euskal diaspora eta kultura

2018/07/20
Urte hasieran pasatu zen munduko euskal etxeetan euskara irakatsi eta irakasleak formatzeko 'Euskara Munduan' programa HABEren eskuetatik Etxepare Euskal Institutura, baina Europako udaostean hasiko den 2018-2019 ikasturtea lehenengoa izango da osorik eta erabat Etxeparek kudeatuko duena. Hau eta beste hainbat gai jorratu ditu Etxepareren Patronatuak joan den asteazkenean Gasteizen, Lehendakaritzan egindako blkuran, Urkullu lehendakaria buru.
2018/07/20
Inaugurazio zeremonia San Fermin ospatzeko antolatutako bazkarian egin zuen Euskal Etxeak, uztailaren 8an. Hiriburuetako izenekin batera elkarteko erreferente diren hiru lagunaren izenekin ere bataiatu zituen Euskarok bere hiru gela hauek.
2018/07/20
Deialdia Argentina eta Euskal Herriko gidoigile, zuzendari eta ekoizleei dago zuzenduta. Elkar-Sorkuntza Laborategiaren baitan plataforma birtual batean lan egin ahal izango dute hautatutako egileek, beti ere Euskadi eta Misionesko adituen ardurapean. Proiektuan parte hartu nahi dutenek Eiken Klusterrarekin (Eiken) edo IAAvIM-Misiones probintziako ikus-entzunezko Institutuarekin (IAAvIM) jarri behar dira kontaktuan. ...
2018/07/20
Uztailaren 10etik 14ra ikusi ahal izan zuten tresarroyostarrek "Gernikako Bonbardaketa" erakusketa Hiru Erreka Euskal Etxearen areto nagusian. Lagun ugari bertaratu ziren Euskal Etxera gaztelaniaz eta euskaraz dauden 20 panelak ikustera eta apirilaren 26an Gernikan gertatutakoan sakontzera. Euskal Etxetik jakinarazi digutenez, inguruko eskolek bereziki gomendatu zieten euren ikasle eta ...
2018/07/19
Bolondresak oinarrizko osagai izango dira urriaren 14tik 20ra jokatuko diren Bartzelona 2018 Pilota Mundu-Txapelketetan eta karia horretara antolatzaileek deialdia luzatu dute, lagundu eta partaide izan nahi duten guztiek izena eman dezaten eta talde antolatzailera bil daitezen. Ehundik gorako jende kopurua behar da txapelketak egoki aitzinarazi ahal izateko, hainbat postutan: "jende entusiasmodunak ...
2018/07/19
Kuarzo ekoiztetxeak luzatzen duen proposamena Buenos Airesen bizi diren eta amateur gisa euskal sukaldaritzan moldatzen diren familiei dago zuzenduta. ‘Masterchef’ realityaren antza izango duen telebista saio berri honek sei familia izango ditu lehiakide, euretako bakoitza jatorri edo gizatalde bateko ordezkari eta euren gizatalde horretako plater tipikoen prestatzaile. Izen handiko ...
2018/07/18
‘Pichichi’ saria Espainiako Marca kirol egunkariak Espainiako futbol ligako lehen mailan golik gehien sartzen dituen futbolariari urtero ematen dion saria da. Saria izateaz gain, edozein lehiaketatako goleatzaile nagusiari ere esaten zaio ‘pichichi’ edo ‘pitxitxi’. Baina ba al zenekin ‘Pichichi’ Bilboko Athletic-en aritu zen Rafael Moreno Aranzadiren izengoitia zela? Badakizu zein den ‘pichichi’ gehiago irabazi dituen futbolaria? Edo nork jaso duen aurten sari hori? Gaurko honetan, ‘Pichichi’-ren historia.
2018/07/18
Bixente Junca beskoiztarrak (Beskoitze, Lapurdi) eta Xanti Legarto aihertarrak (Aiherra, Nafarroa Beherea) osatzen dute ‘Zortzi’ bikotea. Ipar eta Hego Euskal Herrietan kantatu ohiko kantak euren errepertoriora bildu eta euren ikutua ipini diete belaunaldi zahar zein gaztearengana iristeko asmoz. Taldearen izenari dagokionez, honela azaltzen dute: “Zortzi izena aukeratu dugu, Euskal ...
2018/07/17
Ostiralean iritsi ziren Necocheara 2018ko ‘Hator Hona’ko Euskal Herriko partaide diren Garaitz Velez Juaristi, Unai Izagirre Etxeberria eta Lierni Kamio Rodriguez. Ongietorrian ‘Aurresku’a dantzatu zieten Euzko Etxeko bi neskek eta horren ostean elkarrekin afaldu zuten euskal etxean. Afalostean eta jasotako harrera eskertzeko, bertso batzuk bota zizkien etxekoei Unai Izagirrek.
2018/07/17
Festa handia egin zuten Buenos Aires probintziako Saladilloko Itxaropen-eko lagunek euren euskal etxearen 20. urtebetetzea ospatzeko. 90 bat gonbidatuk hartu zuten parte etxekoek prestatutako afarian, tartean Cañuelasko Denak Bat eta Loretako Euskaldunak-eko lagunek, Itxaropen-eko lehendakari ohiek eta Saladilloko Jose Luis Salomon alkateak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus