euskal diaspora eta kultura
2014/12/22
Mexiko DFtik garatzen du bere lana, bulego nagusia Bilbon daukan Doin Comunicacion-eko Ameriketako zuzendari gisa, euskal eta mexikar enpresa eta enpresari eta ekimenei sostengua ematen. Euskal jatorria duen emakume mexikar hau Euskal Herrira etorria da egun batzuetarako eta bertan mintzatu da Jon Mujikarekin, Deia egunkariak argitara eman duen elkarrizketan.
2014/12/22
Venezuelako Valentzia hirian du egoitza Caraboboko Euskal Etxeak eta iragan azaroaren 22an bertara bildu ziren elkarteko bazkideak festa egun atseginaz gozatzeko prest. Ia ehun lagunek parte hartu zuten jaian eta giro ederrean egin zuten topa, elkartearen 39 urteak ospatuz.
2014/12/19
Dokumentala aste honetan ari dira jendaurretzen, hiru lekutan: asteartean estreinatu zen Bilbon, bihar larunbata aurkeztuko da Iruñean eta igandean, berriz, Necochean. Lanak Gure Esku Dago dinamikaren sorrera eta joan den ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean egindako Giza Kate erraldoia nola sortu zen azaltzen du. Hitzordua Necochean, igandean, gaueko 9etan euskal etxean, sarrera libre eta doan.
2014/12/19
Euskaldunen hizkuntza maite duten lagunak mundu osoan daude sakabanatuta; baina multzo bezala, Argentina da Diasporakoen artean euskara ikasle eta irakasle gehien dituen herrialdea. Horra zergatik ENE ospatzeko deialdiak euskal etxe zerrenda luze batetik luzatzen diren abenduaren lehenengo astean… ospatu ere, hilabetean zehar ospatzen dira. Gaurko artikuluan, 2014ko ENE ospakizun argentinarren bigarren argazki galeria.
2014/12/19
Datorren urtean Valparaisoko euskaldunek euren lehenengo euskal elkartearen sorreraren mendeurrena ospatuko dute (1915-2015) eta, giroa berotzeko, hasiak dira dagoeneko zenbait ekitaldi berezi egiten. Horietako bat izan zen "Winnipeg. Testimonio de un exilio" libruaren aurkezpena. Eusko Etxeak sustatu du Julio Galvez Barraza adituaren ikerketa eta bertan duela 75 urte Winnipeg ontzian Txilera heldu ziren erbesteratuen testigantzak biltzen dira.
2014/12/18
Lehendakariaren Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea atzo bildu zen Gasteizen, bigarrenekoz legealdi honetan eta Urkullu lehendakaria berta bilerako buru. Urkullurekin batera, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Asier Vallejo ere partaide izan ziren, beste zenbaiten artean, 2014 honetako balantzea egitea helburu izan zuen elkarretaratzean.
2014/12/18
Iragan abenduaren 3tik hona makina bat izan dira munduan zehar euskal etxeek ospatu dituzten Euskararen Eguneko ekitaldiak. Argentinakoak aurreko artikulu batean hasi gara biltzen; oraingo honetan nazioartetik jasotako argazki sorta batekin gatoz. Bordele, Valentzia, Kolonbia, Txile... Diasporak bikain zabaldu zuen nazioartean euskararen aldeko aldarria.
2014/12/18
David Mugicak 44 urte ditu eta aire kontrolatzailea da ogibidez. Biarnoko Oloroen sortua, aitaren aldetik Baxanabartarrak dauzka erroak. 25 urterekin hasi zen ikasten, Pariseko Eskual Etxean, egun menperatzen duen euskara. 2001etik hona Bordelen bizi da eta hondarreko urteotan bertako Euskal Etxeko lehendakaria da.
2014/12/18
Buenos Aires probintziako Monte Hermosoko Gizataldeen Jaian bi ekintza dira nagusiak: erakundeen kabalkada eta sukaldaritza gunea. Coronel Pringlesko euskal etxearen eskutik bietan egon zen ordezkatuta Euskal Herria, aurtengoan bisitari errekorra izan duen ekimen honen 8. edizioan.
2014/12/17
Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao eleberria (euskaratik ingelesera Elizabeth Macklin itzultzaile) Erresuma Batuan 2014an argitaratu diren fikziozko 14 liburu onenen artean hautatua izan da, Foyles-ek urtero ateratzen duen zerrendaren arabera. Zerrendak aurten ingelesez argitara eman diren obrak baitaratzen ditu, jatorriz ingelesez idatziak izan ala itzulitakoak. Euren obrak hautatuak izan diren egileen artean, oso famatuak daude, hala nola Ali Smith, Naomi Wood edo Man Booker Sariaren azkeneko irabazlea, Richard Flanagan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus