euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara arrakastatsu Naxeran; aurten bigarren kurtsoa antolatu du Errioxako kultur talde batek

2014/07/23

Najerako euskaltzale taldea Euskara Munduan programako teknikari Kinku Zinkunegirekin Iaz 20 bat ikasle izan ziren, eta aurtengo ikastarorako horiek eta beste askok interesa agertu dute dagoeneko. Euskararekiko jakinminak kultur mugimendu polit bat sortu du Errioxako Naxera herrian eta iaz harrera oso ona izan zuen bertako talde batek antolatu zuen ikastaroak. Taldeak Logroñoko Laminiturri Euskal Etxearen babesa du eta aurten HABEren Euskara Munduan programaren baitan emango dira eskolak. Ikastaroa urrian abiatuko da. Interesa baduzu, hau da izena emateko unea!

Gehiago irakurri...


Euskara Munduan: Hego Amerikako Neguko Barnetegian eta irakasleen trebakuntzan ari dira Chascomusen

2014/07/23

Euskara Munduan programaren ikasle eta irakasleak Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxearen aurrean, bertako kideak lagun Brasil, Uruguai, Txile eta Argentina bertako 25 ikasle bildu dira joan den larunbatetik hona Chascomus hiri argentinarrean, HABEk sustatzen duen Euskara Munduan programaren 2014ko Neguko Barnetegian partaide. FEVA eta Zingirako Euskaldunak Euskal Etxea antolatzaile, larunbat eguerdi arte luzatuko da euskara ikastaro trinkoa. Larunbat arratsaldean, berriz, irakaskuntzan urteak daramatzaten irakasleak elkartuko dira haiei zuzendutako trebakuntza jardunaldi batean.

Gehiago irakurri...


San Inazio festa “lasaia” ospatuko dute Boisen hurrengo urteko Jaialdirako prestaketa lanak direla eta

2014/07/23

Aurreko urteko San Inazioetan jende andana batu zen (Argazkia Boiseko Euskal Etxea) “Aurten San Inazio lasaiak izango ditugu, datorren urtean Jaialdi baitugu eta zoramena izango baita”, esan dio Annie Gavica-k, Boiseko (Idaho, AEB) Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kideak, Euskalkultura.com-i. Edonola ere, datorren asteburua “kirolez, jaki eta edari onez eta giro onaz” beteko dute, antolatzailearen hitzetan.

Gehiago irakurri...


Caraboboko Euskal Etxea Begoñako Amaren festa prestatzen, San Fermin arrakastatsua eta gero

2014/07/22

San Fermin Eguneko "entzierroa" Carabobo-Valentziako Euskal Etxearen ekitaldi jendetsuenetakoa da (argazkia Notitarde) Carabobo estatu venezuelarreko Valenciako Euskal Etxea buru belarri dabil egunotan bere jai egun handia prestatzen, Begoñako Amaren festa. Euskal komunitatearen eraginez, Begoñako Ama euskal etxea dagoen herriko, Naguanaguako patroia da eta elkarteko kideentzat hitzordu garrantzitsua da. Bitartean, euskal etxeko kideak gogoan dute oraindik berriki egin zuten San Fermin festaren arrakasta, entzierro eta guzti!

Gehiago irakurri...


Uztailaren 26an ospatuko dute 2014 Arrantzale Eguna New England-eko euskaldunek, AEB ekialde kostaldean

2014/07/22

Lagunarte ederra batu zen iazko Arrantzale Egunean, hamaika urte jaialdia ospatu barik egon eta gero. Aurten, seguru, askoz gehiago (Naiara Azpiri) Ondarroa aldean abuztuaren 17an ospatu ohi bada ere, aurten, uztailaren 26an antolatuko dute Arrantzale Eguneko bazkari eta elkarretaratzea New Englandeko euskaldunek (AEB). Connecticut-en, Bridgeport herriko Dolphin’s Cove Marina jatetxean izango da eta 50 lagunetik gora batzea espero dute, “80 igual be”, Naiara Azpirik, Euskal Etxeko delegatuak, Euskalkultura.com-i esan dionez.

Gehiago irakurri...


“Erabat gomendagarri”tzat jo du Memoria Bizia proiektuko ikastaroa San Frantziskoko Nathalie Urrozek

2014/07/21

Ikastaroetan San Frantziskon partaide izandakoetan batzuk. Proiektuko sostengatzaile dira Deustuko Unibertsitatea, NABO, Eusko Jaurlaritza, Etxepare Institutua eta Nevada-Renoko Unibertsitatea (argazkia PJO) Pedro J. Oiarzabal ikertzailea Kanada eta Estatu Batuetan ematen ari den Memoria Bizia programako ikastaro batean hartu du parte San Frantziskon Nathalie Urroz-ek. 23 urteko sanfrantziskotar honen aburuz “oso garrantzitsua da belaunaldi gazteentzat zaharrenek esateko dutena entzutea”. Horregatik, “erabat gomendagarri”tzat jo du ikastaroa eta bertan izena ematera animatu gura izan ditu Ameriketako euskaldunak oro.

Gehiago irakurri...


Uholdeengatik bertan behera gelditu ostean, "Barbau Hamalau" ikuskizuna bueltan da aste honetan Xiberoan

2014/07/21

"Barbau Hamalau", Dominika Rekaltek idatzi duen ikuskizunaren afitxa Asteazken eta ostegunean ikusgai izango da Ozazen "Barbau hamalau", pastolara eta maskarada berritzen dituen ikuskizuna. Hebentik kolektiboak antolatu du ikusgarria, Dominika Rekalten gidoiarekin, dantza, kanta eta antzerkia nahasturik. Ikuskizunaren estreinaldia bertan behera gelditu zen iragan uztailaren 4an eta 5ean, Zuberoan izan ziren uholdeak direla eta. Antolatzaileek ez dute amore eman nahi izan eta berriz ere ikusgai izango da lana aste honetan.

Gehiago irakurri...


Buenos Aires probintziako Pilar-ko Eusko Etxeak bere 15. urteurrena ospatuko du abuztuaren 3an

2014/07/21

Pilarreko euskal etxearen 15. urtebetetzeko bazkarian parte hartzeko txartela Urtebetetze festan parte hartzeko gonbitea etxeko kide eta lagunei ez ezik, eskualdeko euskal etxeetako ordezkariei ere dago zuzenduta. Pilarreko Eusko Etxearen urteurren bazkaria datorren abuztuaren 3an izango da, hiriko Atletico Pilar Klubean eta ohorezko brindis batekin bukatuko da. Erakundetik erreserbak aldez aurretik egitea eskatzen dute.

Gehiago irakurri...


Dena prest Gooding-en, igandeko Euskal Festarako: enkantea, dantza, musika, jan-edana, txapelketak...

2014/07/18

Gooding-eko Euskal Festa artxiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.com) Jatekoak, jokoak, ikuskizunak, txapelketak, erakusketak… Oso “menu” anitza prestatu dute Gooding-eko (Idaho, AEB) euskaldunek euren 33. euskal jaialdia ospatzeko. Ume zein nagusiek goza dezaten pentsatutako aurtengo edizioa Euskal Etxean bertan ospatuko dute, ez hiriko erakustazokan orain arte egin legez: egin ohi duen beroari aurre egiteko aire egokitu goxo-goxoa izango dute bertan, Phil Sarasquetak, Euskal Etxeko presidenteak, Euskalkultura.com-i esan dion bezala.

Gehiago irakurri...


Ohorezko aurresku batekin egin zion Arrecifesek ongi etorria Pablo Zabaleta futbolariari

2014/07/18

Pablo Zabaleta, irribartsu, aurreskuaren eskaintza eskertzen Mikel Garcia Bernaus dantzariari (argazkia ArrecifesEE)

Jendetza bildu zen asteazkenean Arrecifesen harrera egiteko hiriko seme ezagunenetariko bati: Pablo Zabaleta futbolariari. Zabaleta Brasildik etorri berria da, han Argentinar selekzioarekin munduko txapeldunorde postua eskuratu eta gero. Manchester City-ko jokalaria Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat euskal etxearen kide izan zen gaztetan, eta euskal nortasun hori oso nabaria izan zen omenaldian: ohorezko aurresku bat dantzatu zioten eta argentinar banderaz gain, ikurrina ere izan zen taulagainean. Jarraian euskal etxeak argitaratu dituen argazkiak eta bideoak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia