euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Einer Rodriguez argazkilariak Euskal Herriko paisaiak erakutsiko ditu Peruko Trujillon abuztu eta irailean

2014/07/30

Einer Rodriguez argazkilariaren bi irudi panoramiko Tamaina handiko 28 argazkitan Euskal Herriko toki eta paisaiak jaso ditu Einer Rodriguez argazkilari peruarrak. Azken 12 urtetan Eibarren bizi izan da Einer eta orain Euskal Herriko zatitxo hori bere sorterrian erakutsiko du, Peruko Trujillo hirian. Erakusketa abuztuaren 15ean irekiko da eta irailaren 15a arte izango da ikusgai BBVA Continental Fundazioaren egoitzan. Euskal Herriko paisaietan murgiltzeko aukera paregabea izango da Peruko euskal komunitatearentzat.

Gehiago irakurri...


Santa Rosa hiriko 'Zelaiko Euskal Etxea'k sortu berri duen abesbatza aurkeztu du San Fermin jaian

2014/07/30

Zelaiko Euskal Etxeak joan den uztailaren 6an ospatu zuen San Fermin Jaia (argazkia Valeria G. Oyarzabal) Publikoaren aurreko bere lehenengo aurkezpenean, euskaraz abestu zuen Santa Rosako euskal etxeko koralak, San Fermin jaiaren programa barruan. Debuta arrakastatsua izan zen eta erakundearen enbaxadore bihurtuta, euskal gizataldearen ordezkaria izango da datorren igandean Santa Rosako Kolektibitateen Festan. Abuztuan, bere 22. urteurren festara gonbidatzen ditu 'Zelaiko Euskal Etxea'k bazkide eta lagunak.

Gehiago irakurri...


Eman iritzia EuskalKultura.com-ez eta parte hartu euskal liburu, CD eta DVD zozketa batean, osteguna azken epea!

2014/07/29

Zozketagai inkestari erantzuten diotenen artean: hiru liburu, Vascos en Buenos Aires' (gaztelaniaz), 'Euskaldunen Amerika' (euskaraz) eta 'Modern Basque History' (ingelesez), Kherau taldearen 'Aukera' CDa; eta 'Zerutik sua dator' DVDa.

Ostegun honetan gaueko 24:00etan bukatuko da epea EuskalKultura.com-ek antolatu duen inkesta eta zozketa berrian partzeko. Helburua, gure webgune eta buletina hobetzea. Inkestan parte hartzearekin zenbakia lortuko duzu, honakoak sari: hiru liburu ('Vascos en Buenos Aires', 'Euskaldunen Amerika' eta 'Modern Basque History'), 'Zerurik sua dator' DVDa eta Kherau taldearen 'Aukhera' CDa. Ez zazu gerorako utzi, epea ostegunean itxiko baita. Mila esker parte hartzeagatik, behar dugu zure iritzia.

Gehiago irakurri...


Euskal Herriarekiko “lotura indartzeko” bi aste igaroko dituzte San Frantziskoko dantzariek Iparraldean

2014/07/29

San Frantziskoko dantzari gazteak eta Valerie Etcharren Arrechea (lehena ezkerrean) joan den asteburuan, Barkoxen emanaldia eskaini eta gero (argazkia VEA-EuskalKultura.com) San Frantziskoko Zazpiak Bat Dantza Talde euskal-kaliforniarra Euskal Herriko dantza taldeekin “harremanak egiteko” programa batean dago sartuta, taldeko arduradun eta ber denboran NABOko presidentea den Valerie Etcharren Arrecheak Euskalkultura.com-i azaldu dionez. Proiektu honen parte, San Frantziskoko zazpi dantzari gazte aste bi ari dira pasatzen Iparraldean, uztailaren 21etik abuztuaren 3ra bitartean, euskal dantzak ikasi eta praktikatu, bertako gazteekin ezagutzak egin eta Euskal Herriaren esperientzia zuzena izateko.

Gehiago irakurri...


Zea Mays-ekin jo nahi al duzu Bartzelonan? Parte hartu Euskal Herria Sona jaialdiaren lehiaketan!

2014/07/29

Iazko EH Sona! jaialdiaren kartela Bartzelonako Euskal Etxeak EH Sona musika jaialdiaren baitan lehiaketa antolatu du hirugarren urtez jarraian eta deialdia egin die Euskal Herriko musika taldeei bertan parte hartzeko. Abestiak aurkezteko epea datorren irailaren 28a arte egongo da irekita. Saria honakoa da: jaialdiaren barnean kontzertu bat eskaintzea Bartzelonan, Razzmatazz aretoan Zea Mays talde ezagunarekin batera. Kontzertua azaroaren 21ean izango da.

Gehiago irakurri...


Osatu berri den Sanfa Fe probintziako Roldan herriko 'Euskel Biotza' EEak San Inazio ospatuko du igandean

2014/07/29

Euskel Biotza euskal etxe gisa sortu aurretik, Roldango euskal gizataldea herriko jaietara bertaratzen zen euskaldunen ordezkari (argazkiaEE) Sortu berriak dira formalki eta dagoeneko ekimenak ari dira iragartzen. Santa Fe probintzia argentinarreko Roldango euskal gizataldeak abuztuaren 3an ospatuko du Inazio Deunaren Eguna. Bazkariaren baitan, maiatzetik estatus formala duen euskal etxeak omenaldi bat egingo die hiriko euskal etorkinei eta bere hiru dantza taldeak aurkeztuko ditu. Ekintzek hurrengo asteburuan jarraituko dute, abuztuaren 9an, Magdalena Mignabururen eskutik.

Gehiago irakurri...


Gaztemundu 2014: "Diasporako dantzari onenek ez diete inbidiarik hemengoei, maila oso ona dute"

2014/07/28

Ezpatadantza ikasten, Josu Garate eta Oier Araolaza irakasle (argazkia Dantzan.com) Horrela dio 2014ko Gaztemundu programako koordinazioaren ardura izan duen Oier Araolaza dantzari, aditu eta irakasleak. "Diasporako dantzarien maila hemengoaren berdintsua da; badira oso onak, erdipurdikoak eta justutxoak, hain zuzen ere hemengo taldeetan gertatzen den bezala". Halarik ere, maila oso ona dutenek Euskal Herrian aritzen diren onenen parekoak direla dio. Aurten, Diasporako dantza irakasleen selekzio batek hartu du parte Gaztemundun. Ikastaroak iraun dituen bi asteetan "informazio zaparrada" jaso omen dute, "hemengoek ere ez daukagun ikasteko aukera trinkoa izan dute".

Gehiago irakurri...


“Geure kulturarekin aurrera egiteko beste aukera bat” da NABO Kantari Eguna, Noel Goyhenetche-rentzat

2014/07/28

Txapelketa moduan hasi bazen ere euskal abestiak partekatzeko eguna bihurtu da Kantari Eguna. Argazkian, Mikel Markez, Erramun Martikorena eta Solange honen arreba kantari Rocklinen 2010ean Aurtengoarekin hirugarren aldiz ospatuko dute Kaliforniako Rocklin-en Ipar Ameriketako 'Euskal Kantari Eguna' eta gogotsu dabil Noel Goyhenetche, bertako Iparreko Ibarra Euskal Etxeko lehendakaria. “Guretzat, gure kulturarekin aitzina egiteko beste xantza edo aukera bat da Kantari Eguna”, adierazi dio Euskalkultura.com-i, NABOren aterkipean urtero egiten den festa honetaz galdetutakoan.

Gehiago irakurri...


Munduan Euskara eta Euskal Kultura ikasketen unibertsitate-eskaintza duten hiriei gehituko zaie Tokio

2014/07/28

Liburua japonieraz Euskarari eta Euskal Herriari buruz, Hagio Sho eta Hironi Yoshida japoniar euskaltzaleek idatzita Tokioko Atzerriko Ikasketen Unibertsitateak akordioa sinatuko du Etxepare Institutuarekin 2015etik aurrera Euskara eta Euskal Kultura irakurletza berria zabal dadin hiriburu japoniarrean. Hitzarmenari esker, Unibertsitateak 'School of International and Area Studies' eta 'School of Language and Culture Studies' fakultateetan euskal hizkuntza, kultura, gizarte eta historiako ikasketei ekiteko konpromisoa hartuko du. Tokiokoarekin, datorren urtean Euskara eta Euskal Kultura mundi osoko 17 herrialdetako 34 unibertsitatetan irakatsiko dira, 27 irakurleren eskutik.

Gehiago irakurri...


Silvia Iriondo kantari argentinarra Necocheako Euzko Etxeko San Inazio jaietan arituko da gaur gauean

2014/07/26

Silvia Iriondo euskal jatorriko folk kantari eta musikagile argentinarra Necocheako Euzko Etxeak urtero San Inazio dela-eta antolatzen duen jai egitarau aberatseko parte arituko da gaur gauean kantari Buenos Aires probintzia kostaldeko herri honetan Silvia Iriondo folk kantari argentinar ezaguna. Hiriburu federalean jaioa, Silvia Iriondo bere aiton-amona euskaldunen hizkuntza eta kantarekiko amodioa lagun hazi zen eta herentzia horrekin folklore argentinarraren bidea ibiltzeari ekin zion, bertako jatorriko herrien kulturekin lotuetako kantuetatik kantariak berak sortutako piezetaraino, guztiek osatzen baitute bere errepertorioa. Mar de Noticias webetik egokitu dugu artikulu hau.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia