2014/06/26

Ekitaldi publikoa azarorako iragarri da, Buenos Aires hiriburuan, helburu jakin batekin: “Euskal Bake Prozesua bultzatzea eta ondorioz, horren bidez, arazo politikoa konpontzea”. 2010ean Mexikon eta aurtengo ekainaren 5ean Uruguaiko Parlamentuan burututako elkarretaratzeak eredu hartuz, Argentinakoan ere izen handiko pertsonaia publikoek parte hartzea aurreikusi da, politika, artea, kirola, hezkuntza eta beste zenbait arlokoek eta baita erakundeek eta euskal gizataldeko ordezkariek ere.
Gehiago irakurri...
2014/06/25

Colectividad Vasca de Chile izeneko euskal etxeak joan den igandean ospatu du bere 7. urteurrena, ospatu ere egoitza duen Las Condes-ko Estadio Español erakundean, bertako Reyes Catolicos aretoan egindako Pintxo Lehiaketa medio. "Pintxo apartak dastatu ditugu eta musika tradizionala, dantzak eta poz handia partekatu dugu, Txileko Colectividad Vascako bazkide eta lagun asko partaide", adierazi dio EuskalKultura.com-i elkarteko presidente Rossana Arza Pizarrok.
Gehiago irakurri...
2014/06/25

Lapridako Lagunen Etxea Euskal Etxeak, Buenos Airesko probintzia argentinarrean, joan den igandean eginiko ekitaldian egin zuen zozketa, bere 11. Lehiaketako sariak --zortzi liburu, beste hainbeste irabazlerentzat-- nori banatu erabakitzeko. Izan ere, 226 pertsonak zuzen erantzun dute galdetegia, horietarik 153 haurrak, 42 gazteak eta 31 helduak. Sarituen artean, Lumila Tellechea, Frank Servat eta Gustavo Irazabal, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2014/06/25

Joan den larunbatean ospatu dute San Juan Gaua Buenos Aires probintziako Gral. Las Heraseko Zazpirak Bat-ek. Zeremonian su handia piztu eta sugarretan sorgin itxurako panpina erre zuten euskal etxeko lagunek. Ekitaldia tren geltokiaren ondoko lur esparruan burutu zen eta bertara joan ziren kalejiran, dantzariak, erraldoiak eta buruhandiak, trikitixa eta panderoaren erritmoari jarraituz.
Gehiago irakurri...
2014/06/24

Chinoko Euskal Etxeak afari baten bueltan omendu ditu joan den larunbatean, 1950. hamarkadaren bigarren erdian bertara emigratutako euskaldunei. Ekitaldira bildutako120 lagunen babesean, garai hartan Ameriketarako bidea egin zuten 20-25 euskaldun agertu ziren “oso giro ederrean” ospatutako omenaldira, Maite Maisterrenak, Chinoko Euskal Etxeko zuzendaritza batzordeko kideak Euskalkultura.com-i adierazi dionez.
Gehiago irakurri...
2014/06/24

‘Barnetegia’ edo ikastaro trinkoa uztailaren 19an hasi eta 26an bukatuko da eta formakuntza prozesuan ari diren euskara ikasle/irakasleei dago zuzenduta. Trebakuntza ikastaroak, berriz, dagoeneko euskal etxeetan irakasle ari direnak bilduko ditu eta larunbat eguerditik igande iluntzera arte iraungo du. Bi ekintzak HABE Institutuak sustatzen duen Euskara Munduan proiektuaren baitan burutuko dira, FEVAren babesarekin. Irakasleentzako trebakuntza euskara hutsean emango da eta parte hartzea Federazioan berretsi behar da Federazioan, ostirala aurretik.
Gehiago irakurri...
2014/06/23

Urtebetetze afaria joan den ostegunean egin zen eta gonbidatuen artean hamar euskal etxetako lagunez gain FEVAko eta Euskadiren Argentina eta Mercosur-erako Ordezkaritzako agintariak ere bertaratu ziren Buenos Aires probintziako herri honetara. Ikurrinaren koloreko argiz edertutako egoitzan une hunkigarriak bizi izan ziren gauean zehar, tartean etxeko lehendakari ohiei omenaldia egin zitzaienean eta Euskal Herriko eta Argentinako dantzek bat egin zutenean, bandera argentinarraren eguna gisa berezi honetan gogoratzeko.
Gehiago irakurri...
2014/06/23

Joan den asteko astelehenean, Boiseko Ikastola laguntzeko asmotan, ekimen berezi bat garatu zuen Idahoko hiriburuko (AEB) Bardenay jatetxeak. Arratsaldeko 17:00etatik 21:00era bitartean jatetxeak lortutako etekinaren %20a Boiseko Ikastolari agindu zioten, bueltan ezer espero gabe. Ekitaldia “erabat arrakastatsua” izan zela esan dio EuskalKultura.com-i Mara Davisek, aurre-eskolako zuzendariak. Bardenay jatetxea Boiseko Basque Block delakoan kokatzen da, Grove kalean, Euskal Museo eta Kultur Etxearen aurrean.
Gehiago irakurri...
2014/06/20

Hamar eta hamabost urte bitarteko 65 haur eta gaztetxok parte hartuko dute datorren igandetik hasita Nevadan Elkoko bertako euskal etxeak antolatutako 2014ko Udalekun (ingelesez ere honela baitu izena NABOren ekitaldi honek, Udaleku). Ekainaren 22an hasita, uztailaren 4an bukatuko da Udaleku, “Elkoko Jaiak ospatzen hasteko unean bertan”, Teresa Franzoia ekitaldiko koordinatzaileak EuskalKultura.com-ri adierazi dionez.
Gehiago irakurri...
2014/06/20

Elkarretaratze polita bilduko du datorren igandean, 2014ko ekainaren 22an, Erratzu herri baztandarrak, mundu osoko Otondo deituradunen bilgune bilakatuko baita, bertako Gorostopolo auzoko Otondoan jatorria duen familiakideen VI. Mundu mailako Bilkuran. Nafarroa eta Euskal Herriko Otondotarrekin bat egingo dute, gutxienez, Espainia eta Frantziakoek, baita Argentina, Txile, Brasil eta Amerika eta Europako beste zenbait herrialdetatik etorritakoek.
Gehiago irakurri...