euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Amuma Says No euskal-boisetarren kontzertu batek irekiko ditu ostiral honetan Renoko Euskal Jaiak

2014/07/16

Renoko Euskal Jaiak: aizkolari lehia, artxiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.com) Renoko (Nevada, AEB) Zazpiak Bat Euskal Etxeak larunbat honetan, hilak 19, ospatuko du 47. jaialdia eta “jende gehiago” erakartzea, “ez soilik euskaldunak”, dute helburu, Paul Woodin presidente berriak Euskalkultura.com-i adierazi dion legez. Ostiral gauean hasiko dute parranda, Boiseko Amuma Says No musika talde euskal amerikarraren kontzertuarekin. “Aurtengo jaia berezia izatea lortuko dute”, esan du Woodin-ek.

Gehiago irakurri...


Argentinar Selekzioa: Hiritar ospetsu izendatu eta harrera jendetsua egingo diote gaur Pablo Zabaletari Arrecifesen

2014/07/16

Arrecifesek Hiritar Ospetsu izendatuko du gaur Argentinako selekzioko Pablo Zabaleta (argazkia Mcfc.co.uk) Harrera jendetsua egingo dio gaur, iluntzeko 7:15etan, Arrecifes hiriak Brasilgo Munduko Futbol Txapelketako finala jokatu duen Pablo Zabaletari. Omenaldia Mitre Plazan izango da eta bertan Arrecifesko Hiritar Ospetsua izendatuko du Daniel Bolinaga alkateak. Herri osoa bilduko da plazara txapelduna agurtzeko, tartean Euskaldunak Denak Bat-ko kideak. “Txikitan gure dantzari izan zen Pablo; eta euskal jantzi tipikoaz jantzita etortzen zen familiarekin San Inazio jaietara”, gogoratzen dute euskal etxekoek.

Gehiago irakurri...


Caracaseko Eusko Etxean entzierroa, Mexiko DFn San Ferminak mozorrotuta; hona Diasporako jaietako argazkiak

2014/07/15

Tribiño ganadutegiko zezenak, aurten ere Caracaseko Eusko Etxeko entzierroko protagonista (argazkia CaracasEE) Jarraitzen dugu jasotzen gure erredakzioan Diasporako euskal etxeek antolatu dituzten San Fermin jaietako irudiak. Denetarik izan zan --batzuetan entzierro eta guzti-- baina denak ala denak ondo pasatzeko eta dibertitzeko gogo itzelarekin antolatutakoak izan ziren. Caracasen esaterako, Eusko Etxea elkartean bazkide asko bildu ziren urtero legez Tribiño ganadutegiko zezenen entzierroaz gozatzeko prest. Mexikon, DFko Euskal Etxean giro aparta izan zen, mozorro, photocall eta guzti. Londresetik eta Sydneytik ere heldu zaizkigu argazkiak, hona hemen denak!

Gehiago irakurri...


Euskal artzainen ondarea omenduko dute Shoshone-n abuztuaren 2an, "Basque Heritage Day" izendatuta

2014/07/15

Iaz antolatu zuten Shoshone-n (Idaho, AEB) Euskal Ondarearen lehen Eguna (Argazkia Lincoln County Chamber of Commerce) Estatu Batuetako Mendebaldean, Lincoln konderrian dagoen Shoshone hirixkan, Idahon, bigarren aldiz ospatu egingo dute, abuztuak 2an, larunbata, Euskal Ondarearen Eguna. Iaz batutako jendea baino gehiago espero dute antolatzaileek aurtengo jaialdirako: “Jende askok aurreratu digu parte hartu nahi duela”, adierazi dio Kathy Oneida antolatzaileak Euskalkutura.com-i.

Gehiago irakurri...


Uztail eta abuztu oparoak Necocheako euskal etxean, Hator Hona eta Silvia Iriondoren kontzertua barne

2014/07/15

2013an Necochean San Inazio Eguna ospatzeko egindako Iratzartze Alaia (argazkiaEE) Aktibitate ugariko programa garatuko du Necocheako Euzko Etxeak bi hilabete hauetan. Batetik, erakundean tradizio handia duten San Inazio Jaia eta Aiton-amonen omenezko topaketa egingo dira euskal etxearen egoitzan; bestetik, euskal jatorrizko Silvia Iriondo kantariak kontzertu bat eskainiko du uztailaren 26an Almodo Bar tabernan. Ekintzak komunitateari begira egingo dira, ostiral honetan argentinaratuko diren Hator Hona programako kideak lagun.

Gehiago irakurri...


Athletic Club-ek 2015ko udan Boisen jokatzeko 100.000 dolar bildu dituzte dagoeneko antolatzaileek

2014/07/14

Athletic Club-eko Mikel Rico aurtengo denboraldian F.C. Barcelona-ren kontra jokatutako partidan (Argazkia Athletic Club Bilbao) Boiseko Udala eta Boise Conventions & Visitors Bureau dira orain arte dirua eman duten instituzioetariko bi. 100.000 dolarreko laguntza jaso du talde antolatzaileak dagoeneko, boluntarioen lana kontutan hartuta, Argia Beristain euskal-amerikarrak Euskalkultura.com-i Antolakuntza Batzordetik esan dionez.

Gehiago irakurri...


Arrakastatsua izan zen Brasilgo 1go Euskal Kultura Topaketa, bertako euskal komunitatearen bilgune

2014/07/14

Mintegia antolatu zuen batzordea, pozik topaketaren arrakasta ospatzen (argazkia RGSEE) Iragan uztailaren 4an eta 5ean egin zen Pelotas hirian Brasilgo 1go Euskal Kultura Topaketa, Rio Grande do Sul euskal etxe gazteak antolatuta. Mintegia arrakastatsua izan zen eta Brasilgo hiru euskal etxeetako ordezkarien parte hartzea izatea lortu zuen. Horrez gain, genealogiak leku berezia izan zuen eta Brasilgo hainbat euskal familien zuhaitz genealogikoaren berri eman zuten aditu eta ikerleek. Topaketak Mikel Ezkerro euskaltzale argentinarra omen du zuen, Rio Grande do Sul euskal etxeari hastapenetan emandako babesa eta aholkularitza eskertzeko.

Gehiago irakurri...


20. urteurreneko mezan biziarteko kide izendatu zuen Azulgo EEak Hugo Manuel Salaberry apezpikua

2014/07/14

Azul hiriko Gure Txokoa Euskal Etxearen 20. urteurrena Buenos Aires probintzia argentinar barnealdeko Azul hiriko Gure Txokoa Euskal Etxeak bere hogeigarren urtebetetzea ospatu du aldameneko Rauch eta Olavarria hirietako euskal etxeetako kideak ere bilduz. Urtemugako egitarauaren barruan San Fermin meza ere egin da hiriko Katedralean. Elizkizunaren baitan biziarteko kide izendatu du erakundeak Azulgo apezpikua, Hugo Manuel Salaberry Monsinorea.

Gehiago irakurri...


Igande honetan emango du Canal Vasco-k 'Aita' filma, eta ETB Nahieran-en ere ipini du, noiznahi ikusteko

2014/07/12

Chema Salcedo kazetari euskal-perutarrak bere aitari, irudian agertzen den eta 1936ko gerlan gudari izan zen Jose Salcedo Molinuevori eskaini dio dokumentala Joan den asteartean ETB K kanalaren bidez eman ostean, datorren igandean Canal Vasco-ren bidez eskainiko du Euskal Telebistak 'Aita' dokumentala, uztailaren 13an, 23:10etatik aurrera, Euskadiko orduan (Buenos Airesen 18:10etan; Caracasen 16:40etan; New Yorken 17:10etan; Mexiko Hirian 16:10etan; Los Angelesen 14:10etan). Aldi berean, emanaldi hori galtzen dutenek, dokumentala noiznahi ikus dezaketela adierazi dute ETBtik, Telebistak ikusgai ipini baitu 'Aita' bere 'ETB Nahieran' zerbitzuan.

Gehiago irakurri...


Euskal Softball Selekzioa Kanadara, British Columniako Surrey-n euskal koloreak defenditzera

2014/07/11

Irudian, Euskadiko Softball Selekzioari jokalariak ekartzen dizkion Orioko Bate Bizkorrak-eko taldekideak (argazkia OBB) Euskal Kirol Federazioen Batasunak jakin arazi duenez, Euskal Softball Selekzio Absolutoa igandea honetan bidaiatuko da Kanadara, “Canadian Open Fastpitch” izeneko norgehiagokan parte hartzera. Lehiaketa hori uztailaren 15etik 21ra bitartean egingo da British Columbiako Surrey-n, eta euskaldunek parte hartuko duten 90 taldeen aurrean defenditu behar izango dituzte euskal koloreak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia