euskal diaspora eta kultura
2014/12/03
Euskararen Nazioarteko Eguna bikain hasi dute gaur Berlingo Euskal Etxean, elkarteak 2014ko ENE saria hartu duenaren berriarekin. Eusko Ikaskuntzan ematen du saria hau, munduko euskal elkarteen euskal kultura eta hizkuntza sustatzeko lana aitortzeko. Diasporan zein Euskal Herrian euskararen aldeko ekitaldiak eta jarduerak barra barra hasiko da datozen orduetan. Ospatu eta gozatu!
2014/12/03
Gipuzkoako diputatu nagusi Martin Garitano bideoz zuzendu zaie Diasporako euskaldunei, Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) dela-eta eskertzeko euretako bakoitzari dauden lekuetatik, munduko euskaldun guztien ondare komuna den euskarari eta euskal kulturari egin dioten eta egiten dioten ekarpena. Bideoa, gaur abenduaren 3an Euskararen Egunarekin zabaldu da eta diputatu nagusia euskaraz zuzendu zaie Diasporako gipuzkoar zein euskaldunei, azpitituluen arabera mezuaren bost bertsio eginez, euskara hutsez, euskaraz gaztelaniazko azpitituluz, euskaraz frantsesezko azpitituluz, euskaraz ingelesezko azpitituluz eta euskaraz katalanezko azpitituluz.
2014/12/03
Bahia Blancako Union Vasca de Socorros Mutuos euskal etxeko dantzariek, elkarteko Beti Aurrera taldean bilduta, produkzio handiko ikuskizun batekin jarri zieten amaiera 2014. urteko emanaldiei. 'Irauten' izenpean, dantzariek berek sortutako obrak Euskal Herriaren historian barrena bidaiatzeko aukera eman zien hiriko Udal Antzokira bildutako 300 bat ikusleei, historiaurretik hasita gaur arte.
2014/12/02
Euskal kulturak erakuslehio aparta izango du gaurtik aurrera Erroman, Associazione Culturale Euskarak (ACE) eta UPTER unibertsitateko Euskara Sailak antolatu duten egitarau zabalari esker. Abenduaren 12a arte, zinea, Sarrionandiaren literatura italieraz, pintxoak, musika eta gehiago!
2014/12/02
Joan den ostiralean, munduko hainbat euskal etxetan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko egin behar zituzten berri eman genizuen eta Argentinako hitzorduak gaurko utzi genituen. Argentinan ere, bihar, abenduaren 3an, euskal etxeek bat egingo dute munduko gainerako erakundeekin euskarari babesa eta sustapena emateko. Egingo diren aktibitateak ugariak eta mota askotakoak izango dira.
2014/12/01
Asteazken honetan ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunaren karira, Madrilgo Complutense Unibertsitatean "Hizkuntz-anistasuna Iberiar Penintsulan" jardunaldia ospatuko da. Saio hauen hirugarren edizioa da aurtengoa, eta ostegunean egingo da, abenduaren 4an. Txekiar poesia ardatz hartuta, olerkiak itzuli eta irakurriko dituzte parte hartzeileek, euskaraz, katalanez, gaztelaniaz eta galizieraz.
2014/12/01
Jaialdia hiru egunez luzatu zen eta mota askotako aktibitateak eskaini zizkion publikoari, tartean, protokolozkoekin batera, erakundeen kabalkada, arte ikuskizunak eta kolektibitateen topaketa, euskaldunak ere tarteko. Hiriak Pedro Luro Oficialdegui baxenabartarrari edo haren seme Pedro Luro Pradereri zor dio izena. Aita-semeak eta familia sustatzaile handiak izan ziren Mar del Platan eta ekonomia, merkataritza,kolonizazioa eta La Pampako probintzializazioan pàrte hartzaile zian ziren, besteak beste.
2014/11/28
Gizataldeen Azokaren 25. edizioa hiriko portu berriaren inguruan egin zen, Parana ibaiaren ertzean, hamasei kolektibitate antolatu lagun. Euskal gizataldearen kasuan, Urrundik-ek ordezkaturik, dantza ikuskizunean baita Jaiko Erregina hautatzeko lehiaketan ere gailen atera ziren euskal elkarteko kideak.
2014/11/28
Heldu da "Basques" aldizkariaren azaroko alea, eta bertan, beste zenbait istorioen artean AEBetan datorren astean Euskararen Egunaren karira egingo diren hainbat ekitaldiren berri ematen da. Horrez gain, iragan azaroaren 2an egin zen New Yorkeko Maratoia eta han partehartu zuten korrikalarien bisita ere aipatzen da. Gogoratzen euskaldunentzako bereziki diseinaturiko maratoiko euskal kamiseta? Bada, AEBetako Euskadiko ordezkaritzak horrelako hamar zozketatuko ditu!
2014/11/27
Mexikoko euskal komunitateko talderik aktiboenetako bat, VascosMexico posta zerrendatik sortu zena, sare sozialetara heldu da eta berriki Facebooken orria estrenatu du. Zalantzarik gabe, aurki Mexikoko euskaldunen topagune digitaletako bat bihurtuko da orri hori. Horrez gain, bere webgunea berritu egin du, diseinu garbi eta errazago batekin. Ongi etorri sare sozialetara VascosMexico!
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus