2008/10/28

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak ekimen berritzailea abiatu du 'Liburutegiak Topaleku' goiburuarekin. Egun Euskal Herrian bizi diren kultura ezberdinen integraziorako balioko du proiektu honek, aniztasuna, berdintasuna eta tolerantzia bezalako balioak gizartean eta etorkinen artean bultzatuz. Ekimen hau kultura-aniztasunaren kontzeptuan oinarritzen da, eta, horri jarraiki, hainbat liburu, aldizkari eta komunikabide inportatuko dira Euskadin bizi diren etorkinen jatorriko herrialdeetatik.
Gehiago irakurri...
2008/10/28

Euskal Herria gonbidatu berezia izango du datorren larunbatetik aurrera eta hogeita hamar egunez hiriburu mexikarrean egingo den Mexiko Hiriko Arte Eszenikoen III. Erakustaldiak. Hogeita bederatzi izango dira Mexikoko eta kanpoko konpainiak, eta ehun bat eskainiko dituzten emanaldiak. Euskal Herritik Tanttaka eta Kukai-Logela taldeak bilduko dira, baita Kepa Junkera musikaria ere.
Gehiago irakurri...
2008/10/27

Euskal mitologiak eta dibertsioak bat egin zuten joan den urriaren 19an Coloradoko Euskal Etxearen Akelarre Jaian. Estatu Batuetan hain ezaguna den Halloween jaia aurreratu eta elkartekoek euskal ukitu batekin ospatzea erabaki zuten. Jaiaren leloak euskal mitologian sakontzeko aukera aparta eman zien elkarteko kideei eta kondaira zaharretako pertsonaietan oinarrituriko mozorroak prestatu zituzten: Mari jainkosa, Amalur eta bere alabak, Ilargi eta Eguzki; Gaueko... Pertsonai bakoitzak bere istorioa azaldu zuen, 'izena duen guztiak izana du' leloa aintzat hartzeko gonbitea eginez. Arrakastatsua izan zen oso euskal Halloween hau eta datozen urteetan errepikatuko den usadioa bihurtuko denaren ustea dute elkartekoek.
Gehiago irakurri...
2008/10/27

Estatu Batuetako Euskal Ikasketen arloan ari den irakasle eta ikertzaile talde polita bildu zen joan den astean Bakersfield-en (Kalifornia), bertako California State Unibertsitatean eginiko 2008 Mugaz Gaindi Mintegian. William Douglass antropologo eta euskal diaspora gaietan aditu ospetsua denak zabaldu zituen hiru egunez --asteazken, ostegun eta ostiral-- luzatu ziren saioak. Jeronima Echeverria doktore kaliforniarrak Bakersfield-eko Noriega Hotel euskal ostatu historikoan emandako hitzaldiarekin amaitu zen giro aberatsean eta arrakastaz eginiko Mintegia.
Gehiago irakurri...
2008/10/27

Santiagoko Euzko Etxean egingo den ekitaldi batekin inauguratu da bihar datorren igandera arte Txileko hiriburuan garatuko den 2008ko bertako Euskal Astea. Gernikako Arbolari egingo zaion omenaldiak, Hiru Memorien liburuaren aurkezpenak eta argazki erakusketa batek zabalduko dute bihar, musika arloan igandean Oskorri euskal talde famatuaren emanaldia gailur izango duen urteroko ekimen honen edizio berria. Euzko Etxea antolatzaile eta Euskadiren Txileko Ordezkaritza lankide, laguntzaileen artean zenbait enpresa euskal-txiletar dauzka Euskal Asteak.
Gehiago irakurri...
2008/10/24

Ameriketako euskal diaspora antolatua ordezkatzen duten erakundeek agiria plazaratu dute "Eusko Legebiltzarrak ekainaren 27an onartu zuen Herritarrei Herri Galdeketa egiteko Kontsulta legea bertan behera uztearen aurka", euren "sostengu gogotsu eta biziena" adieraziz, "Eusko Legebiltzarrak onartutako Legeak dioenari jarraiki euskal herritarrak kontsultatuak izan daitezen". Agiriaren sinatzaile dira Argentina, Brasil, AEB eta Kanada, Kolonbia, Mexiko, Paraguai, Peru, Txile, Uruguai eta Venezuelako euskal erakundeak.
Gehiago irakurri...
2008/10/24

Teknologia berriei esker gero eta baliabide gehiago daude sarean euskara ikasteko. Webgune hauek oso erabilgarriak izan daitezke Diasporako kideentzat edo Euskal Herrian bertan etxetik eta patxada osoz euskara ikasi nahi dutenentzat. Jarraian interneten dauden zenbait ikasketa metodoen zerrenda ematen dugu, bakoitzak bere gustukoa aukeratu dezan: gazteleraz, ingelesez, frantsesez, doan edo matrikula bat ordainduta... Ekarri ditugu baita ere beste baliabide erabilgarri batzuk: online hiztegiak, zuzentzaile automatikoak, euskara praktikatzeko jokoak eta hizkuntzari buruzko informazio orokorra.
Gehiago irakurri...
2008/10/24

Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxe argentinarrak 'Europar Nazioen Kultur Bilkura' delako elkarretaratzea antolatu du gaurko, gehienbat estaturik ez daukaten nazio europarrak deituz. Parte hartuko duten ordezkaritzen artean aipa daitezke katalanak, flandiarrak, bretoinak, irlandar eta eskoziarrak eta galestarrak, antolatzaile euskaldunez gain. Ekitaldiak arratsaldeko azpietatik aurrera gauzatuko dira Zazpirak Bat-en egoitzan, Entre Ríos 261 helbidean, Rosario hirian.
Gehiago irakurri...
2008/10/24

Hiru kantari gazte dira, baina euren gaztetasunak ez die ibilbide oparoa izatea eragotzi. Aspaldidanik zeukaten Ameriketako euskaldunengana hurbiltzeko guraria, eta azkenean gauzatu edo obratu dute nahikeria, joan den astelehenetik baitabiltza Buenos Aires aldean, bidaian euskal etxe multxo polita bisitatu eta euren kantuez agurtzeko asmotan. Gaur bertan hiriburu argentinarreko Mexiko 1880ko Euskal Egoitzan kantatuko dute, gaueko bederatzietatik aurrera, Euskaltzaleak taldearen eskutik. Bihar, berriz, Iparraldeko Euskal Etxeko (CVF) 'Piperraren Pesta' edertuko dute euren doinu eta erritmoekin, gaueko bederatzi t'erdietatik aurrera. Datorren astean, La Platako Euskal Aste Nazionalera doaz.
Gehiago irakurri...
2008/10/23

Bere lehenengo urratsetan larunbat honetan hasiko da 2008ko Argentinako Euskal Aste Nazionala. La Plata Buenos Aires probintziako hiriburuan guztia prest dago milaka bisitari jasotzeko, asteburu nagusia datorren astekoa izango bada ere. Jendea Argentina osotik, inguruko herrialdeetatik eta Euskal Herritik ere etorriko da, tartean Ibarretxe Lehendakaria bera, ordezkaritza zabalago baten buru. Astebete pasexe iraungo duen elkarretaratze euskal argentinar nagusiko programa eguneratua eta La Platan orientzako euskal hitzorduetako mapa bildu dizkizugu artikulu honetara.
Gehiago irakurri...