euskal diaspora eta kultura
2015/02/17
New Yorkera itzuli da Roberto Etxeberria moda diseinatzaile eibartarra, bilduma berria besapean. Kolaboratzaile izan ditu, esaterako, Shaun Ross modelu estatubatuarra eta Alemaniako top-model lehiaketan irabazle geratutako aurpegiak. Diseinatzaileak, baina, keinu berezia egin die bere erroei, Santa Agedako kopla tradizionalak erabili duen koreografiarekin plazaratuz bere lana. Hitzez azaltzea baino, hobe zerorrek ikustea. Begira bideoa.
2015/02/17
"Estatu Batuetako tripota besta ezagutuena, Gardnerville-n antolatzen duguna da", esan dio EuskalKultura.com-i Anita Izoco, bertako euskal etxeko lehendakariordeak, berehala emendatzeko aurten, otsailaren 8an eginikoa, "inoizko handiena” izan dela. Orain, AEBetako euskaldunen artean oiartzun berezia lortzen duen beren Mus Txapelketa ari dira prestatzen, martxoan, 60-70 bikote partaide. Geroago etorriko da, abuztuan, aurten Gardnervillen tokatzen den NABO Euskal Kantari Eguna.
2015/02/16
Atzo igandean banatu ziren Bartzelonako Zinemaldiaren lehiaketa ofizialeko sariak eta bi film izan ziren garaile: "Loreak", film onenari Urrezko Txapela eta "Echevarriatik-Etxeberriara", dokumental onenari Urrezko Txapela. "Loreak"-ek, gainera, sari bikoitza eskuratu zuen, Euskarazko lan oneneri txapela ere jaso baitzuen. Zinemaldia, baina, ez da lehiaketarekin amaitu, eta datozen egunetan helduko dira, besteak beste, zine maratoia, Kimuakeko laburrak eta haurrentzako Txo! saila.
2015/02/16
Hilabete osoa pasa du Patxi Perez dantzari eta txistulari euskaldunak Argentinan, dozena erdi bat euskal etxetan dantza ikastaroak ematen. Bira bukatzean, Argentinara eginiko lehenengo bisita duen honen balantze ona egin du baina hobetzeko gauza batzuk ere proposatu ditu dantza irakasle lapurtarrak.
2015/02/16
Bizkaitarren Ikastetxean egin zen J. Hector Trejok Mexikoko RSBAP elkartearen eta Arantzazuko Amaren Kofradiaz argitara emaniko liburu berriaren aurkezpena. Kultur munduko, esparru akademikoko eta RSBAP, Jose Maria Basagoiti Artxiboa edo ADABI bezalako elkarte eta erakundeetako ordezkariez gain herrialdeko euskal komunitateko kideak eta, besteak beste, Hiriko Euskal Etxeko lehendakari Josu de Garritz eta Euskadiren ordezkari Ibon Mendibelzua partaide zirela egin zen.
2015/02/16
Argentinan zehar dabiltza kantatzen. Dantzaldietan jotzen dute eta euren errepertorioak euskara zein gaztelania baitaratzen du. Grabatu ere egin dute euskaraz Argentinan eta herrialdeko hainbat euskal etxetako jaietan ibili dira animatzaile.baita Euskal Herrian ere, behin. Mariana Dominé Irigoyen, aitona Esakoa (yesa gaztelaniaz) Primitivo Irigoyen zen. Iban Gorriti kazetariak Marianari egin elkarrizketa Deia egunkariak argitaratu du bere atzoko zenbakian.
2015/02/13
Ameriketan iparralderago dagoen euskal komunitatea da, Quebec-ekoarekin batera, Saint Pierre eta Miquelon irletakoa, Ternuatik 25 bat kilometro hegoaldera. Hara bale eta bakailaoaren atzetik joan ziren euskal arrantzaleak.Egun euskaldunen ondorengo batzuk bizirik mantentzen dituzte euskal ohiturak, Zazpiak Bat Euskal Etxea eta Euskal Pilota Liga elkarteen bidez. Orain, gainera, elkarlanean hastekotan dira Ipar Ameriketako Ekialdeko kostaldeko beste euskal etxeekin, tartean New England, New York, Washington eta Miami.
2015/02/13
“Benetan gustagarriak izan dira aurtengo txorizoak”, iritzi dio Bert Ithurburn antolatzaileak EuskalKultura.com-i. Izatez, iragan larunbatean eginiko finalean parean geratu ziren bi talde finalistak eta epaile estra bat behar izan zuten irabazlea hautatzeko. Aipagarria oso ere, Guibert-ek bere semearen taldea izan zuela aurrez-aurre buruz-buruko azken txandan, txapeldunaren kopa eta amantala zeinek bereganatuko. Datorren urtekoa, 40. edizioa izango du euskal kaliforniar lehiaketa honek.
2015/02/13
Olentzero Festan bildu zituen jostailuak instituzioak Argentinako hiriburuko Pedro de Elizalde izeneko Pediatria Ospitaleri dohaintzan emateko. Bigarren urtez jarraian, umeentzako ez ezik, ingresatuta dauden umeen senideentzako materiala ere eskuratu zien Iparraldeko Euskal Etxeko Kultur Batzordeak ospitale publikoko emakume boluntarioei.
2015/02/12
Muga guztien gainetik jauzi egingo du oraingoan ere Korrikak, AEK euskaltegi sareak antolatzen duen euskararen aldeko lasterketak, Diasporak munduan zehar antolatuko dituen ekitaldiei esker. Dagoeneko ekitaldiak iragarri dituzte Habanan, Liman, Shanghain, Sydney-n, Parisen, Valentzian, Edinburgon, Mexiko DF-n, La Platan, New Yorken, Boisen.. Hitzordu horien eta gehiagoren berri, jarraian.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus