euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Uruguain, Floridako euskaldunak bozkarioz dira Picassoren Guernica herriko 'Muralen ibilbide'ko parte ikustearekin

2015/05/07

Florida hirian egiten ari diren Bakearen Aldeko murala ‘Gernika’ koadroaren neurri hauetako Uruguaiko erreprodukzio bakarra izango da

Floridako Garapen eta Turismo Zuzendaritza Orokorrak bultzaturik, Euskal Herriari keinu eginez pentsatutako murala hiriaren hego sarreran kokatu dute, “totalitarismoen gehiegikeriez hausnartzeko eta bizitza eta bakearen aldeko borroka aldarrikatzeko toki bihurtu nahian”. Margolana egiteko ardura herriko Ricardo Romero artistari egotzi zaio eta inaugurazioa datozen egunetan, amaitu bezain laster, egiteko asmoa daukate, adierazi dio EuskalKultura.com-i Jose Andres Arocena jatorri goizuetarreko bertako diputatu nazionalak.

Gehiago irakurri...


Gaur abiatuko da Chicagoko unibertsitatean aurtengo Koldo Mitxelena Katedra, euskal zinema aztergai

2015/05/06

Chicagoko Unibertsitatearen kanpusa

Gaur bertan hasiko dira Chicagon Koldo Mitxelena Katedraren aurtengo klaseak eta datorren ekainaren 5a arte luzatuko da ikastaroa. Aurtengo gaia euskal zinemagintza da, hastapenetetik gaur egun arte eta hainbat arlo jorratuko dira: gaiak, eskolak, terrorismoaren aurreko jarrera, gaur egungo zinea... Irakasleak Pilar Rodriguez (Deustuko Unibertsitatea) eta Rob Stone (University of Birmingham) izango dira.

Gehiago irakurri...


Boiseko Athletic Club Peña: "Athletic-i zenbat maite dugun erakutsi nahi diogu, milaka kilometrotara egonda ere"

2015/05/06

Boiseko Athletic Club Peñaren logoa taldeko Michael Perezek egin du

Iragan astean debuta egin zuen sare sozialetan Boiseko Athletic Club Peñak, Idahoko hiriburuko euskal komunitateko athleticzaleek osatua. Estatu iparramerikar honetako euskaldunetan, gehienak bizkaitar jatorridunak dira, eta taldeko arduradunek EuskalKultura.com-i azaldu diotenez, Athletic-ek jarraitzale asko dauzka bertan. Oraintxe, gainera, irrika da nagusi, uztailaren 29ko Athletic-Tijuana lagunarteko partidaren zain. "Oso pozik gaude Boisen lehen mailako futbol partida bat ikusteko aukera izango dugulako", esan digute.

Gehiago irakurri...


‘Jantokia’ inauguratu du Tandilgo Gure Txokok, maiatzaren 22rako Mus Txapelketara iragartzen duela

2015/05/06

Jendez gainezka agertu zen Tandilgo euskal etxeko Jantoki berria joan den apirilaren 25ean, inaugurazioaren egunean (argazkia EE)

Ehun inguru gonbidatu bildu zituen euskal etxe tandildarrak ‘Euskal Herriko tabernetako giroa berreskuratzeko asmoa’ duen Jantoki berria estreinatzerakoan. Pintxo-afarira, bazkide, lagun eta dantzariak elkartu ziren euskal menu tipiko bat partekatzeko. Ekintza berri ugari bultzatzeko asmotan sartu da erakundeko Zuzendaritza Batzorde berria, tartean maiatzaren 22an egingo duen Mus Txapelketa. 

Gehiago irakurri...


Txileko Valparaiso eskualdeko ordezkaritza bat Gipuzkoan da, saleroste eta hezkuntza harremanak areagotzeko

2015/05/05

Gipuzkoako diputatu nagusiak eta bere kontseiluko Jon Peli Uriguen eta Garbiñe Errekondok --hurrenez hurren Landa Garapeneko eta Turismo, eta Foru Administrazio eta Funtzio Publikorako diputatuek-- harrera egin zieten atzo Txileko Bosgarren Erregioko ordezkaritza bati. Bosgarren Erregio txiletarrak Valparaiso dauka hiriburu, herrialdeko bigarren hiria eta Txileko Kongresu Nazionalaren egoitza den kostaldeko hiri garrantzitsua.

Gehiago irakurri...


Jatetxeen zerrenda berri batek Eneko Atxaren Azurmendi kokatu du Europako jatetxerik onena legez

2015/05/05

Eneko Atxa Larrabetzuko Azurmendi bere jatetxean lanean (argazkia Pablo Viñas-Deia)

Jakina da gustu kontuetan dena dela zilegi eta jatetxe eta sukaldari onenen zerrendak egiterakoan, gustuak gustu, elkarren artean oso desberdinak izan daitezkeen zerrendak osa daitezkeela. Baina zerbait gertatzen da euskal sukaldaritza eta sukaldariekin zerrenda horietako askotan leku gorenetan agertzen direnean. Atzo plazaratutako zerrenda berri batek Eneko Atxaren Azurmendi jatetxea Europako onena legez kokatu du. Zazpi euskal jatetxe hautatu ditu, orotara, Europako 'top 100'en zerrenda berriak.

Gehiago irakurri...


Lore eskaintza, aurreskua eta Gernikako Arbola kantatzea Montevideon, Gernikako Bonbardaketa gogoratzeko

2015/05/05

Aurreskua dantzatu zuten Montevideoko Eusko Indarrako dantzariek Guernica Plazan Bonbardaketaren 78. urteuirrenean (argazkia Uruguaiko Azken Berriak)

Urtero sasoi honetan gertatu bezala, Gernikako Bonbardaketa gogoan hartu zuen euskal-uruguaitar jende talde batek Montevideoko Guernica Plazan egindako ekitaldi batean, herri bizkaitarraren bonbardaketa kari. Enrique Poittevin FIVUko lehendakariak hitz hunkigarriak zuzendu zizkien bertaratutakoei eta Euskaro eta Haize Hegoa euskal etxeek deiturik bildu ziren lagunei.

Gehiago irakurri...


Idahoko KTVB telebista Euskal Herrian barrena ibili da egunotan, Xanti Alcelay boisetarra gidari (bideoak)

2015/05/04

Saioko aurkezleak, Brian Holmes eta Mark Johnson, zuzeneko konexioa egiten Idahokin Oñatitik (irudia KTVB.com

Uztailean Boisen egingo den Jaialdi festa dela eta, bertako 7. Kanaleko TV talde bat Euskal Herrira etorri eta erreportaje sorta egiten aritu da, idahotarrei euskaldunen sorterria erakusteko. Gidari berezi bat izan dute, Xanti Alcelay, taldeko kamera; aita Oñatikoa du Xantik eta hantxe hasi zuten ibilbidea. Bilbon, Gernikan, Gasteizen eta Donostian izan dira eta, esaterako, Athleticeko jokalariak eta Urkullu lehendakaria elkarrizketatu dituzte, batzuk zein bestea Boisera bilduko direlako uztailean. Ikus bideoak!

Gehiago irakurri...


Rosarioko Zazpirak Bat-ek Aberri Eguna eta Gernikako Bonbardaketa izan zituen gogoan ekintza banatan

2015/05/04

Bonbardaketaren urteurren egunean, Rosarioko Zazpirak Bat euskal etxeak bat egin zuen beste hainbat euskal erakunderekin euskaldunek jasotako erasoa gogoratzeko (argazkia EE)

2015eko elkarretaratzeen egitarauari eman zion hasiera Rosarioko euskal etxeak euskal gizataldearen barnean garrantzi handia duten bi data ospatuz, Aberri Eguna eta Gernikako Bonbardaketaren urteurrena. Berri honekin batera, Zazpirak Bat-ek jakinarazi du abiatu direla ddagoeneko euskal etxean dantza eta euskara klaseak eta baita Zine Zikloa ere. 

Gehiago irakurri...


Euskaltzaleok elkarteak argazki lehiaketa jarri du abian, "Euskal aztarnak Valentzian" gaiarekin

2015/05/04

Valentziako Euskaltzaleok elkartearen aurreneko Argazki Lehiaketaren afitxa

Valentziako Euskaltzaleok elkarteak argazki lehiaketa deitu du, eta iragan maiatzaren 1az geroztik irekita dago lanak bidaltzeko epea. Lehiaketaren gaia "Euskal aztarnak Valentzian" da, eta edonork parte har dezake. Argazkiak bidaltzeko azken eguna ekainaren 7a izango da. Partehartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkez ditzake.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia