euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Villegasko Euskaldunak Euskal Etxeak "Etxeko Sakotearen II. Festa" ospatu du Maral Taldearen musika lagun

2014/07/18

Joan den uztailaren 8an ospatu zuen Etxeko Sakotearen 2. Festa Villegasko Euskaldunak Euskal Etxeak (argazkia EE) Buenos Aires probintziako Villegasko Euskaldunak-ek antolatzen duen "Etxeko Sakotearen" --alegia etxean egindako fianbrearen-- jaiak Sanferminak ospatzea du helburu nagusia. Eta aurten, bigarren edizioan, ondo asko bete du helburua hirurehun lagun bilduz. Gauean zehar, mota askotako proposamenak eskaini zizkieten antolatzaileek gonbidatuei, tartean Maral musika talde euskal-argentinarraren kontzertua.

Gehiago irakurri...


Aitor Alava: "500 bat euskal dantza ikasle dauzkat Lavallol-en eta beste 75 bat Buenos Aires hirian"

2014/07/17

Hamar urte daramatza Buenos Airesen Aitor Alavak eta euskal dantzak irakastea dauka bertan ogibide. Hiriburuko Ekin Dantza Taldeko sortzaile eta gidari, Euskal Echea eskoletan egunero eta tarteka beste hainbat euskal etxetan ere ari da dantza irakasle Arabako Zuhatzan jaioa, Aitor Alavak 41 urte dauzka eta horietarik azkeneko hamarretan Buenos Airesen bizi izan da. Hiri horretako euskara irakasle baten bikote, Maialen neskatilaren aita ere bada. Aitorrek euskal dantzak irakastea dauka ogibide Buenos Airesen eta, azken urteotan, baita tangoa eta argentinar folklorea ere, tangoaren hiriburuan. Laketua da Argentinan eta bertako indarra eta dinamismoa dauzka gustuko.

Gehiago irakurri...


Bermeo eta Miami elkarturik Joseba Andoniren alde: larunbatean ekitaldi solidarioa Talan

2014/07/17

Joseba Andoniren ama Eneritzen kuadrila da Bermeoko ekimenaren sustatzailea Miamiko Euskal Etxeak egin zuen bezala, Bermeoko lagun talde batek ere Joseba Andoni Larrazabal mutikoaren aldeko kanpaina jarri du abian, zortzi urteko gazteak behar duen tratamendua egin ahal izateko dirua eskuratzeko. Joseba Andonik istripua izan zuen piszina batean hamaika hilabetekin eta ia-ia ito egin zen. Horren ondorioz konbultsioak eta garapenean atzerapena izan du. Familia Miamin bizi da duela urte batzuk, bertan tratamendua ari baitzen jasotzen. Orain tratamendu berrirako behar den dirua biltzeko mobilizatu dira Miami eta Bermeoko lagunak. Hurrengo hitzordua Bermeoko Talan, etzi!

Gehiago irakurri...


Azken 70 urte hauetan Buenos Airesen euskararen alde egindako lan emankorra ospatu du Euskaltzaleak-ek

2014/07/17

Euskaltzaleak-ek 70. urteurren afaria ospatu zuen uztailaren 15ean (argazkia EuskalKultura.com) Laurogeita hamar bat lagun bildu ziren jaian, tartean ikasleak, ikasle izandakoak eta etxeko kideen ahaideak. Topa egiteko momentuan, erakundearen oinarriak ezarri zituzten euskaldun horiek ekarri ziren gogora, baita zazpi hamarkada hauetan euskararen alde lan egin dutenak ere. “Euskaltzaleak-en historia epopeia bat izan ohi da; batez ere azken urteetan. Horrexegatik da hain garrantzitsua urtemuga hau”, adierazi zuen etxeko kide Elsa Usandizagak. Euskal Herritik bidalitako agurrak ere jaso zituen Buenos Airesko euskaltegiak, tartean Urkullu Lehendakariarena.

Gehiago irakurri...


"Nevada" kantuan Oesteko artzainen bakardadeari musika eta hitzak jarri dizkio Kherau taldeak

2014/07/16

Kherau taldeko partaideak emanaldi baten ostean, 2013an (argazkia www.kherau.com) Kherau talde bizkaitarrak Aukhera disko berria kaleratu du eta bertako abesti baten izenburuak gure jakinmina piztu du: "Nevada" kantuak. Entzun, eta bai, Diasporari buruzko abestia da: Ameriketara artzain joan den euskaldun batek etxean utzi duen alaba jaioberriari abesten dio. Kantu eder eta malenkoniatsua da, emigratu eta atzerrira joan behar izan dutenen esperientzia gogorraren isla. "Oesteko jota bat egiten saiatu gara; ez hango musika, ez hemengoa, baizik eta erdipuntuko zerbait", azaldu dio EuskalKUltura.com--i Kherauko Iker Lope de Bergarak.

Gehiago irakurri...


Amuma Says No euskal-boisetarren kontzertu batek irekiko ditu ostiral honetan Renoko Euskal Jaiak

2014/07/16

Renoko Euskal Jaiak: aizkolari lehia, artxiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.com) Renoko (Nevada, AEB) Zazpiak Bat Euskal Etxeak larunbat honetan, hilak 19, ospatuko du 47. jaialdia eta “jende gehiago” erakartzea, “ez soilik euskaldunak”, dute helburu, Paul Woodin presidente berriak Euskalkultura.com-i adierazi dion legez. Ostiral gauean hasiko dute parranda, Boiseko Amuma Says No musika talde euskal amerikarraren kontzertuarekin. “Aurtengo jaia berezia izatea lortuko dute”, esan du Woodin-ek.

Gehiago irakurri...


Argentinar Selekzioa: Hiritar ospetsu izendatu eta harrera jendetsua egingo diote gaur Pablo Zabaletari Arrecifesen

2014/07/16

Arrecifesek Hiritar Ospetsu izendatuko du gaur Argentinako selekzioko Pablo Zabaleta (argazkia Mcfc.co.uk) Harrera jendetsua egingo dio gaur, iluntzeko 7:15etan, Arrecifes hiriak Brasilgo Munduko Futbol Txapelketako finala jokatu duen Pablo Zabaletari. Omenaldia Mitre Plazan izango da eta bertan Arrecifesko Hiritar Ospetsua izendatuko du Daniel Bolinaga alkateak. Herri osoa bilduko da plazara txapelduna agurtzeko, tartean Euskaldunak Denak Bat-ko kideak. “Txikitan gure dantzari izan zen Pablo; eta euskal jantzi tipikoaz jantzita etortzen zen familiarekin San Inazio jaietara”, gogoratzen dute euskal etxekoek.

Gehiago irakurri...


Caracaseko Eusko Etxean entzierroa, Mexiko DFn San Ferminak mozorrotuta; hona Diasporako jaietako argazkiak

2014/07/15

Tribiño ganadutegiko zezenak, aurten ere Caracaseko Eusko Etxeko entzierroko protagonista (argazkia CaracasEE) Jarraitzen dugu jasotzen gure erredakzioan Diasporako euskal etxeek antolatu dituzten San Fermin jaietako irudiak. Denetarik izan zan --batzuetan entzierro eta guzti-- baina denak ala denak ondo pasatzeko eta dibertitzeko gogo itzelarekin antolatutakoak izan ziren. Caracasen esaterako, Eusko Etxea elkartean bazkide asko bildu ziren urtero legez Tribiño ganadutegiko zezenen entzierroaz gozatzeko prest. Mexikon, DFko Euskal Etxean giro aparta izan zen, mozorro, photocall eta guzti. Londresetik eta Sydneytik ere heldu zaizkigu argazkiak, hona hemen denak!

Gehiago irakurri...


Euskal artzainen ondarea omenduko dute Shoshone-n abuztuaren 2an, "Basque Heritage Day" izendatuta

2014/07/15

Iaz antolatu zuten Shoshone-n (Idaho, AEB) Euskal Ondarearen lehen Eguna (Argazkia Lincoln County Chamber of Commerce) Estatu Batuetako Mendebaldean, Lincoln konderrian dagoen Shoshone hirixkan, Idahon, bigarren aldiz ospatu egingo dute, abuztuak 2an, larunbata, Euskal Ondarearen Eguna. Iaz batutako jendea baino gehiago espero dute antolatzaileek aurtengo jaialdirako: “Jende askok aurreratu digu parte hartu nahi duela”, adierazi dio Kathy Oneida antolatzaileak Euskalkutura.com-i.

Gehiago irakurri...


Uztail eta abuztu oparoak Necocheako euskal etxean, Hator Hona eta Silvia Iriondoren kontzertua barne

2014/07/15

2013an Necochean San Inazio Eguna ospatzeko egindako Iratzartze Alaia (argazkiaEE) Aktibitate ugariko programa garatuko du Necocheako Euzko Etxeak bi hilabete hauetan. Batetik, erakundean tradizio handia duten San Inazio Jaia eta Aiton-amonen omenezko topaketa egingo dira euskal etxearen egoitzan; bestetik, euskal jatorrizko Silvia Iriondo kantariak kontzertu bat eskainiko du uztailaren 26an Almodo Bar tabernan. Ekintzak komunitateari begira egingo dira, ostiral honetan argentinaratuko diren Hator Hona programako kideak lagun.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia