euskal diaspora eta kultura
2015/01/26
HABEk kudeatzen duen Euskara Munduan programaren egoitza izan da berriro ere Uruguai. Bertan bildu dira Argentina, Brasil, Txile eta Uruguai bertako ikasleak 'Euskara Munduan' programaren 2015eko Udako Barnetegian partaide. Elkarretaratze honekin, eta Argentinan Euskaraz programaren 25. urteurrenaren baitan, jarduerez betetako urte bati ekin diote Hego Amerikako euskara ikasle-irakasle eta euskaltzaleek.
2015/01/26
Bitamine Faktoriak 2015eko sorkuntzarako mugaz gaindiko laguntzen deialdia egin du. Laguntza hau beren jarduera Gipuzkoa eta Lapurdi probintzietan garatzen duten pertsona fisiko edo kolektiboei zuzendua da. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 31n itxiko da.
2015/01/23
Pertsona apala, hurbila eta aktiboa ia bere azken momenturaino, joan den asteazkenean hil da Estatu Batuetan, Idahoko Boise hirian, Ramon Ysursa, oso pertsona ezaguna Idahoko euskal komunitatean eta kolektibitate horretako adin altuenetako kidea. Ramon Ysursa, orain egun batzuk arte Idahoko estatu-idazkari izan den Ben Ysursaren aita zen eta baita John Ysursarena ere, besteak beste, azken hau urtetan NABO Estatu Batuetako euskal elkarteen federazioko arduradun eta sustatzailea eta gaur egun BSU unibertsitatean historia irakasle eta Euskal Ikasketen Partzuergoko zuzendaria.
2015/01/22
Air Force One hegazkinean bidaiatzen duen aurreneko euskalduna izango da, ziurrenik, Dave Bieter Boiseko alkatea. Politikari euskal amerikarrak Washingtonetik Boisera itzuli behar zuen atzo, eta azken orduan lagun batek haren hegazkin pribatuan bidaiatzeko gonbitea egin zion. Lagunak Barack Obama izena du eta garraiobidea ehundaka pelikulatan ikusi dugun Air Force One mitikoa, AEBetako presidentearen hegazkina. Zeri buruz hitz egin ote zuten bidaian? Bada, euskal artzaina izan zen Bieterren aitonari buruz antza (bideoa).
2015/01/22
Blogen sail berria zabaldu zuen atzo EuskalKultura.com-ek. Tarte berri bat zabaldu nahi izan dio ekarpenak egin eta euren hausnarketa eta berriekin, euren iradokizun eta komentarioekin, euskal diaspora eta kulturaren esparrua aberastu eta hobetu dezaketen kolaborazioei. Atal irekia da eta datozen egun, aste eta hilabeteetan izen eta lankidetza berriak bildu nahi lituzke. Urrats honekin, orain arte noizbehinka webgunearen artikulu editorial moduan Joseba Etxarrik sinatzen zuena 'aniztu' eta zabaldu egiten da, Artikuluok euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez izango dira, egileen hautua, nahiz eta horietako batzuk euskaratzen saiatuko den erredakzioa.
2015/01/22
Urtea indartsu hasi du Kubako euskal komunitateak, izan ere urtarrilaren 12tik 14ra etxean hartu zuen Euskal Herria Mugaz Gaindi mintegiaren 11. edizioa. Habanan egin ziren jardunaldietan gai nagusia Kubako euskaldunen historia izan zen eta bertara bildu ziren Euskal Herriko; AEBetako eta Kubako hainbat historialari eta aditu. "Asociación Vasco-Navarra de Beneficiencia", Kubako euskal etxea, pozik agertu da mintegiak izan duen arrakasta dela eta.
2015/01/22
Donostian festa burututa, Diasporan datorren igandera arte luzatuko dira danborradak. Joan den asteburuan Paris eta New Yorken izan ziren aitzindari eta hurrengo asteburuan Madril, Caracas, Murtzia, Mexiko, Valladolid eta Shanghaiko euskal etxeetako danborradak izango dira aurtengo amaiera-emaile.
2015/01/21
Donostia eta Azpeitiko bandera igoerari aurrea hartuta, Parisen eta New Yorken hasi ziren aurtengo danborradaren hotsak asteburuan eta astelehenean Madril, Bartzelona, Lima eta Arrecifeseko euskaldunek ere bat egin zuten festarekin. Jarraian, egunotako festa eta ekitaldien argazki sorta bildu dugu. Baina festa ez da hemen amaituko, inondik ere! Adi datozen hitzorduetara!
2015/01/21
Diasporako musikazaleek Berri Txarrak taldea zuzenean ikusteko aukera izango dute datozen hilabeteetan taldea nazioarteko bira egiten ari delako "Denbora da poligrafo bakarra" diskoa aurkezten. Bira Donostian hasi zen, sarrerak agortu zituzten lau kontzertu historikoekin. Ostiralean Bordelen izango dira eta larunbatean Parisen. Ondoren, Madril, Bartzelona, Berlin, Frankfurt eta Texas izango dira birako beste hitzordu batzuk.
2015/01/16
Diasporan entzungo dira aurrena Danborradaren doinuak aurten, Paris eta New Yorkeko euskal etxeek bihar ospatuko dutelako San Sebastian Eguneko festa. Behin hasita, jaia etenik gabe luzatuko da Diasporan zehar: astelehen gau eta asteartean Donostia eta Azpeitian, baina astean zehar eta iganderaino Madril, Bartzelona, Arrecifes, Necochea (astebeteko festa egitaraua eginez), Caracas, Murtzia, Mexiko, Valladolid, Shanghai...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus