa egiten ari da, landatzen diren produktuen etekina hobetu ahal izateko, La Nación egunkari argentinarrari emandako azalpenetan adierazitakoaren arabera.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia