euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

“Bertigobako hiria”: Bilboko irudi ikusgarriak 360 graduko argazki sorta panoramikoan

2014/09/08

Guggenheim Museoaren ikuspegi ederra Luis Davilla argazkilariaren panoramika batean

Bilbo goitik behera berritu da azken urteotan eta gero eta ederrago ari da jartzen. Aldaketa horiek guztiak aurrez aurre ikusi eta gozatzeko aukera ez dutenentzat, beste proposamen bat dakargu gu: Luis Davilla argazkilariaren 360 graduko irudi panoramikoak. Ordenadorean, mugikorrean edo tabletean ikus daitezkete eta irudietan sartzen direnek hirian bertan direla imajinatu ahalko dute une batez. Bidaiei buruzko webgune batek argitaratu ditu: www.ocholeguas.com. Guggenheim Museoaren distirak edo Alhondiga berrituaren bazter eta zokoak ikusi nahi? Zatoz ba!

Gehiago irakurri...


Urteroko Batzar Nagusia eta hauteskundeak Saladilloko Itxaropen Euskal Etxean, Nora Idoeta lehendakari

2014/09/08

Nora Idoeta (eskuinean) joan den uztailaren 31ean, Euskal Etxearen egoitzaren inaugurazioa, ondoan Gorosito Saladilloko alkatea eta Sara Pagola Euskadiren Ordezkaria dauzkala (argazkia Irekia.net)

Egin berria du urteroko bere Ohiko Batzar Nagusia Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak, Argentinako Buenos Aires probintzian. Bilkura barnean eginiko hauteskundeetan lehendakariorde, diruzain eta beste zenbait batzordekide postu berritu dira, datorren urte honetan Nora Idoetak lagun izango dituela, besteak beste, Sergio Arteta, lehendakariorde, Hector Altamirak segitzen duela idazkari, Sara Silvia Rondeau dela idazkariorde, Susana Labere diruzain eta Horacio Echeverria diruzainorde.

Gehiago irakurri...


Laugarren jaia ospatuko du bihar Santa Rosa Euskal Etxeak, Nevadak mende eta erdia betetzen duen urte berean

2014/09/05

Nevadako Santa Rosa Euskal Etxeko piknika artxiboko irudi batean (argazkia SRBC)

Bihar, irailaren 6an, Santa Rosako Euskal Etxeak (Paradise Valley, Nevada) urtero ospatzen duen jaialdiaren laugarren edizioa ospatuko du. Eta festa berezia izango da, Nevadak 150 urte betetzen dituelako Richard Gavicak, klubeko lehendakariak, Euskalkultura.com-i esan legez.

Gehiago irakurri...


Agur esango diote udari Washington DC-ko euskaldunek, bihar ospatuko duten seigarren 'Piperrapalooza' jaialdian

2014/09/05

Washington DCko Euskal Etxeko txalapartari belaunaldi berriak, 2011ko piknikeko irudi batean (argazkia Wdceuskaletxea.org)

Bihar larunbata, irailaren 6an, ospatuko dute Washington DC-ko euskaldunek beren urteroko jaia. Seigarrenez egingo dute ‘Piperrapalooza Festibala’ legez bataiatu duten elkarretaratzea. Piperra eta ‘Lollapalooza’ hitzen arteko jokoa da jaialdiaren izena: piperrak, Gernikako piperrekin hasi zutelako tradizioa, eta Lollapalooza AEBetan oso ezaguna den musika jaialdi bat delako, Sam Zengotitabengoak, Euskal Etxeko zuzendaritza batzordeko kideak, Euskalkutura.com-i esan dion moduan.

Gehiago irakurri...


Badator Tres Arroyoseko 'Zelai eta itsasoaren arteko' Euskal Sukaldaritza Festaren II. edizioa

2014/09/05

Ekimena iragartzen duen afixa

Jaialdia San Francisco de Bellocq herrian izango da urriaren 4 eta 5ean eta ekintzen programa oparoa eskainiko dio publikoari; iazkoan egin ziren ibilbide turistiko, mus txapelketa eta Tortilla Lehiaketaz gain larunbateko erromeria eta igandeko herri kirol erakusketa izango dira aurtengo nobedadeak. Ekitaldiak Tres Arroyoseko udalaren babesa du eta Hiru Erreka euskal etxeak, INTAren Pampa Vasca-k eta San Francisco de Bellocq-eko hainbat elkartek antolatzen dute. 

 

Gehiago irakurri...


Javier Salvarredi: "Mahatsa 'Atxona' izenarekin ekoitzi eta merkaturatzen dugu Argentinan, gure aitona zenaren ohorez"

2014/09/04

Javier Salvarredi atzealdean Aconcagua mendia duela

Javier Salvarredi Astargo, Argentinako Mendozan jaio zen orain 32 urte. Bere bizitza nola partekatzen duen galdetuta, familiaren mahastien artean, euskal etxeko buruzagi gisa daramatzan jardunetan, musikari eta kirolei --txirrindularitzari eta futbolari bereziki-- eskaintzen dizkien tarteetan eta inginari zibil lanak kentzen dizkion denbora artean banatzen duela diosku.

Gehiago irakurri...


Asier Mendizabal eta Juan Perez Agirregoikoa euskal artisten lana Sao Pauloko Bienalean ikusgai egunotan

2014/09/04

Juan Perez Agirregoikoak Sao Paulon grabatu duen filmaren fotograma bat

“Como falar de coisas que não existem”, nola hitz egin esistitzen ez denari buruz leloa du Sao Pauloko 31. Bienalak eta bertara hurbiltzeko aukera dutenek artelan sorta mardula ikusi eta gozatzeko aukera izango dute. Horien artean bi euskal artisten lana ez galtzeko gomendioa emango dugu guk: Asier Mendizabal ordiziarrak Jorge Oteiza maisuak Latinamerikan egin zituen eskulturen berridazketa garaikidea egin du eta Juan Perez Agirregoikoak Sao Paulon grabatu duen filma aurkeztuko du, Pier Paolo Pasolini handiaren “Ebangelioa San Mateoren arabera” pelikulan oinarritua.

Gehiago irakurri...


Ameriketako Euskal Artzainen festa Bardeetan egingo da 18an, artaldeak negupasa sartzen diren egunean

2014/09/04

Artaldea Bardeetan. Horrelako irudiek Ameriketako garaiak gogora ekarriko dizkiete artzainei hilaren 18an, zalantzarik gabe (argazkia David Busto Méndez CCBY)

Urtero urtero irailaren 18an Nafarroako artzainek Bardeetara ekartzen dituzte negupasa uda Pirineotako larretan eman duten artaldeak. Trashumantziaren azken aztarnetako bat da ohitura hau eta aurten gainera azkeneko aldiz egingo omen da. Hori dela eta, Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak bertan ospatuko du aurten bere urteroko festa. Elkarteko kide bat, Jose Aguas artzaina, izango da artaldeen sarrera markatzen duen tiroa botako duena.

Gehiago irakurri...


Susan Gabica, Santa Rosa Basque Club: “Ez dut inoiz gure bilera batzuetan bezain beste barre egin”

2014/09/03

Susan eta Richard Gabica senar-emazteak. 'Santa Rosa Basque Club' euskal etxeko lehendakaria da Richard, Winnemucca (Nevada) iparraldean

Etxeko patioan, lagun eta familia artean ‘pikon’ batzuk edaten. Horrela sortu zuten, 2004an, Santa Rosako (Nevada, AEB) Euskal Etxea. Bertan ziren Susan eta Richard Gavica eta azken hau hautatu zuten lehendakari. Urtero antolatzen duten laugarren jaialdia ospatuko dute larunbat honetan, elkartearen hamargarren urtea ospatzeak ematen duen poztasunarekin.

Gehiago irakurri...


La Platako Euzko Etxeak bere jatetxe berritua ireki du instituzioko kide eta udaleko agintariak lagun

2014/09/03

La Platako Euzko Etxeko jatetxea beriz zabaltzeko ekitaldian, Sebastian Tangorra, Javier Clua, Nicolas Gonzalez eta Pablo Bluera alkatea jatetxearen arduradunetako bat den Javier Correa-rekin

Arduradun berrien ardurapean ireki ditu bere ateak abuztuan La Platako euskal etxeko jatetxeak. Betiko izen eta helbidearekin, 'Restaurante Centro Basko’ delakoa 58 eta 14 kaleen izkinan dago kokatuta eta Euskal Herriko eta Argentinako plater tipikoak eskaintzen dizkio publikoari. Ordutegiari dagokionez, astelehenetik igandera dago irekita, eguerdian zein gauean.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia