euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Dena prest San Frantziskon asteburu honetan bertako Basque Cultural Center-en 33. urtemuga ospatzeko

2015/02/12

Frontoiak izango du garrantzia berezia aurtengo urteurrenean, joko garbi, pala eta esku pilota partidei esker (Irudia: Euskal Kultura)

Larunbatean eta igandean, hilaren 14an eta 15ean, ospatuko du San Frantziskoko Basque Cultural Center-ek bere 33. urtemuga. Joko garbi, pala eta esku pilota partidak izango dituzte ikusgai bertaratzen direnek bai eta Jose Mari Miura, Pedro Salaburu eta Kayet Sorhouet-eri egindako omenaldia. Zuzendaritza Batzordeko Valerie Echarren-ek EuskalKultura.com-i esan dionez, oraindik lor daitezke bazkari eta afarira joateko txartelak, baina “ahal bait arinen erostea” aholkatu du.

Gehiago irakurri...


Annie Gabica: "Hamabost eta hogei mila bisitari artean biltzen dituzte urtero Boiseko Euskal Museoko jarduerek"

2015/02/12

Annie Gavica, 30, Boiseko Euskal Museoko hezkuntza programetako arduraduna da (argazkia EuskalKultura.com)

Annie Gavica Paradise Valley-n jaio zen, Nevada iparraldean, baina Idahoko Boisen bizi da gaur egun. Dantzaria, panderojole eta txalapartaria ere bada eta ezaguera duenetik aritu izan da euskal gauzetan sartuta Nevadan zein Idahon. 30 urte dauzka eta sei aldiz izana da Euskal Herrian. BSUko (Boise State University) graduatua, hiriburu idahotarreko Euskal Museo eta Kultura Etxeko hezkuntza programen ardura darama,

Gehiago irakurri...


Irakurle asko bildu ziren Sofian Bernardo Atxagaren "Obabakoak" eleberriaren bulgarierazko itzulpenaren aurkezpenean

2015/02/11

Bernardo Atxaga "Obabakoak" eleberriaren bulgarierazko itzulpenaren aleak sinatzen Sofian (argazkia Instituto Cervantes)

Urtarrilaren hondarrean Bulgarian izan da Bernardo Atxaga idazlea, herrialde honetan "Obabakoak" eleberriaren bulgarierazko itzulpena aurkezteko. Etxepare Institutuak eta Cervantes Institutuak gonbidatuta, eleberriari buruzko solasaldia eskaini zuen Atxagak Sofia hiriburuko liburutegi batean eta ehun lagundik gora bildu ziren hara, idazlearen berbak entzuteko irrikaz.

Gehiago irakurri...


Gral. Villegasko 2015eko Inauteriak: hasiera ezin hobea Villegasko Euskaldunak euskal etxearen tabernarentzat

2015/02/11

Euskal etxeko talde sendoa bildu zen joan den otsailaren 7an, Gral. Villegas herriko kortsoetako taberna muntatzeko (argazkiak EE)

Urtero, otsaileko asteburu guztietan antolatuko du bere taberna euskal etxeak, hiriko plaza nagusian, euskal eta argentinar platerak salgai. 2015eko programako lehena, joan den larunbatean izan zen eta prestatutako guztia saldu zuten euskal tabernariek. 

Gehiago irakurri...


Cordobako Gure Txokoa eta Villa Mariako Euzko Etxea Euskal Herriaren ordezkari ‘Mundu guztia Alta Gracian’ jaialdian

2015/02/11

Otsailaren 6a izan zen euskal dantzen eguna aurtengo ‘Mundu guztia Alta Gracian’ jaialdian. 'Cordobatarrak' taldeak bost dantza taularatu zituen eta beste hainbat dantzatu zituen euskal standaren aurrean (argazkia Todo el Mundo en Alta Gracia).

Partaidetza bikaina izan du aurten ere Cordoba hiriko Gure Txokoak Alta Gracia hiriak kolektibitateen omenez antolatzen duen ekitaldian, bai inaugurazio desfilean, bai agertoki nagusian egin zen musika eta dantza ikuskizunean. Inaugurazioan, gainera, Villa Mariako Euzko Etxeko talde batek ere osatu zuen partaideak aurkeztea helburua zuen kabalkada. 

Gehiago irakurri...


'Pilpileando Argentina 2015': Itziar Aguirreren eskutik, ibilbide gastronomiko solidarioa berriro egingo da aurten

2015/02/10

2012ko 'Pilpileando Argentina'ren baitan, Itziarren klase magistrala, Lapridan

2012an izandako esperientzia arrakastatsuak bultzaturik, ‘Pilpileando Argentina’ren edizio berri bat jarriko du abian aurten Itziar Aguirre chef rosariotarrak. Euskal sukaldaritza klase magistrala eskaintzeko eta euskal gizataldearen ekarpen solidarioa bideratzeko helburuak dituen ekimen hau urtean zehar egingo da, FEVA antolatzaile. Parte hartzeko baldintzak eta izena emateko gonbitea laster helaraziko dizkie Federazioak euskal etxeei. 

Gehiago irakurri...


Chicagoko West Loop auzoan dagoen Paola’s Vinum tabernako euskal jabeak negozioa saldu nahi du

2015/02/10

Paola Pérez, ezkerretik hasita bigarrena, Paola's Vinum-eko lantaldearekin (Argazkia: EuskalKultura.com)

Paola’s Vinum “Euskal Herriko taberna moduko bat da”, esan dio Paola Pérez-ek EuskalKultura.com-i. “Zeure tabernatzat jo dezakezun lekua”. Familia kontuengatik San Frantziskora (Kalifornia, AEB) bizitzera joango da enpresaria eta hazten ari den negozioa erosiko duen inbertsoreen bila dabil orain.

Gehiago irakurri...


Bizkaiko Foru Aldundiak Euskadirekin harremana duten profesionalen nazioarteko sare bat sortu du: Be Basque Talent Network

2015/02/10

Lehendakaritzako diputatu Unai Rementeriak eta Ekonomi Sustapeneko diputatu Imanol Pradalesek aurkeztu zuten Be Basque Talent Network sarea (argazkia Bizkaimedia)

Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarri du "Be Basque Talent Network" nazioarteko talentu sarea, eta dagoeneko 5.500 profesional eta ikertzaile inguruk izena eman dute bertan. Sarekideak goi-mailako prestakuntza duten profesionalak dira eta Euskadin eta munduko beste 65 herrialdetan daude kokatuta. Sarearen helburua langile hauek eta euskal enpresak harremanetan jartzea da eta, horretarako, Basque Talent Map izeneko online mapa ere sortu du.

Gehiago irakurri...


Aire berriak Perun Limako Euskal Gazteria taldearekin: euskara, Danborrada, Gabonak oihanean... eta aurki Korrika!

2015/02/09

Limako Euskal Gazteria taldeko Xabi (ezkerrean) Peruko oihanean opariak banatzera joan zen elkartasun ekimenean parte hartzen (argazkia Legaz)

Iazko abuztuan sortu zen Limako Euskal Gazteria eta, hilabete batzuren bueltan, jarduera ugari sustatu ditu dagoeneko Limako Euskal Etxean: euskara klaseak, afariak ostegunero, oihanean Gabonetako opariak banatzeko elkartasun kanpaina... Euskal Herritik Perura aldatutako gazteek osatu dute taldea; euskal etxean elkartzen hasi ziren eta elkartearen sostenguarekin ekimen ugari egiteko aukera zegoela ikusi zuten. Beraiekin hitz egin dugu.

Gehiago irakurri...


Athletic-ek, Realak edo Eibarrek Boisen jokatuko uda honetan? Jaialdin jokatuko den partidaren webgunea, prest

2015/02/09

Nabigatzen oso erraza da ataria eta informazio gaurkotua eskaintzen du (Irudia: Euskal Kultura)

Aurrez aurre arituko diren taldeak zeintzuk diren ez da “martxo bukaerara arte edo apiril hasierara arte” jakingo, antolakuntzako kide Argia Beristainek EuskalKultura.com-i adierazi dionez. Europako aldetik, Espainiako lehenengo dibisioko bat izatea espero da. Edozelan ere, norgehiagokari buruzko informazio garrantzitsua topatuko dute interesatuek webgunean, “tartean, ekitaldia nola babestu edota zelan diruz lagundu”.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia