euskal diaspora eta kultura

2018/07/16
Asteburuan Euskal Etxeko kide eta lagunentzako inaugurazioa egin ondoren, euskal jatetxe berriak gaur bertan irekiko dizkio ateak publiko orokorrari. ‘Amalur’ Laurak Bateko beheko solairuan dago eta proiektuaren arduraduna den Shanti Aboitiz chef-ak EuskalKultura.com-ekin hizketan azaldu duenez, bi aukera eskainiko ditu: barra, puntxoekin, bazkari edo afari azkarrak egiteko; eta jangela, otordu ...
2018/07/16
2015ean Gasteizen burututako Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VI. Mundu-Batzarrean adostu zen legez, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak eta Eusko Argentinar Bazkun Alkartasuna-FEVAk Hego eta Ertamerikako Euskal Gizataldeen Eskualde-Bilkura egingo dute azaroaren 2an, Mar del Plata kostalde-hiri argentinarrean, 2018ko Euskal Aste Nazionalaren programa barruan. Eusko Jaurlaritzaren ordezkarien artean, Iñigo Urkullu lehendakaria bera argentinaratuko da, bileran izateko.
2018/07/16
2018/07/16
Partaidetza eta ekarpena nahi du, ondoren garaiari dagozkion politika berriak diseinatu ahal izateko. Hala ondoriozta zitekeen joan den ostegun-ostiralean Azkoitiko Intsausti Jauregian --Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen (RSBAP) egoitza historikoan alegia-- zenbait aditu eta hizlari partaide "Migrazio eta Mugikortasuna kanpoan den euskal komunitatean" izenpean bururatu zen ikastaroan. Euskal ...
2018/07/16
Analía Coria Esnaola euskal argentinarrak jaurti zuen larunbatean Txupinazoa Iturmendiko festetan. Nafarroako Sakanan dagoen 400 biztanleko herria da Iturmendi eta bertako Gaztetxeko gazteek ospakizunak ostiralean hasi bazituzten ere, hastapen ofiziala larunbatean egin da, Analía Coria Esnaolak etxafuegoa biztuta. "Euskal diasporaren adibidea da", adierazi du herriko alkate Bittoriano ...
2018/07/13
Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza antolatzaile eta, EHUrekin batera Azkoitiko Udala eta RSBAP Euskalerriaren Adiskideen Elkartea lankide, atzo osteguna goiz-arratsaldeko saioekin egin zen Azkoitiko Intsausti Jauregian -- RSBAPeko egoitza berau-- "Migrazioa eta Mugikortasuna kanpoan den euskal komunitatean" izeneko Udako Euskal Ikastaroko lehenengo saio-eguna. ...
2018/07/13
ETB2k 'Vascos por el Mundo' saioa estreinatuko du datorren astelehenean, uztailaren 16an. Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunen bizipenak bilduko ditu saioak, eta, horretarako, kazetari talde bat munduan barrena ibiliko da, euskaldunak non, eurak han. "Euskaldunak bidaiariak izan gara beti, eta, gaur egun ere, munduko edozein txokotan bizitzera moldatzen direla erakutsiko dute saio berri honetako protagonistek", adierazi du ETB programaz atera duen oharrean. Lehenengo saioa Balin (Indonesia) bizi diren euskal herritarrekin osatuko dute.
2018/07/13
Uruguaiko Parlamentuak gonbidaturik, Ganberako Ekitate eta Genero Batzorde Bereziaren bileran hartu du parte Euskadiren Argentina-Mercosur-erako ordezkari Sara Pagolak. Bilkuran duela 30 urte Eusko Jaurlaritza garatzen ari den berdintasunaren aldeko politikez hitz egin zuen Pagolak. Aipatzekoa da Batzordeak euskal jatorriko Jose Andres Arocena diputatua duela buru, Florida herriko ‘Vasconia’ ...
2018/07/13
Independentziaren Egunaren 202. urteurrena ospatu dute uztailaren 9an Argentinan zehar eta mota askotako ekitaldiak egin dira karia horretara herrialde osoko herri eta hirietan. Buenos Aires probintziako Gral. Belgrano hirian, 9an bertan egin zen zeremonia, Udalak antolaturik, goizeko 11etan, Manuel Belgrano Plazan. Hori baino lehen, meza eskaini zen Inmaculada Concepcion Parrokian hiriko indar biziak ...
2018/07/12
Zuriz eta gorriz jantzi dira berriro ere Argentinako nafar eta euskal etxeak San Fermin festa ospatzeko. Etxe gehienetan, ostiralean abiatu ziren jaialdia, asteburuan zehar burutzeko. Badaude hala ere datorren asteburuan ospatuko dutenak, Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxea urrunago joan gabe, eta kasuren bereziren batean ospakizunek ia hamar eguneko programa baitaratuko dute, azkeneko emanaldian islatzen ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus