euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Euzko Etxeak nazioarteko arauak betetzen dituen trinketea estreinatuko du apirilaren erdialdean

2007/03/05

La Plata hiriko 'Euzko Etxea' barruko trinketea Berritzen ari dira Buenos Aires probintziako hiriburuko Euzko Etxearen trinketea eta egokitzen Nazioarteko Pilota Federazioak dauzkan arauetara. Zaharberritze lanak otsailaren 15ean hasi ziren eta apirilaren erdialdean amaituta egotea aurreikusten da. La Platako euskal etxearen eraikin barnean kokatzen da aipatu trinketea, zaletasun maila esanguratsua biltzen duen inguru batean. Besteak beste bertatik telebista bidezko partida transmisioak egiteko moduan utziko da kirol instalazio zaharberritua.

Gehiago irakurri...


Federico Borras Alcain-ek abokatu berri bezala zin egin du eta Paranán ekingo dio bere kasa profesionalki aritzeari

2007/03/04

Zoriontzeko unea, Entre Ríos-eko Justizia Epaimahai Gorenaren eskutik, zin egitea burututa Paraná-tik emititzen duen 'Presencia Vasca' irratsaioko eta herri argentinar bereko Urrundik Euskal Etxeko lehendakaria da eta urrats garrantzitsua eman du, oraingoan bere bizimodu profesionalean. Izan ere 'lege zina' egin berria du Carlos Federico Borras Alcain-ek Entre Rios-eko Justizia Epaimahai Gorenaren osoko bilkuraren aurrean eta ondotik eta aurrerantzean abokatutzaren jarduera askeari ekingo dio Paranán bertan irekia duen bulegoan.

Gehiago irakurri...


Murtziako Euskal Etxeak errejio horretako 'II Gala del Deporte Vasco Navarro' egingo du datorren astelehenean

2007/03/03

Euskal Etxe murtziarraren baitan lanean ari den Athletic-en Peñak eginiko ekitaldi bat Bigarren urtez segidan Murtziako Euskal Etxeak 'Murtziako Euskal Kirolaren II Jaia' ('II Gala del Deporte Vasco Navarro') antolatu du. Deialdiari erantzunez, berrogeita hamar pertsona baino gehiago --bazkide zein kirolari-- espero dira datorren astelehenean Euskal Etxearen egoitzan egingo den afarira, horien artean Murtziako futbol ekipoetan ari diren jokalari andana bat, euskaldunik badago-eta, seguruenik bertaratuko direnak, Ciudad de Murcia, Real Murcia, Lorca Deportiva, Cartagena, Mar Menor, Mazarrón, Pinatar, Jumilla, Relesa, Sangonera, La Unión eta Dolores bezalako ekipoetan.

Gehiago irakurri...


Iñaki Zugadi, Fermin Basterretxea, Iñaki Guruceaga eta Joseba Arizcorreta oroituko ditu Caracaseko EEko mezak

2007/03/03

Aita Odriozola joan den otsailaren 4eko Caracasko Eusko Etxeko mezan (argazkia PJ Arriaga) Hileroko ohiko meza egingo du bihar Caracaseko euskal komunitateak bertako Euskal Etxearen egoitzan. Goizeko hamaiketatik aurrera garatuko den elizkizuna Iñaki Zugadi, Fermín Basterretxea, Iñaki Guruceaga Goñi eta Joseba Arizcorreta Guruceaga bazkide difuntuen arimen alde eskainiko da. Euskal meza tradizional honen aurreko --otsaileko-- hitzordura hirurogei bat persona bildu ziren eta, lehen aldiz Caracaseko Euskal Etxean, San Blaseko kordoien bedeinkazioa burutu zen bertan, kordoien egile Adriana Lobascio izan zela, aita Odriozola apaiz jesuita meza-emaile.

Gehiago irakurri...


'Martín Fierro' euskaratu zuen Txomin Jakakortexarena zenaren biografia, Bidegileak bildumaren azken aleetan

2007/03/02

Txomin Jakakortexarena apaizaren biografiaren azala, Xabier Kintanak idatzia, Bidegileak sailean Bidegileak bilduma 1987. urtean sortu zen eta harrez gero euskara eta euskal kulturari berebiziko ekarpena egin dioten pertsonaien 200 biografiatik gora argitaratu ditu. Bildumak kontuan izan du beti Diaspora eta bertatik aritu ziren euskaltzaleak, euren lanak garrantzi handia izan zuelako, frankismo garaian euskarazko aldizkariak eta liburuak argitaratzen, adibidez. Azkeneko aleetara Argentinan euskal kulturaren alde hamaika lan egindako aita Txomin Jakakortexarenaren biografia bildu du Xabier Kintanak, paperean ezezik dagoeneko internetez ere irakur daitekeena.

Gehiago irakurri...


Japoniako euskaldun batek bertako berri kontatzen du Txapela buruan eta... Japoniatik albiste kaskarrak blogean

2007/03/02

Kota-Chan, 'Txapela buruan eta... Japoniatik albiste kaskarrak' blogaren egilearen semea, aitaren azken post-aren protagonista izan zen Japoniako tradizioak eta kultura ezagutu nahi dutenek badute non begiratu. Lekesan bezala sinatzen duen euskaldun batek Japoniako eguneroko istorio bitxiak kontatzen ditu Txapela buruan eta... Japoniatik albiste kaskarrak izeneko blogean. 2006ko azaroan jarri zuen abian eta harrez gero hamaika pasadizo agertu dira bertan: Japoniako etxeen berezitasunak, moda-modan dauden marrazki bizidunak edo bertako arte eta kulturari buruzko informazioa. Istorioen artean, hauxe: japoniar telebistan euskal musika entzuten da sarri, Alaitz eta Maider trikitilarien abestiek girotzen baitute egunero emititzen duten sukaldaritza saio bat.

Gehiago irakurri...


'Arturo Campion' Euskal-Argentinar Ikastetxeak web gune propioa aurkeztuko du bihar Lapridan egingo duen bileran

2007/03/02

Argentinako Lapridako Arturo Campion Ikasketa Zentroko kide talde bat artxiboko argazkian Argentinako Arturo Campion Ikasketa Etxeko arduradunek zentroak sekula izan duen lehenengo web orrialdea aurkeztuko dute bihar. Teknologia berriek eta sareak eskaintzen dituzten aukerak profitatuz, bihartik aurrera elkarteko kideek internet bidez jaso ahal izango dute Arturo Campion Zentroak antolatzen dituen jarduerei buruzko informazioa. Aurkezpen ofiziala Javier Ibaldo-k egingo du Lapridako Euskal Etxearen egoitzan, Eduardo Torry eta Cesar Arrondo elkartekideek lagundurik.

Gehiago irakurri...


New Orleanseko Louisiana Basque Society-k Katrina hurakanaren ondorengo lehen ekitaldira deitu du

2007/03/01

Jose María Cundin artista getxoztarra Katrina hurakanaren indarrak Nueva Orleans hiriaren aurka jo zuenean 2005eko abuztuaren 29an, Louisiana Euskal Etxeak --Louisiana Basque Society-- ere hartu zuen kolpea. Kide batzuk galdu dira bidean, bateonbat hil da, beste batzuk beste hirietan berregin behar izan dute bizitza. Baina, 'New Orleansek ez du sekula amore ematen' --hala adierazi zion orduan EuskalKultura.com-i elkarteko lehendakariak, Michel-Antoine Goitia-Nicolasek-- eta izpiritu borrokalari horrekin Euskal Etxeak bere aktibitateera bueltatu nahi du, larunbat honetan egingo dutelarik hurakanaren ondorengo lehenengo bilkura. Elkarretaratzea Jose Maria Cundin bazkide berriaren erakusketa baten aitzakian deitu da.

Gehiago irakurri...


Urrundik-eko antzerki tailerrak taularatutako 'Emakumeen bakarrizketak' izeneko emanaldiak txalo ugari jaso zituen

2007/03/01

Augusto Carballal zuzendaria euren estreineko emanaldia eskaini zuten lau aktore berriekin Argentinako Entre Ríos probintziako Urrundik Euskal Elkartean antzerkia nagusitu zen joan den ostegunean 'Emakumeen Bakarrizketak' emanaldia medio. Augusto Carballalek euskal etxean bertan zuzendu duen antzerki tailerreko Mireya Alcain, Silvia Barros, Marta Echagüe, Graciela Ramírez eta Susana Schiavoni aritu ziren oholtza gainean eta txalo zaparrada jaso zuten eskainitako lanagatik. Arrakasta ikusita ikastaro berri bat abian jarri du Urrundik-ek, martxoan bertan hastekotan.

Gehiago irakurri...


Saladilloko Euskal Etxe argentinarrak zortea banatu zuen urtero antolatzen duen Inauterien jaialdiko zozketan

2007/03/01

Paola Urus, Saladilloko '2007ko Ihauteriaren Erregina', bere printzesen kortea lagun duela Saladillo herrian urtero egiten den Inauteri jaiak arrakasta handia bildu du aurten ere eta 'Itxaropen' Euskal Etxeak parte hartze garrantzitsua izan du antolakuntzan. Euskal Etxea zorte-emaile ere bilakatu da, beraiek saldu baitzuten ohiko zozketa handiko sari nagusia den autoa bereganatu zuen txartela. Bertako eta urruneko konpartsa ugari ere gerturatu ziren Saladillloko kaleetan barrena musika, kolorea eta dantzaldi biziak eskaintzeko. Alelí, Calfucurá, Pehuen eta Samba Show konpartsak azkeneko gaua eta jendearen animoak inarrosi eta bero-bero jarri zituzten erritmo erabat kutsakorrez.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia