euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kultur ekintzek hasiera emango diote ostiralean Europako Euskal Etxeen Bilkura eta Mus Mundialari Bartzelonan

2008/09/02

Maddi Oihenart kantari zuberotarrak kontzertua eskainiko du larunbatean Euskal Diasporaren parte zabal batek begirada Bartzelonara zuzentzeko arrazoiak ditu egunotan, kataluniar hiriburuan Europako Euskal Etxeen II bilkura eta Euskal Gizataldeen Mus Txapelketa Mundiala jokatuko baitira, hurrenez-hurren. Ostiralean bertan hasiko dira bi ekitaldiak eta hitzorduek Diasporako kide ugari bilduko dituzte bertara. Gainera, Bartzelonako Euskal Etxeak hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu egitaraua osatzeko, besteak beste Iosu Yeregui tenorearen kontzertua ostiralean eta Maddi Oihenarten kantaldia larunbatean.

Gehiago irakurri...


Juan Mari Beltran musikariak Uruguai eta Argentinan bira hasiko du larunbatean Montevideon

2008/09/01

Juan Mari Beltran euskal musikaria Juan Mari Beltranek, Euskal Herriko musika ikertzaile, eragile eta irudi garrantzitsuenetako batek, Uruguaien eta Argentinan lau emanaldiko birari ekingo dio asteburu honetan, larunbatean Montevideon emango duen kontzertuarekin. Bira hau Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen bira kulturalak egiteko dirulaguntzarekin antolatua izan da eta emanaldietan Beltranek ‘Orhiko Xoria’ eta ‘Arditurri’ diskoak aurkeztuko ditu Hego Amerikako agertokietan. Beltranekin batera taulagainean ariko diren musikariak Aitor Beltran, Ander Barrenetxea, Andoitz Antzizar, Jasone Camara, Miriam Atxaerandio, Iñigo Campos eta Ixiar Uria izango dira. Emanaldiak Montevideon, Chivilcoy-en, Arrecifesen eta Buenos Airesen egingo dituzte.

Gehiago irakurri...


Miamiko Euskal Etxeak indartsu ekingo dio kurtso berriari, euskara eta euskal dantza ikastaroak emateko asmoarekin

2008/09/01

Euskal Etxeko kide batzuk San Ignazio eguna ospatzen Miamiko Euskal Etxearen inguruan biltzen diren euskaldunek euskara eta euskal dantza ikastaroak egin ahal izango dituzte ikasturte berrian, elkartea prestatzen ari den ekimen berriei esker. Euskal kultura sustatu eta zabaltzeko apustuan, elkarteko arduradunek ekimen hauen kargu egiteko errronkari aurre egiteko prest dauden bi irakasle aurkeztu zituzten euskal etxeko azken ekitaldietako batean, San Ignazio eguneko jaian.

Gehiago irakurri...


Argentinako Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxearen ateak antzerkiari irekita daude

2008/09/01

Gure Antzerkiko kideak 2007eko abenduan emanaldi bat egin ostean Duela bost urte Miguel Mendiondo zuzendari eta antzerki irakasleak Bahia Blancako Euskal Etxeari antzerki tailer bat sortzeko leku bat eskatu zion. Etxeko Kultur Batzordeak berehala onartu zuen proposamena eta handik aurrera taldea urtetik urtera hazten eta sendotzen joan da. Gaur, Gure Antzerki taldeak lan ugari egin eta aurkeztu ditu eta datozen denboraldietarako ere hamaika priektu ditu eskuartean. “Lurra loratzen ikusteko, lehenago erein egin behar da” goiburuarekin, taldeak eta zuzendariak gogor eusten diote etorkizunari.

Gehiago irakurri...


SPRIk bulego berria irekiko du AEBetan, Pensilvanian kokatu nahi duten euskal enpresei laguntza emateko

2008/08/29

Filadelfia hiria izango da bulego berriaren egoitza Astelehen honetan, irailaren 1ean, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak (SPRIk) bulego berria irekiko du AEBetan, euskal enpresei herrialde honetan kokatzen laguntzeko helburuarekin. Bulego edo 'Euskarri' honek dagoeneko SPRIk Chicagon duen bulego iraunkorraren lana osatuko du. Zentro berriak babesa emango die AEBetan lehen aldiz instalatzen diren enpresei. SPRIk horrelako beste bi zentro ditu munduan, bata Shanghai-en, Txinan, eta beste Wroclaw-en, Polonian.

Gehiago irakurri...


'1945eko Euskal Astea'; Mar del Platako Denak Bat elkartearen hastapenak, Laura Echezarreta eta Mauro Vitulloren eskutik

2008/08/29

Euskal Etxearen sorreran parte hartu zuten kide historikoei omenaldia egin zien Denak Bat elkarteak 2005 urtean Denak Bat Euskal Elkartea 1943. urtean sortu zen, Argentinako Mar del Plata hirian. Bi urte beranduago, euskal etxeak bere lehenengo Euskal Astea antolatu zuen, garaiko komunikabideetan oihartzun handia izan zuena eta hiri honetan euskal kulturaren suspertzearen adierazgarri izan zena. Laura Echezarreta eta Mauro Vitullo ikerlariek Denak Baten sorreraren eta Euskal Aste horren nondik-norakoak azaltzen dituzte, jarraian euskara moldatuta aurkezten dugun artikuluan.

Gehiago irakurri...


Kanadako musikari batzuek euskal bale arrantzaleen historia kantu bidez kontatzen duen CDa plazaratu dute

2008/08/28

Euskal bale-ehiztariak Red Bay-en kokatu ziren XVI mendean (argazkia Michael Burzynski) XVI mendean Kanadako Red Bay badian bale arrantzan ibili ziren euskaldunen historia musika eta kantu bihurtu dute bertako musikari batzuek eta ‘Remembering the Red Bay Basques’ (Red Bay-ko Euskaldunak Gogoratuz) izenburuarekin CD batean argitaratu dute. Shirley Montague kantaria da ekimenaren sustatzaileetako bat eta ideia 2006ean Apaizac Obeto espedizioko euskaldunak ezagutu zituenean sortu zela azaldu dio EuskalKultura.com-i. Montagueren aburuz, azken urteetan euskaldunen garai hau ahaztua izan da Labradorren eta CD honekin gogora ekartzea da euren helburua, musika eta kantuetaz baliatuz.

Gehiago irakurri...


Berri Txarrak taldearen 'Zertarako Amestu' dokumentala Londreseko Portobello Zinemaldian izango da ostiralean

2008/08/28

Berri Txarrak taldearenkontzertua Alabaceteko ViñaRock jaialdian Azken hiru urtetan Berri Txarrak talde lekunberritarrak egin duen nazioarteko gira -- 200 kontzertu, 15 herrialde-- da 'Zertarako Amestu' dokumentalaren ardatza, eta euskal musikan aintzindaria izan den abentura hori etzi ikusgai izango da Portobelloko Zine Jaialdian. Ibon A. Totorika zuzenduriko filmeak taldeko hiru partaideen esperientzia jasotzen du 'Jaio.Musika.Hil’ diskaren aurkezpen bira luze horretan zehar. Euskalkultura.com taldearekin solastu da, gogora ekarriz Japoniako Fuji Rock jaialdiaren irekiera bezalako kontzertu jendetsuak --10.000 lagundik gora-- eta taldeko baxujole Mikel Lopez 'Rubio'-ren agurrak dakarren aldaketa hausnartuz, disko berria prestatzen ari diren artean.

Gehiago irakurri...


Guztia prest dago Chino herrian, Kalifornian, ostiralean 2008ko NABO Biltzarra eta Euskal Jaia abiatzeko

2008/08/27

Chinoko Klikaren artxiboko argazkia (arg. EuskalKultura.com) 'Euskal klika Ameriketan' bilkura-omenaldia; Euskal Herria, Mexiko eta AEBetako pilotarien arteko partidak; Noka taldearen emanaldia; Besta Berri meza, kabalkada eta ikuskizuna; Estatu Batuetako eta Euskal Herriko musikariak; AEBetako hainbat lekuetako dantza talde, lagun eta bisitariak... Hauek dira heldu den asteburuan Kaliforniako Chinon eginen den 2008 NABO Biltzarra eta Euskal Jaiaren osagaietako batzuk. 40 urte beteko ditu aurten Chinoko urteroko euskal piknik edo bestak, eta bertako Euskal Etxeak bere ahalegin handiena ezarri du elkarretaratzea egiazki ederra izan dadin.

Gehiago irakurri...


Larunbatean hasiko da Txileko Santiagoko Euzko Etxean I. Euskal Pilota Trinkete Txapelketa

2008/08/27

Atzo Abadiñon aurkeztu eta Santiagoko txapelketan arituko den Euskal Selekzioa Atzo bertan aukeztu zuten Abadiñon larunbatetik aurrera Santiagoko Euzko Etxean egingo den I. Euskal Pilota Trinkete Txapelketan parte hartuko duen Euskal Herriko selekzioa. Neska eta mutil gazte hauekin batera Santiagon Dominikar Errepublika, Venezuela, Txile, Uruguai, Mexiko, Argentina, AEB eta Boliviako pilotariak ariko dira. Txapelketa irailaren 6a arte luzatuko da eta Munduko Pilota Batzarrak antolatu du. Nahiz eta antolatzaileek esan pilotari gazteei lehiatzeko aukera emateko helburuarekin egiten dela, Nazioarteko Pilota Federazioak (FIPV) txapelketa onartzen ez duela eta partaideei zigorrak ezarriko dizkiela iragarri du.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia