euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal hezurmuin emaileak behar dira Sebastian Moustirats haur euskal amerikarrarentzat; oso larri dago

2008/11/07

Sebastian 'Sebby' Moustirats, Wiskott-Aldrich Sindromea duen haur euskal-amerikarra Sebastianek 'Wiskott-Aldrich Sindromea' (WAS) deritzon gaixotasuna du eta bere bizitza arrisku larrian dago hezurmuin transplantea egin ahal izateko emaile egokia aurkitu ezean. Medikuen esanetan emaile egokia aurkitzea errazagoa izango da euskal komunitatearen baitan eta bere ingurukoek laguntza deialdia luzatu diete munduko euskaldunei. Lagundu nahi dutenek hezurmuin emaile egin daitezke, Euskal Herrian, AEBetan, Argentinan... (munduko herrialde guztiak hezurmuin emaileen nazioarteko datu-base bakarrean daude koordinatuta) eta emaile egokia agertuz gero transplantea egin ahal izango da. Ipar Amerikako Euskal Federazioak (NABO) premiazko deialdia egin die bere elkarteko kideei, eta emaileak egiteko ekitaldi berezia antolatu du bihar Renon egingo duen bilkura baliatuz.

Gehiago irakurri...


La Platako Euskal Astea: Euzko Etxeak eta FEVAk deitutako Idazkuntza Lehiaketako lan irabazleak (eta II)

2008/11/07

Bahia Blancako euskara ikasle sarituak saria jasotzen, euren irakasle Rocio Basterra bertan ez zegoela (argazkia EuskalKultura.com) Datozen lerroetan aurtengoan La Platako Euzko Etxeak eta FEVAk elkarrekin deituta antolatutako Idazkuntza Lehiaketan garaile suertatutako lanak eman ditugu argitara. Hiri testu labur dira, idazleak Rocio Basterra, Bahia Blancako Unión Vasca Euskal Etxekoa; Alicia Itcea, General Rodriguez-eko Eusko Aterpea EEkoa; eta Bahia Blancako euskara ikasle taldea, kide Sergio Amundarain, Irma Biscaichipy, Lilian Elosegui, Elsa Jtten, Nerina Martínez eta Ignacio Mirant-Borde. Guztiei zorionak.

Gehiago irakurri...


Euskal enpresak sendotu egin dira Kuban eta Habanako Nazioarteko Azokan parte hartzen ari dira

2008/11/07

Mauri Lazkano, SPRIko zuzendaria (ezkerrean), eta Kubako Ministro Kontseiluko presidenteorde Jose Ramón Fernández (erdian), azokan Ohikoa denez Kubako euskal enpresa txiki eta ertaina Habanako Nazioarteko Azokaren 26. edizioan parte hartzen ari da egunotan. Azoka hau, irla karibearrean egiten den merkatal topaketa nagusia, joan den astelehenean abiatu zen eta igandean itxiko da. Euskal Merkataritza Ganbarek antolatu duten Euskal Pabiloian 24 enpresek eta erakundeek guztira 150 konpainien produktu eta zerbitzuak eskaintzen dituzte.

Gehiago irakurri...


Txile Euskal Herrian: euskal-txiletar talde batek jai nazionala ospatzeko ohitura bete zuen, Urdazubin

2008/11/06

Urdazubiko bazkarian izan ziren euskal txiletar lagunak (argazkia Berriketari) Aurtengoan ere, 1910etik datorren usadio zaharrari jarraiki, Euskal Herriko euskal-txiletarrek Txileko jai nazionala ospatu zuten, bazkari bat eginez. Hitzordua Nafarroako Urdazubin gauzatu zuten, aurreko edizioak Lapurdi-Baxenabarre aldean egin ostean. Jaiak, berez, Txilen 1810eko irailaren 18an egin zen lehenengo Gobernu Batzordearen aldarrikapena gogoratzen du, herrialde honen independentzia prozesuaren hasiera alegia. Txilen bizi izan diren euskaldun batzuk eta Diasporarekin harremana duten beste lagun multzo bat urtero biltzen dira data hau gogoratuz eta tradizioak urte asko iraungo dituenaren itxaropena dute, jaira gazte jendea eta lagun berriak ere inguratu baitira aurten.

Gehiago irakurri...


Partaidetza ugaria eta euskal etxe aniztasuna Argentinako Euskal Asteko lehiaketen irabazleen artean (I)

2008/11/06

Afixerik onenaren saria Rio Cuartoko Gustavo Echandiari eman zioteneko momentua. Oholtza gainean FEVAko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, tartean saria ematen Patxi Baztarrika Kultura sailburuordea (argazkia EuskalKultura.com) Joan den igandean, Euskal Astearen amaiera bazkari herrikoian, euskararen inguruan antolatutako lehiaketetako sariak banatu ziren. Afixen lehiaketa, Gustavo Echandiak, Río Cuartoko Gure Ametsa Euskal Etxekoa bera, bereganatu zuen, eta beraz 2009an Argentinan euskara eskolak sustatzeko ertabiliko den afixa berea izango da. Idazkuntzari dagokionez, Bahía Blancako Rocio Basterra irakaslea eta Sergio Amundarain, Irma Biscaichipy, Lilian Elosegui, Elsa Jtten, Nerina Martínez eta Ignacio Mirant-Borde izan ziren irabazleak, Gral. Rodríguezeko Alicia Itcea-rekin batera. Haurren arloan, Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko txikien euskara taldeak izan zen garaile. Euskal Asteko irudiaren diseinatzaileari, Ana María Raimondori ere, bere diru-saria eman zioten.

Gehiago irakurri...


Buenos Aires, La Plata, Mar del Plata eta Chascomuseko muslariak arituko zapatuan 'Laguntasuna' Txapelketan

2008/11/06

Buenso Aires probintzian eginiko mus txapelketa baten artxiboko irudia Mar del Platako 'Denak Bat', La Platako 'Euzko Etxea', Buenos Aireseko 'Laurak Bat' eta Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' euskal etxe argentinarretako hainbat muslari bilduko dira Buenos Aires probintzia barnealdeko azken herri honetan datorren larunbatean, 'Laguntasuna' izeneko txapelketan lehiatzeko. Chascomuseko Euskal Etxeak antolaturik, Jorge Etchepare da ekimeneko koordinatzaile, laguntzaile Chascomus Pilota Kluba eta La Limpia Recreativo Kluba.

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzak 2,5 milioi euro egotzi dizkio Euskal Gizatalde Harreman Zuzendaritzari 2009rako kontuetan

2008/11/05

Eusko Jaurlaritzak 2,5 milioi euroko aurrekontua egotzi dio 2009rako Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzari gaur goizean Jesus Peña Lehendakaritzako idazkari nagusiak Eusko Legebiltzarrean aurkeztu duenez. Jaurlaritzak beste 5,1 milioi erabiliko ditu une honetan atzerrian zabalik dauzkan ordezkaritzetan, eta 1,2 datorren urtean zabalduko duen ordezkaritza berri batean. Hori guztia Lehendakaritza alorrari aurrekontuetan finkatu zaizkion 73,3 milioietan sartzen da, horietarik 40 zuzenean Innobazio Fondoari dagozkiola, eta gainerakoak Euskadiren europar partaidetza sustatzeko lanei (4,6 milioi), oportunitate berdintasuna (7,3 milioi) eta beste zenbait ekintza eta programei.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak kanpoko euskal gizataldeen eta euskal etxeen eremuan espezializatzeko beken deialdia egin du

2008/11/05

Lehendakaritzaren eraikina, Gasteizen Diasporari buruz ikasi eta atzerriko euskal kolektibitateen arloan espezialdu nahi duten pertsonek aukera on bat dute Eusko Jaurlaritzak deitu berri dituen hiru beka hauekin. Eskabideak Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian aurkeztu behar dira eta aurkezteko epea abenduaren 1ean bukatuko da. Bekak urte beteko iraupena izango du eta dotazioa 15.900 eurotakoa izango da. Bekadunek beraien eginkizunak honek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bulegoetan egingo dituzte.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzaren 2008ko euskal etxeei laguntzak jasoko dituzten Diasporako elkarteen zerrenda

2008/11/05

Argentinako Comodoro Rivadaviako Gure Ametsa Euskal Etxea Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zituen joan den urriaren 14an 2008 urteko euskal etxeentzako laguntza deialdiaren emaitzak. Laguntza hauek jasoko dituzten euskal etxeen artean 39 Argentinakoak dira, 1 Australiakoa, 1 Brasilekoa, 1 Kanadakoa, 2 Txilekoak, 1 Kolonbiakoa, 6 Espainiakoak, 5 Estatu Batuetakoak, 2 Frantziakoak, 1 Italiakoa, 1 Mexikokoa, 1 Perukoa, 1 Erresuma Batukoa, 5 Uruguaikoak eta 3 Venezuelakoak. Laguntza hauei uko egiteko epea esleipena argitaratu zenetik bi hilabeteetara itxiko da.

Gehiago irakurri...


'Euskaldunak: euren aztarnen bila' izenpean argazki lehiaketa nazionala antolatu du Tandileko Euskal Etxeak

2008/11/05

Argentinan bizi den orok hartu dezake parte lehiaketan. 'Euskaldunak: euren aztarnen bila' da Tandileko Gure Etxea Euskal Elkarteak antolatu duen I. Argazki Lehiaketa Nazionaleko gaia. Argentinan bizi den edonork hartu dezake parte, euskal jatorrikoa izan ala ez. Lehiaketa Euskal Elkarteko Kultura Azpi-Batzordeak antolatu du eta sari ederrak izango ditu: lehen sailkatuak 1.200 peso eramango ditu, bigarrenak 500 eta hirugarrenak 300; Tandil bertako lanik onenak 200 $ jasoko ditu. Lanak entregatzeko azken eguna abenduaren 3a da eta epaiaren ondoren, Euskal Etxean izango dira ikusgai.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia